2010/2011 ikasturteko jarduerak
MINTEGIA - Las Revueltas en el Mundo Árabe
El seminario analiza los acontecimientos que están sucediéndose a lo largo del Mundo Árabe en los últimos tiempos. Gema Martín Muñoz, Antoni Segura y Francisco Javier Aparicio darán cuenta de los aspectos más fundamentales de este proceso así como de las repercusiones y la respuesta de la comunidad internacional ante el mismo.
MINTEGIA - Goraka ari diren herrialdeak: India, Brasil eta Hegoafrika
Goraka ari diren India, Brasil eta Hegoafrikari buruzko mintegi hau Susanne Gratius irakasleak emango du.
VII. HITZALDI-ZIKLOA - Alderdi Nagusiak Egungo Munduan
2010-2011 ikasturtean egingo den hitzaldi-ziklo honetan, egungo nazioarteko agendaren alderdi nagusietako batzuk aztertuko dira. Ikastaroaren bidez, eztabaida espezializaturako esparrua zehaztu, eta analisirako elementuak eman nahi dira, XXI. mendearen hasierako mundu konplexu hau hobeto ulertze aldera. Ziklo osoan parte hartzen dutenek diploma bat eta aukera askeko kreditu bat jasoko dute.
Energia eta Garapenerako Lankidetzari buruzko VI. Mintegia
Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena Masterrak antolatu zuten mintegi hau, Euskal Energiaren Erakundearen laguntzaz. Energia eta garapenerako lankidetza arloan, prestakuntza-bide bat ireki nahi da. Lankidetzaren munduan diharduten eta beren prestakuntza teorikoa eta praktikoa osatu nahi duten pertsonei eskaintzen zaie; izan ere, etorkizunean, interes handikoa izan daiteke beren lanetan.
EHUMUN - UPV/EHUren Nazio Batuen Eredua: egin eta ikasi
UPV/EHUren Nazio Batuen Eredua (EHUMUN) hezkuntza-berrikuntzako proiektu bat da, Nazio Batuetako Eredu tradizionaletan oinarritzen dena. Nazioarteko Erakundearen funtzionamendua irudikatzen duten simulazioak dira, non ikasleek diplomazialarien papera hartzen duten. Hala, ikasleak erakundearen estatu-kideen ordezkari bihurtzen dira, eta beren egiteko nagusia Nazioarteko Komunitatean sortutako arazoei irtenbidea ematea da, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez.