Arte Textos seriea

Arte Textos

 

1. Seriearen ildoak

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko Arte Textos serieak Artearen inguruko ikerketa lanak argitaratzea du helburu, bai Artearen Historia bai Arte Ederren ikuspuntutik.

Lan esparrua Euskal Herria izan arren, beste tokitako ikerketa orokorrak ere argitaratu daitezke. Serieak artearen edozein esparrutan: arkitektura, pintura, eskultura, musika, antzerkia, eta abarren egindako ikerlanen argitalpenak bultzatu nahi ditu.

Serieak aurkeztutako lanek ikerketa original baten emaitza izan behar dute eta argitaragabeak.

Seriearen helburua da, gutxien dela, urtean titulu bat argitara ematea.

Testu originalak itsu bikoitzeko parekoen ebaluazio prozesuaren menpe jartzen dira.

Orain arte argitaratutako titulu guztiak bat datoz Seriaren gai eta argitalpen politikarekin.

2. Hasiera data

1998.

3. Zuzendaritza

Haizea Barcenilla Garcia

Curating-ari buruzko Master bat du Goldsmiths Collegen, University of London, eta Artearen Historian doktorea da UPV/EHUn. Erakunde honetako Artearen eta Musikaren Historiako Departamentuan irakasle agregatua da. Bere ikerketa-ildoak museologian eta arte garaikideko komisariotzan oinarritzen dira, genero-ikuspegiarekin, eta arreta berezia eskaintzen dio artearen eta ikusleen arteko topaketetan begirada sortzeko moduari. Ibon Egañarekin batera ikerlari nagusia da Unibertsitate Enpresa Gizarte “Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan” proriektuan, eta honako I+G proiektuan “Noraezean. Generoaren lurraldeak sorkuntza artistiko garaikidean”. Berria egunkarian aldizka idazten du arteari eta kulturari buruz, eta aktiboki lan egiten du erakusketa-komisario gisa.

4. Batzorde zientifikoa

4.1 Batzordekideak

  • Miriam Alzuri Milanés. Bilboko Arte Ederren Museoa
  • Amaia Arriaga Azkarate. UPNAko Arte Adierazpenaren Didaktikaren saila
  • Haizea Barcenilla Garcia. EHUko Arte Historia eta Musika saila
  • Julen Agirre Egibar. EHUko Marrazketa saila
  • Miren Jaio Atela. EHUko Arte Historia eta Musika saila
  • Susana Jodra Llorente. EHUko Marrazketa saila
  • Maria Teresa Mendez Baiges. Malagako Unibertsitateko Arte Historiako katedraduna

4.2. Eginkizunak

Batzordearen zeregina da, argitalpenerako aurkeztutako liburuen gaineko aholkuak ematea eta argitaratzeko lan ildoak zehaztea.

5. Jatorrizkoak bidaltzeko egileek bete beharreko jarraibideak

Argitaratzeko eskaera Argitalpen Zerbitzuko erregistrora bidali beharko da, jatorrizko lanarekin batera eta egileen datuak sartu gabe. Eskaeran ondoko informazioa eman beharko da: egile guztien datu pertsonalak, harremanetarako pertsona eta datuak, lanaren izenburu osoa, interes zientifikoa, helburutzat dituen jasotzaileak eta lanak merkatuan izan lezakeen irismena. Horretarako, Argitalpen Zerbitzuaren webguneko formularioa erabili behar da. Aurkeztutako lan guztiak argitaragabeak edo jatorrizko ikerketa baten emaitza izango dira. Eskuizkribuak aldizkariak jaso ohi dituen ikerketa arloetako batekin egongo dira loturik. Testua euskarri informatikoan bidaliko da, ahal den neurrian, PDF fidel batekin.

Edozein kasutan, jatorrizko lanak UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuaren I. eranskineko arauak bete beharko ditu.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Jatorrizkoak aurkezteko eta ebaluatzeko prozesuan zehaztasun eta gardentasun printzipioak eta ebaluazioa egiten duenaren anonimatua bermatzeko printzipioak aplikatuko dira eta parekoen ebaluaziorako itsu bikoitzeko prozedura erabiliko da.

Honako pauso hauek beteko ditu ebaluazio prozesuak:

  • Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak testuaren lehenengo analisia egingo du lanaren egokitasunari begiratuta, betiere aurrez lanaren jakintza arloko Argitalpen Kontseiluko Batzordeari eta bildumaren zuzendariari kontsulta eginda.
  • Lehenengo iragazki hori eginda, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak eta sailaren zuzendaritzak, Aholku Batzordeari kontsulta eginda, kanpoko bi ebaluatzaile aukeratuko dituzte kasuan kasuko gaian aditua direnen artetik. Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak berrikusleei eskatuko die haien txostena hirurogei eguneko epean −jatorrizko lana bidali denetik– bidaltzeko.
  • Kanpoko ebaluazio txostenak ikusita, bildumaren zuzendaritzak erabakiko du, Aholku Batzordeari kontsulta egin ondoren, lanaren argitaratzea onartu edo ezesten den:
    • Aldeko bi txosten egiten badira, lana argitaratzeko aholku gisa baliatuko da. Nolanahi ere, aldaketak egin ahal izango dira kanpoko ebaluazio txostenetan bildutako iradokizun eta gomendioen arabera.
    • Kontrako bi txosten egiten badira, lana ez argitaratzeko aholku gisa baliatuko da.
    • Ebaluazio bat aldekoa bada eta bestea kontrakoa, hirugarren ebaluazio txostena eskatu ahal izango da.

Behin ebaluatze prozesua amaituta, egileari jakinaraziko zaizkio posta elektronikoz, arrazoiak emanez eta egindako ebaluazioak kontuan hartuta, eskuizkribua onartu edo ezesteari buruzko erabakia eta zuzentzeko proposamenak, halakorik balego.

Lanak zuzenketarik behar izanez gero, zuzenketok posta elektronikoz bidaliko dira, gehienez hogeita hamar eguneko epean –zuzenketen berri jasotako datatik−, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari. Egileek berriro bidaliko dute eskuizkribua zuzenketak eginda eta horiek argi eta garbi adierazita.

7. Serie honetako tituluak