Mikel Laboa Katedra bilduma
1. Bildumaren ildoak
UPV/EHUren estatutuetan adierazitako gizarte-premiei (bereziki euskara eta euskal kultura bultzatzeko premiari) erantzunez, abian jarri zen 2013 urtean Mikel Laboa katedra, UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatua.
Mikel Laboa Katedraren helburu nagusia da euskal arte historiko eta garaikidearen azterketa zientifikoa eta nazioarteko zabalkundea sustatzea. Euskal arteak eta folkloreak izan dituzten agerraldien azterketa, ikerketa eta gizarte hedakuntzarekin loturiko jarduera mota oro sustatzea, bultzatzea eta zabaltzea ikuspegi berritzaile batetik, honako hiru jarduera-esparru hauek kontuan harturik bereziki: musika, dantza eta bertsolaritza.
Gure lau urteko jarduna hiru ataletan banatu ditugu: ikerketa-jarduerak, sorkuntza-jarduerak, zabaltze-jarduerak. Liburu bildumaren helburua da Katedraren ikerketa arloan egindako lanak argitaratzea.
2. Hasiera data
2017
3. Zuzendaritza
Pío Pérez Aldasoro
4. Batzorde zientifikoa
5. Originalak bidaltzeko egileentzako jarraibideak
Originalak jasotzea: Mikel Laboa Katedraren bilduman argitaratzeko eskaera honela egin behar da: egileak eskabidea bidali behar du, behar bezala beteta eta lanaren behin betiko originalarekin, helbide honetara: pio.perez@ehu.eus edo jm.hernandez@ehu.eus.
Eskabidean adieraziko dira: egilearen datu pertsonalak, lanaren izenburu osoa, laburpena, interes zientifikoa, publiko xedea eta lanak izan dezakeen zabalpen komertziala. Lanak argitaragabeak edo ikerketa original baten emaitza izango dira, eta Mikel Laboa Katedraren lan ildoetan kokatuko dira. Testua informatika euskarrian bidaliko da, PDF batekin, ahal izanez gero. Argitalpen batzordeak onartu beharko du proposamena eta argiratzeko prozesuari hasiera emango dio.
Testuak bete beharreko arauak:
- Testuak argitaragabea eta originala izan behar du.
- Egileak bere gain hartuko du testuaren originaltasuna.
- Egileak baimenak edukiko ditu, irudiak edo kopia eskubidearen eraginpean dagoen informazioa erreproduzitzeko.
- Komeni da Word testu prozesatzailea erabiltzea, Open Office ere erabil badaiteke ere.
- Hitzak edo testu zatiak nabarmentzeko letra etzana erabiliko da.
- Irudiak:Mapak, eskemak, irudiak, taulak... den-denak iruditzat hartu eta korrelatiboki ordenatuko dira. Testuan, irudiei eginiko erreferentziak era laburtuan adierazi eta parentesi artean kokatuko dira aparteko fitxategi batean. Irudiak kalitatezkoak izango dira: argazkiak TIFF (.tif) edo JPEG (.jpg) fitxategian bidaliko dira, 300 dpi-ko gutxieneko bereizmen eta kolore grisen gamarekin. Irudi guztiek baimena izango dute.
- Lerro arteko bakarra izango du testuak.
- Zuriune bakarra utziko da hitzen artean, baita puntuazio zeinuen eta hurrengo hitzaren artean ere. Ez da tarterik utziko hitzaren eta puntuazio zeinuaren artean, ezta hitzaren eta ohar zenbakiaren artean ere. Parentesia eta marratxo luzea —parentesi eginkizunean— puntuazio zeinutzat hartuko dira.
- Ez hasi barrurago paragrafo baten lehen lerroa, eta lerrokatu ezkerrean.
- Bibliografia testuaren amaieran idatziz jasoko da.
- Orri oineko oharrak iruzkin esplikatiboetarako erabiliko dira.
- Lehenetsiko da Chicago estiloaren erabilera.
- Edozein kasuan egileak edo egileek UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideak bete beharko ditu.