2009/2010 ikasturteko jarduerak
EHUMUN - UPV/EHUren Nazio Batuen Eredua: egin eta ikasi
UPV/EHUren Nazio Batuen Eredua (EHUMUN) hezkuntza-berrikuntzako proiektu bat da, Nazio Batuetako Eredu tradizionaletan oinarritzen dena. Nazioarteko Erakundearen funtzionamendua irudikatzen duten simulazioak dira, non ikasleek diplomazialarien papera hartzen duten. Hala, ikasleak erakundearen estatu-kideen ordezkari bihurtzen dira, eta beren egiteko nagusia Nazioarteko Komunitatean sortutako arazoei irtenbidea ematea da, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez.
VI. HITZALDI-ZIKLOA - Alderdi Nagusiak Egungo Munduan
2009-2010 ikasturtean egindako 6. hitzaldi-ziklo honetan, egungo nazioarteko agendaren alderdi nagusietako batzuk aztertu ziren. Ikastaroaren bidez, eztabaida espezializaturako esparrua zehaztu, eta analisirako elementuak eman nahi ziren, XXI. mendearen hasierako mundu konplexu hau hobeto ulertze aldera. Ziklo osoan parte hartzen dutenek diploma bat eta aukera askeko kreditu bat jasoko dute.
Energia eta Garapenerako Lankidetzari buruzko V. Mintegia
Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena Masterrak antolatu zuten mintegi hau, Euskal Energiaren Erakundearen laguntzaz. Energia eta garapenerako lankidetza arloan, prestakuntza-bide bat ireki nahi da. Lankidetzaren munduan diharduten eta beren prestakuntza teorikoa eta praktikoa osatu nahi duten pertsonei eskaintzen zaie; izan ere, etorkizunean, interes handikoa izan daiteke beren lanetan.
Ikastaroa: Errusia, gaur egungo munduan
Ikastaro hau Nazioarteko Ikasketen Katedrako Eskualdeko Ikasketen Programaren barruan sartzen da. 2010. urteko aldia Errusiari buruz izango da. Planetako handiena den herrialde honen historioak garrantzi handia du, egungo nazioarteko testuinguruan. Ikasturtean, herrialde horren hainbat alderdi aztertuko dira bizitza politikoa, ekonomia, gizartea eta nazioarteko ikuspegia kontuan hartuta.
Europar Batasunaren Legeria Energia eta Klima Aldaketari buruz
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren eta UPV/EHUren Makinak eta Motor Termikoen Sailaren laguntzaz antolatuta, ikastaro honen bi jardunaldietan, energiaren arloko Batasunaren legeria aztertuko da. CECA eta Euratom itunetan oinarritutako lehen araudiekin hasita, egungo erronketan amaituko da, non Batasunak energia-politika bateratu, eta klima-aldaketaren erronkari aurre egin beharko dion.