ACTIVIDADES_2006-2007

2006/2007 ikasturteko jarduerak

III. HITZALDI-ZIKLOA - Alderdi Nagusiak Egungo Munduan

Irudia

2006-2007 ikasturtean egindako 3. hitzaldi-ziklo honetan, egungo nazioarteko agendaren alderdi nagusietako batzuk aztertu ziren. Ikastaroaren bidez, eztabaida espezializaturako esparrua zehaztu, eta analisirako elementuak eman nahi ziren, XXI. mendearen hasierako mundu konplexu hau hobeto ulertze aldera.

II. MINTEGIA - Energia eta Garapenerako Lankidetza

Irudia

Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena Masterrak antolatu zuten mintegi hau, Euskal Energiaren Erakundearen laguntzaz. Energia eta garapenerako lankidetza arloan, prestakuntza-bide bat ireki nahi da. Lankidetzaren munduan diharduten eta beren prestakuntza teorikoa eta praktikoa osatu nahi duten pertsonei eskaintzen zaie; izan ere, etorkizunean, interes handikoa izan daiteke beren lanetan.

MINTEGIA - Kongo EDren krisia eta bere ondorioak nazioartean

Irudia

Tshimpanga Matalak, Nazioarteko Harremanetako irakaslea Lubumbashiko Unibertsitatean, Kongoko Errepublika Demokratikoaren krisiak nazioartean duen eragina azaldu zuen.

MINTEGIA - Nazio Batuetako Giza Eskubideen Kontseilu berria

Irudia

Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuko kide eta AEDIDHko presidente Carlos Villan Durán jaunak Nazio Batuetan sortutako kontseilu berria aztertu zuen. Antolatzaileak: CEINIK eta UNESCO Etxea.

MINTEGIA - Diplomazia Berriaren erronkak

Irudia

Carmelo Angulo diplomazialariak XXI. mendeko diplomaziaren erronkak izan zituen hizpide. Mintegia batera antolatu zuten Katedrak eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena Masterrak. 

IKASTAROA - Afrika: Historia, Politika, Ekonomia eta Gizartea

Irudia

Ikastaro honetan, Afrika eta bertako errealitatea ongi ezagutzen duten estatuko eta nazioarteko adituak bildu ziren. Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena Masterrak antolatu zuten batera.

MINTEGIA - Gaur egungo egoera politikoa Perun

Irudia

Limako Unibertsitateko irakasle Oscar Murillok Peruko azken urteotako egoera politiko gorabeheratsuari buruz hitz egin zuen.