Historia Garaikidea seriea
1. Seriearen ildoak
UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren Historia Garaikidea serieak ikerketa lanak jaso ditu hasieratik. Gehienek Euskal Herria dute ardatz, baina badira beste toki batzuk hizpide dutenak ere. Argitalpenek XVIII. mende amaieratik Espainiako Trantsiziora bitarteko denbora hartzen dute, eta gaiak Historia Garaikidearen espezializazio arloekin daude lotuta, betiere denbora subjektu historiografikoak agertu ahala aldaturik. Hauek dira argitalpen gehien dituzten arloak: demografia historikoa, gerra zibila, euskal nazionalismoa, ekonomia eta historia soziala.
Seriean aurkeztutako lanek ikerketa original baten emaitza izan behar dute eta argitaragabeak.
Seriearen helburua da, gutxien dela, urtean bi titulu argitara ematea. Testu originalak itsu bikoitzeko parekoen ebaluazio prozesuaren menpe jartzen dira.
Orain arte argitaratutako titulu guztiak bat datoz seriearen gai eta argitalpen politikarekin.
2. Hasiera data
1993 urtea
3. Zuzendaritza
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga
Historia garaikidean Katedraduna (1995); 6 ikerketarako seiurtekoak eta A2 (UPV/EHUko kontseilu sozialeko deialdia). Ikerketa taldeburua, 2018ko Eusko Jaurlaritzako ikerketa taldetarako deialdian (A+ 95 puntu) talderik onena Giza eta Gizarte Zientzietan.
20 doktorego tesiren zuzendaria; argitaratu ditu: 25 liburu (13 taldekideekin eta12 bakarrik), 92 kapitulu liburuetan eta 83 artikulu zientzi aldizkaritan; euskaraz, 96 erreferentzia ditu Inguman.
Historia Contemporanea aldizkariko lehen idazkaria (1988-1997); Parliaments Estates and Representation aldizkariko editorial boardeko kide.
UPV/EHUko argitaletxeko kontseiluko kide (1987-1991). UPV/EHUko Euskara batzordeko kide (1994-2006), Ikerketarako batzorderako irakasleak hautatua behin baino sarriago (2006-2017).
Kurrikulum osoa: www.prosoparlam.org
José María Portillo Valdés
UPV/EHUko Historia Garaikidea saileko irakaslea.
Toki hauetan irakatsi du: Georgetown eta Nevada unibertsitateetan (AEB), Mexikoko Ikastetxean eta Mora Institutuan (Mexiko), Externado Unibertsitatean (Kolonbia) eta Santiagoko Unibertsitatean.
HICOES (Espainiako eta Ameriketako Historia Konstituzionala) eta VIOPOL (Indarkeria eta Politika, Euskal Herriko Unibertsitatea) ikertaldeetako kidea da.
Besteak beste, obra hauen egilea da: Crisis atlántica: autonomía e independencia en la crisis de la monarquía española, Madrid, Marcial Pons, 2006; Fuero Indio. La identidad territorial de la provincia india de Tlaxcala, El Colegio de México, 2014; Historia Mínima del Constitucionalismo en América Latina, El Colegio de México, 2016.
4. Batzorde zientifikoa
4.1. Batzordekideak
- Mari Cruz Romeo, Valentziako Unibertsitatea Historia Garaikidearen sailaren irakasle titularra
- Ester García Moscardó, UNEDeko Historia Garaikidearen saileko irakaslea.
- Xosé Manoel Núñez-Seixas, Munich-ko Ludwig-Maximilian (Alemania) Unibertsitateko Aro Berriaren Historiako katedraduna
- Mercedes Arbaiza, UPV/EHUko Historia Garaikidearen sailaren irakasle titularra
- Unai Belaustegi, UPV/EHUko Historia Garaikidearen sailaren irakasle elkartua
- Nerea Aresti Esteban, UPV/EHUko Historia Garaikidearen saileko irakaslea.
4.2. Eginkizunak
Historia Garaikidea serieko Batzorde Zientifikoak serieko zuzendaria aholkatzea du eginkizun nagusia obrak argitaratzeko hartu beharreko erabakietan, baita argitalpenetatik kanpoko ebaluatzaileak proposatzeko hartu beharrekoetan ere.
