Martxan dauden proiektuak
Hurbiltze teorikoak guztiz eraldatzen ari den mundura
Proiektu honen xedea gaur egungo nazioarteko ordena aztertzea da. XX. mendearen azken bi hamarkadetan, ordena horrek izandako aldaketen izaera historikoa da, zalantzarik gabe. Aurreko mendearen amaieran, hainbat gertaerek sakonki aldatu zuten Bigarren Mundu Gerraren amaieraz geroztik indarrean zegoen nazioarteko sistemaren fisionomia. Era berean, mende berriaren hasieran, garrantzi handiko gertaerak izan ziren -irailaren 11ko erasoak AEBn, esku-hartze militarrak Afganistan eta Iraken, eta Madril eta Londresko atentatuak-, eta, horien eraginez, nabarmen aldatu zen nazioarteko agenda.
Nabarmendu behar dugu ez dagoela tresna edo kontzeptu-esparru bakarra nazioarteko orden berriaren azterketarako. Haatik, hainbat tresna edo esparru daude. Proiektu honetan hiru ikuspuntu hautatu dira -errealista, liberala eta konstruktibista-. Lehendabizi, beren oinarri teoriko nagusiak deskribatu, eta, gero, aplikatu egingo dira.
Proiektuak hiru ikuspunturen ekarpen nagusiak azaltzen ditu, azken urteotan izandako bilakaera teorikoaren mugarriak deskribatuz. Zehazki, hauxe da lortu nahi dena:
- Lehen mailako nazioarteko gertaerek aipatutako ikuspegi bakoitzean eragin dituzten erantzute- edo egokitze-prozesuen nondik norakoak zehaztea.
- Azken urteotan, hiru ikuspuntuen artean izandako eztabaiden alderdi nagusiak deskribatzea. Argi bereizi nahi dira jarrera teoriko horiek bereizten eta hurbiltzen dituzten elementu nagusiak.
- Mende hasierako nazioarteko errealitateari buruz egindako irakurketak deskribatzea. Azpimarratu behar da, ikuspuntu bakoitzak munduaren ikuspegi bat duela, eta horrek baldintzatu egiten dituela nazioarteko ordenaren prozesu garrantzitsuenei bakoitzak emandako azalpenak.
Energia eta nazioarteko harremanei buruzko lan-taldea
Nazioarteko Ikasketen Katedrak, ikerketa-jardueren testuinguruan, Energia eta Nazioarteko Harremanen Lan Taldea jarri zuen martxan, 2008. urtean. Taldeak energiaren arazoari buruzko ezagutza sortu nahi zuen, ezagutza hori neurri eta ekintza sozialetan txertatzeko asmoz. Lehen fasean, arazoaren analisia Europan kokatu zen. Taldeak energia-arazoaren parametro nagusiak eta datu esanguratsuenak aurkeztu nahi ditu, eta baita horri aurre egiteko abian jarritako politikak ere.
Jarduerak egiteko, Taldea Lan Azpitaldeetan banatzen da, honako arlo hauen arabera: estatistikak eta nazioarteko akordioak, energia eta klima-aldaketa, ekonomia eta gai energetikoak eta segurtasuna, energia-mendetasuna eta nazioarteko harremanak. Lan-talde bakoitzak eginiko jardueren artean, Energiaren Gako Estrategikoak Erronka Global Gisa izeneko proiektua dago. Energia-baliabideak munduan nola dauden banatuta jakitea bereziki interesgarria da Lan Taldearentzat. Banaketa horren ezaugarriak dira, alde batetik, desberdintasuna, eta, bestetik, kontsumo eta ekoizpen eremuak bat ez etortzea. Gertaera horrek oso egoera konplexuak sortzen ditu arlo estrategiko, politiko eta ekonomikoan.
2010eko maiatzean, Lan Taldeak Nazioarteko Harremanei, Klima Aldaketari eta Energiari buruzko I. Jardunaldia antolatu zuen. Bertan, 2009-2010 ikasturtean lortutako emaitzak aurkeztu ziren.
Energia eta Garapenerako Lankidetzari buruzko mintegiaren esparruan egindako ikerketak
Trabajos realizados por los alumnos que participan en la parte investigadora del Seminario sobre Energía, Cambio Climático y Cooperación al Desarrollo y cuyo objetivo es contribuir a la formación de especialistas en el ámbito energético y medio ambiental de la cooperación. Para ver una relación de los mismos, visite el apartado Investigaciones realizadas en el marco del seminario sobre Energía y Cooperación al Desarrollo en la sección de Investigaciones realizadas.
Energiaren gako estrategikoak, erronka global gisa
Gaur egun, estatuen kezka nagusietako bat energia da, eta erabaki dute ez dutela beren ekonomia-garapenaren oinarria hipotekatu nahi, klima-aldaketaren gaia gero eta kezkagarriagoa den mundu honetan. Hortaz, ez gaitu harritu behar energiaren gaineko gogoeta geopolitikoak, ekonomikoak eta ingurumenari lotutakoak behin eta berriro agertzeak, nazioarteko harremanen testuinguruan.
Herrialde industrializatuen kontsumo etengabeari goraka ari diren herrialdeen -Txina, India, Hegoafrika, Brasil- eskaera gero eta handiagoa batu behar zaio, beren industrializazio-prozesuak aurrera egitearen ondorioz. Bestalde, energiaren eskaera etengabe hazten ari den bitartean, etorkizunean energia-hornidura bermatzeko aukerari buruzko ziurgabetasuna gero eta handiagoa da; are gehiago, kontsumoaren oinarria, nagusiki, energia fosil ez-berriztagarriak izanik -petrolioa, gas naturala eta ikatza-. Ziurgabetasun hori gutxi balitz, kontuan hartu behar dugu negutegi-efektuko gasen igorpenaren gehiengoa energia horiek sortzen dutela eta etorkizunean igorpenaren kostua faktura energetikoan sartu beharko dela, merkatuetan distortsio gehiago eraginez.
Proiektu honek erronka global gisa aztertu nahi du energiaren gaia, arreta berezia jarriz horren dimentsio estrategikoetan. Hala, arazo hori eratzen duten aldagai nagusiak hartu beharko dira kontuan, hala nola energiaren ekoizpenari, kontsumoari, merkatuari eta garraioari lotutakoak. Arretaz aztertuko dira; alde batetik, energiaren ekoizpen eta kontsumo desberdintasunak eragindako mendekotasun-sare konplexua, eta, bestetik, horrek, nazioarteko lankidetzan, irekitzen dituen aukera handiak. Analisiak lotura estua izango du ingurumen-gaiekin; izan ere, energia-jarduerek eragin nabarmena dute negutegi-efektuan. Nazioarteko komunitateak klima-aldaketari aurre egiteko hartutako konpromisoek baldintzatuko dituzte energiaren hornidura globalki bermatzeko aukerak.