ZIO - Zientzia Irakurle Oroentzat
1. Bildumaren aurkezpena
Iturri beretik sortuak dira literatura eta zientzia, gure jakin-mina asetzeko. ZIO bildumak egungo jakintza zientifikoa plazaratzen duten askotariko saiakera eder eta irakurgarriak eskaintzen ditu euskaraturik. Izan ere, batera isurtzen dira zientziaren eta literaturaren urak, denaren eta garenaren zioak bilatzeko saio atergabea baita haien jarduna. Ezagutzaren ur ederrak euskaraz gozatzeko aukera ematen dio ZIO bildumak irakurle egarrituari.
Goi-mailako dibulgazioko liburuz osatua da ZIO bilduma. Atseginak dira irakurtzeko; arrakasta eta miresmena berenganatu dute beste hizkuntzetako irakurleen artean, eta aditua ez den baina egungo ezagutza zientifikoaren berri jakin nahi duen irakurleari zuzenduta daude.
Egungo zientzia-jakintzaren erakusgarri diren irakurgai bikainenak euskaraz ematea da ZIO bildumaren helburu nagusia. Horretaz gainera, euskal prosa zientifikorako idazkera-ereduak landu nahi ditu, zientzialarien eta irakurleen arteko harremana errazteko zubi egokia direlakoan dibulgazio-lanok.
2. hasiera data
2003. urtea