UPV/EHUren Lan poltsen gaurkotutako zerrenda
Lan poltsen zerrenda eguneratua
UPV/EHUko AZPkoen lan poltsak bi atal handitan banatuta daude: funtzionarioen lan poltsak eta lan kontratudunen lan poltsak, kasuan kasuko zerbitzurako aurreikusita dagoen kontratu motaren arabera (administrazio kontratua edo lan kontratua). Atal hauen barruan, poltsak titulazio taldeen arabera sailkatuta daude, hau da, bete beharreko lanerako eskatzen den titulazioaren arabera. Talde bakoitzaren barruan poltsa bat baino gehiago egon daitezke, kasuan kasuko eskala edo kategoria/espezialitatearen arabera.