Jarduera-ildoak
Deskribatutako helburuak lortze aldera, Nazioarteko Ikasketen Katedrak hainbat jarduera-ildo bultzatuko ditu. Horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke:
Prestakuntzaren arloan:
- Graduondoko ikastaroak eta mintegiak antolatzea, gaur egungo nazioarteko gaiei buruz.
- Bitartekoak jartzea, langile kualifikatuen prestakuntza eta espezializaziorako. Urtero, beken edo laguntzen deialdia egitea, Katedraren berezko gaiei buruzko proiektuak egiteko.
- Bidaia- eta laguntza-poltsak sortzea, beste unibertsitate edo zentro batzuetan egonaldi laburrak sustatzeko eta Katedrarako interes berezia duten mintegi edo ikastaroetara joateko.
Ikerkuntzaren arloan:
- Ikerketa-proiektuak egitea, bai teorikoak bai aplikatuak. Katedrako Kontseiluak finkatutako lehentasunei erantzungo diete, eta berezko baliabideen edo bestelako baliabide publiko nahiz pribatuen bidez finantzatuko dira.
- Harreman egonkorra izatea estatuko eta nazioarteko beste zentro batzuekin, trukeko eta lankidetzako sare tematikoak eta ikerketa-taldeak sustatzeko.
- Ezagutzak eta ikertzaileak trukatzea, nazioarteko ikasketen beste zentro eta unibertsitate batzuekin.
Zabalkundearen eta dokumentazioaren arloan:
- Katedraren ikerketak argitaratzea, bere emaitzen dibulgazio zientifikoa errazte aldera.
- Katedraren ikerketa-jarduerari dagozkion gaiei buruzko biltzarrak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzea.
- Nazioarteko foro, sare eta erakundeetan parte-hartzea, esperientziak trukatzeko eta interes komuneko alderdiak garatzeko.
- Dokumentazio Zentro bat sortzea, informazio estatistikoa eta dokumentala biltzeko. Katedraren ikerketa-ildoetan dihartuten ikertzaile edo adituentzatko kontsulta gune espezializatua izango da.
- Katedrak eginiko ikerketen emaitzak zabaltzeko lagunduko duten jarduerak sustatzea.