Inpakta. Inpaktu sozialerako ikerlanen akta
InpAkta jakintza-arlo guztietako eta sarbide irekiko diziplina anitzeko aldizkaria da, gizartean eragina duten kalitate handiko ikerketa-lanak argitaratzeko sortua .
Nouvelle-Akitania, Euskadi eta Nafarroako Euroeskualdeko erakunde akademiko eta zientifiko nagusietako babesarekin, bertako ikertzaileek sortu dute aldizkaria.
Ikerketa lanak InpAktan argitaratu ahal izateko eragin soziala globalki edo Euskal Herriko komunitatearentzat izan beharko dute, eta ingelesez edo euskaraz egindako ekarpenak onartuko dira. Argitaratutako lanen izaera dela eta, aldizkari honek, artikulu teknikoez gain, ikerketa-lan bakoitzaren laburpen laburrak ere jasoko ditu, publiko orokorrari zuzenduta. Orrialde bateko testu horiek gure hiru hizkuntza ofizialetan eskuratu ahalko dira: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.