Itziar Egües Artola

Itziar Egües Artola

(Biofindegi Prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Ikasketak Ingeniaritza Tekniko Industrialean, Kimika Industrial espezialitatean egin zituen, Donostiako Eskola Politeknikoan (2008). Ondoren, Ikertzaile lanetan ibili zen Biofindegi Prozesuak taldearen barnean, non Material Berriztagarrien Ingeniaritzako master titulua lortu zuelarik Donostiako Eskola Politeknikoan (2010). Bukatzeko, Cum Laude Doktoretza Internazionala lortu zuen Material Berriztagarrien Ingeniaritzan, Jalel Labidi irakaslearen eta Arantxa Eceiza doktorearen gidaritzapean, Eusko Jaurlaritzaren Ikertzaileak Prestatzeko doktoretza-aurreko programen bitartez lortutako bekari esker. Estantziak burutu zituen Sacro Cuore unibertsitatean (Institute of Oenology and Agro-Food Engineering, Italia) eta Chalmers unibertsitatean (Department of Chemical and Biological Engineering, Biopolymer Technology, Suedian).

Ikerketa

Bere ikerketa, material lignozelulosikoen ustiapenean datza (bai zur jatorrikoak eta baita nekazal guneetatik eratorritako hondakiñetakoak ere). Helburua, hemizelulosa eta hemizelulosa-lignina erabiliz, produktu kimikoak, bioerregaiak eta material berriak lortzea izan da. Alde batetik, hemizelulosa bioetanola ekoizteko erabili da eta beste aldetik, material polimerikoak egiteko hemizelulosa-ligninarekin batera. Gaur egun, bere ikerketa hemizelulosa eta lignina lortzean datza, material berriztagarrietatik eratorritako material berriak sortzeko.

Orain arte egindako lanak, 28 argitalpen ekoiztea ahalbideratu du (non haietako 8-retan lehen egilea den) eta baita zenbait parte-hartze kongresu nazional eta nazioarteetan.