2019-2020-2021-2022ko LEP OSTEAN AZPko LAN-POLTSEN OSAERARI BURUZKO INFORMAZIO-OHARRA
UPV/EHUko karrerako funtzionario izateko prozesu arruntaren 9.3 oinarri orokorrean, 2022ko ekainaren 30eko Erabakia aipatzen da, 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko LEPko sarrera-prozesuen deialdiak arautu behar dituzten gutxieneko irizpideei buruzkoa. Akordio horren laugarren atalean zenbait konpromiso ezartzen dira prozesuak gauzatu ondoren, eta horien artean dago lan-poltsei buruzkoa; jarraian, konpromiso hori transkribatzen da:
C.- Lan poltsak
Hautaketa prozesua merezimenduen bidezkoa bada, ez da lan poltsarik eratuko.
Hautaketa prozesua lehiaketa-oposizioa denean, lan poltsa eratzeko oinarri izango da 2006ko azaroaren 30eko Akordioa eta 2017ko uztailaren 18ko Akordioa, lan poltsak eratu eta gestionatzeari buruzkoak.
Kontuan izanik aipatutako xedapenak, lehiaketa-oposizio bidez egingo diren lan eskaintza publikoen eraginpean dauden funtzionarioen poltsak, lehentasun irizpide hauen arabera ordenatuko dira:
- Lehenik eta behin, 2006ko azaroaren 30eko Akordioaren babespean egonkortasuna daukatenak, egun lan poltsan daukaten hurrenkera berean, betiere, kasuan kasuko LEPra aurkeztu badira.
Pertsona hauek EE kodea izango dute: egonkortasuna/estabilidad.
- Ondoren, lehentasuna daukatenak, hau da: egun lan poltsan egonik deialdia baino lehen zerbitzuak eman dituztenak, eta, betiere, LEPra aurkeztu badira eta azterketa egin eta entregatu badute. Pertsona hauek kasuan kasuko lan poltsan egun daukaten hurrenkera bera izango dute.
Pertsona hauek LP kodea izango dute: lehentasuna/preferencia.
- Ondoren, LEPa gainditu arren plazarik lortu ez dutenak. Pertsona hauen hurrenkera zehazteko irizpideak hauek izango dira: prozesuan lortutako puntuak gehi eskala berean egindako lana eskariak aurkezteko azken egunaren biharamunean hasi eta prozedura bukatu den egunera arte: 0,06 puntu lan egindako hilabete osoko. Prozeduraren azken eguntzat hartuko da prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitaratzen den eguna.
Atal honetan, kasuan kasuko hautaketa prozesuko oposizio fasean gutxien dela 17,5 puntu lortu dutenak baino ez dira sartuko lan poltsan.
Pertsona hauek EO kodea izango dute: eskaintza/oferta
- Ondoren, egun lan poltsan dauden gainontzekoak, deialdiaren ondoren zerbitzurik bete badute eta aurreko ataletako batean ere ez badaude. Egun duten hurrenkera erlatiboan jarraituko dute.
Pertsona hauek GP kodea izango dute: gerokoak/posteriores
LEParen eraginik ez daukaten lan poltsak ez dira aldatuko, egungo egoera berean jarraituko dute.
Bete gabe geratu diren premiak betetzeko lan poltsetako kideei dei egiten zaienean, zorrotz eutsiko zaio 2017ko uztailaren 18ko Akordioari, lan poltsak eratzeari eta kudeatzeari eta lan poltsetako kideak ordenatzeari buruzkoari edo hori ordezkatu duen akordioari. Lan poltsetako pertsonei behar adinako aurrerapenaz deituko zaie, hortik sor daitezkeen mugimendu guztiek data berean izan dezaten eragina. Lehendabizi, lanpostu “hutsak” eskainiko dira, eta gero gainerako ordezkapenak eta bestelakoak.