Programazio didaktikoa: Te Siklârel Romanipen
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/14
2022-2026 aldirako Ijito Herriarekiko Euskal Estrategiak, besteak beste, honako esku-hartze ildo hau jasotzen du: Ijito-kulturaren presentzia sustatzea hezkuntzaren eremuan. Egin daitekeen ekintzetako bat, besteak beste, irakasleei baliabideak ematea da, Ijito Herriaren historia eta kultura curriculumean sartzea sustatzeko. Testuinguru horretan, 1. eta 2. DBHko irakasleei eta ikasleei zuzendutako zortzi ikas-egoeraz osatutako "Te siklărel romanipen" dokumentua aurkeztea helburu duen prestakuntza-saioan parte hartzeko gonbita egiten zaizu. Saioa Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzako Areto Nagusian (On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 85) ospatuko da 2024ko azaroaren 15an 9:30etatik aurrera. Saioan, Araceli Cañadasek, Ijito Herriaren Historia eta Kultura hezkuntza-sisteman sartzearen garrantziari buruzko hitzaldia emango du. Ondoren, materiala prestatu duen taldeak haren aurkezpena egingo du. Azkenik, materialen erabilera gidatzen ari diren ikastetxeetatik nola gauzatzen ari diren kontatuko digute Saio hau zure interesekoa izango delakoan, gonbidapen hau zure ikastetxeko irakasle egokienari bidaltzea eskatzen dizugu (orientazio-taldea, etapako arduraduna, saileko arduraduna, programaren baten arduraduna, hala nola eraldatzen, Bizikasi...). Mesedez, bete galdetegi hau, etorriko zarela baieztatzeko (edukiera mugatua da). Eskerrik asko zure laguntzagatik.