5. Originalak bidaltzeko jarraibideak egileentzat
- Argitaratzeko proposamenen aurkezpena. Edozein pertsonak, bai UPV/EHUkoak zein kanpokoak, aurkeztu ahal du argitaratzeko proposamenik, Argitalpen Zerbitzuaren webguneko Argitaletxe politika izeneko atalean deskribatutako betebehar orokorrak eta kasuan kasuko lan multzo eta bilduma bakoitzaren betebehar espezifikoak beteta.
- Eskatzaileak serie eta bildumei dagokien inprimakia bete behar du eta bidali, OpenOffice, Word edo PDF formatuko originalarekin batera, Argitalpen Zerbitzuari, erregistro editorialaren bidez (argitaletxea.erregistroa@ehu.eus.
- Argitalpen Zerbitzuak proposamena jaso duela jakinaraziko du, eskaera osorik dagoen edo dokumenturik falta zaion adierazita.
- Behin proposamena onetsi dela, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritza teknikoak eskatuko dizkie egileei argitalpena egin ahal izateko artxiboak, besteak beste, goi kalitateko argazki eta grafikoak.
6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa
Aurkeztutako lanak kanpoko ebaluatzaileek aztertzen dituzte, zientzi kalitateak galdegiten dituen irizpide hertsiekin bat etorrita. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak azken erabakia hartzen du ebaluatzaileen txostenak ikusita eta kasuan kasuko lan multzo edo bildumako zuzendaritzak proposatutakoari begiratuta.
Prozesuaren etapak:
- Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak egiaztatuko du argitaratzeko proposamena bat datorren zerbitzuaren politika editorialarekin, Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuan zehaztu bezala. Eta, behar izanez gero, lan multzo eta bildumako zuzendaritzari bidaliko dio.
- Lan multzo edo bildumako zuzendaritzak, legokiokeen zientzi batzordearekin batera aztertuko dute originala eta, argitaratzeko modukoa dela iritziz gero, kanpoko ebaluazioa egingo duten pertsonak proposatuko. Originala ezetsiko balitz, hala jakinaraziko zaie egileei, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak arrazoitutako ebazpenaren bidez.
- Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritza harremanetan jarriko da proposatutako ebaluatzaileekin eta, ebaluazioa egiteko ados baleude, originala igorriko die, egilearen izen-deiturak eta filiazioa ezabatuta, itsu bikoitzaren ebaluazio prozesua bermatuko bada. Ebaluatzaileek bi hilabete izango dituzte txostenak egin eta emateko.
- Txostenak jasota, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak lan multzo edo bildumako zuzendaritzari bidaliko dizkio eta honek, txostenak ikusita eta batzorde zientifikoaren aholkuak baliatuta, honako erabaki hauetakoren bat hartuko ahal du:
- Originalaren argitaratzea gomendatu, aurkeztu den moduan edo, gehien dela, ebaluatzaileek iradokitako aldaketa txikiak eginda. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak ebazpen bidez jakinaraziko die egileari eta zuzendaritza teknikoari, editatzeko prozesu teknikoari ekin diezaion.
- Eskatzea egileei ebaluatzaileek eskatu edo iradokitako aldaketak egin ditzala, behar izanez gero, horiek egiteko modua eta epea zehaztuz. Proposatzaileak idatziz adieraziko ahal dio lan multzo edo bildumako zuzendariari ez dagoela ados proposatu zaizkion aldaketekin. Eskatutako aldaketak egin osteko testua jasota, lan multzo edo bildumako zuzendaritzak egiaztatuko du egileak aldaketak egin dituela eta, hala beharko balitz, eman beharreko ebazpen proposamena helaraziko dio Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzari. Testuak txostenetako gomendioak jasotzen ez dituela iritziko balitz, azken errekerimendu bat eginen zaio egileari.
- Ebaluazio berri bat eskatzea. Beharrezko baleritzo, lan multzo edo bildumako zuzendaritzak, bere batzorde zientifikoaren aholkuez, txostena eskatuko dio beste ebaluatzaile bati, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzaren bidez.
- Gomendatzea proposamena ez argitaratzeko. Kasu honetan, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak hartutako erabakia arrazoitzeko ebazpena egin eta jakinaraziko dio egileari.