Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Berdintasunerako Zuzendaritzak ondoko jardunaldia antolatu du Bizkaiko Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu aretoan - Sarriko, 2024ko azaroaren 27an.
A25 - UPV/EHUko Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/22
Manifestua
Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, hitzordu kolektiboa da, eta gure unibertsitateak ere parte hartzen du, gure erantzukizuna gogorarazteko, eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko bidean eragile aktiboa izateko. Mundu osoan gertatzen ari da mugimendu feministak –egitura patrialkalak eztabaian jartzea lortu duen arren– une honetan aurrez aurre dituela orain arte lortutako eskubideak eragotzi eta zapuztu nahi dituzten mugimendu erreakzionarioak. Garrantzitsua da egoera horretaz jabetzea, indarkeria matxistak desagerrarazteko ahaleginean eta konpromisoan atzerako pausorik ez emateko.
Zehazki, gure eginbeharra da eztabaida sakoneko espazioak bultzatzea eta indarkeria matxistak dituen eraginei buruzko ikerketa kritikoa bultzatzea, bai eta jendea sentsibilizatzea ere indarkeria matxista esparru guztietan gertatzen dela konturatu dadin: unibertsitatean ere badago indarkeria matxistarik, eta gizarteko maila guztietan, jatorri sozioekonomikoa edozein dela ere.
Eginbehar hori, aldi berean, gure tresna ere bada da zehapen mekanismoetatik harago jarduteko eta prebentzioa oinarri hartuta esku hartzeko, helburua izanik ingurunea eraldatzea eta erreparazioa sustatzea, erdigunean jartzeko biktimaren premiei arreta ematea. Hauxe da egiten duguna genero indarkeriaren aurkako protokoloa ezartzen dugunean. Egoera zuzentzeko neurriak hartzen ditugu egoera berriz errepika ez dadin, eta biktimei behar bezala laguntzeko eta kalteak konpontzeko bitartekoak ezartzen ditugu, betiere, aintzat izanda dimentsio materiala eta sinbolikoa, banakakoa naiz kolektiboa, eta genero ikuspegi intersekzionala txertatuz unibertsitateko politika guztietan.
Emakumeok, zuotako inor genero indarkeriaren biktima bada, ez izan zalantzarik: etorri gugana. Ez dugu nahi bakarrik sentitzea edo inork ulertzen ez zaituztela pentsatzea. Zuokin eta zuontzat gaude.
Programa
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Ekitaldi publikoa. Ikusi ekitaldia streaming bidez
- 11:00. Aurkezpena. Elena Leiñena Mendizabal (UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria).
- 11:05. Agurra. Jon Barrutia Guenaga (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa).
- 11:10. Mahai ingurua: "Ez dago bainarik. Sinisten zaitugu".
- Norma Vázquez García (Psikologa eta Psikoterapeuta. Genero indarkerietan aditua)
- 12:15. Itxiera. Aitor Zurimendi Isla (UPV/EHUko idazkari nagusia).