Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica
1. Bildumaren lan ildoak
Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica bilduma antzinate klasikoan sortutako idazlanen edizio elebidunez osatzen da. Bi helburu nagusi ditu: batetik, euskal irakurlegoak aldi berean jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz Europa osoaz izan duen kultur oinarri garrantzitsuena irakurri ahal izatea; bestetik, hizkuntza klasikoen irakaskuntzak dituen premiei lanabes ezinbestekoenak -testuak- eskaintzea. Liburuki bakoitzak, testu elebidunaz gain, idazlearen bizitza, nortasuna, lanak eta hauen ezaugarriak, hala nola testuaren transmisioa eta bizi-iraupena aztertzen dituen hitzaurrea du. Jatorrizko testua edizio onenetan oinarritzen da eta aldaera garrantzitsuenak jasotzen dituen aparatu kritikoaz horniturik dago; euskal itzulpena, zuzenean greko edo latinaren gainean eginda beti, testuaren irakurketa eta ulermena errazten dituzten kultura, historia, literatur historia eta filologiako oharrez lagundua dago.
2. Izenburuak
- Jugurtaren aurkako gerra
Salustio Krispo, Gaio - Galietako Guda
Zesar, Gaio Julio - Bukolikak eta Georgikak
Virgilio Maron, Publio
Oharra: Bildumaren hiru lanen PDFak doan deskargatu daitezke.