Eduki publikatzailea

Ekonomia, Enpresa eta Genero IX Jardunaldiak. Ekonomia birpentsatzen: zaintzak ardatz

Lehenengo argitaratze data: 2025/02/19

Eguna: 2025ko martxoaren 17a
Ordua: 11:20
Lekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Areto Nagusia (Sarriko)
Online (saio irekia): Ekonomia, enpresa eta genero IX jardunaldiak

Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki  ekonomiaren eta enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.

Aurtengo edizioak zaintzak izango ditu ardatz, hain zuzen ere sistema ekonomikoari eta enpresen antolakuntzari genero ikuspegitik eragiten dien gai nagusietako bat. Zaintzak, bizitza mantentzeko oinarria, ikusezin egon izan dira eta oraindik ere askotan badaude, eta, aldi berean, haien erantzukizuna nagusiki emakumeena izan da. Egoera horrek lotura zuzena du sexuaren araberako lan-banaketarekin eta produkzio-lanaren eta ugalketa-lanaren arteko bereizketarekin, azken honek balorazio eta aintzatespen txikiagoa duelarik. Jardunaldian, egoera horrek eragindako problematikan sakonduko da, batez ere egungo testuinguruan, eta eraldaketa sozial eta ekonomiko beharrezko baterako ardatzak planteatuko dira, bai ikuspegi sozio-ekonomikotik, bai ikuspegi juridikotik. Halaber, Maitelan zaintza kooperatibaren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Egitaraua

  • Jardunaldiaren aurkezpena eta inaugurazioa.
  • Amaia Pérez de Orozco. Ekonomian doktorea. ColectivaXXK-ko kidea. Ekonomia feministan aditua.
  • Samara de las Heras Aguilera. Zuzenbidean doktorea, FemIus-eko aholkulari juridikoa. Emakumeen eskubideen eta berdintasun politiken arloan aditua.
  • Maitelan S. Koop.
  • Eztabaida irekia.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei, profesionalei eta, orokorrean, gaian interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Harremanetarako

Enpresaren Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila
irati.basoredo@ehu.eus  /  itziar.villafanez@ehu.eus