Anejos del Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo - Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegiaren Urtekariaren Gehigarriak
1. Bildumaren ildoak
Aldizkariaren Eranskin gisa, goi-mailako ikerketa-monografiak atera dira Bilduma honetan, ia ASJU (Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo - International Journal of Basque Linguistics and Philology) lehendabizikoz argitaratzen hasi zenetik: Nicolao Landucciren Dictionarium Linguae Cantabricae-ren edizioa, Mitxelenaren Fonética histórica eta beste hainbat, batez ere 1990etik aurrera.
Liburuon gaiak hizkuntzalaritza sinkronikoaren alderdi ezberdinak, dialektologia, euskararen historia eta haren literatura eta filologia ditugu (testukritikatik hasi eta edizio kritikoak barne).
Aldizka, Kongresu eta Biltzarretako ekoizpenak ere badira eta baita, —"euskalaritza" zentzurik zabalenean ulertuaz ASJUren sortzaile eta zuzendari izan zen Koldo Mitxelenaren bidetik—, euskararekin zuzenean lotuak izan ez arren, filologiaren eta linguistikaren gainerako alorretarako bezala, euskalaritzarako garrantzitsu izan litezkeen liburuak ere.
Dagoeneko dozenaka titulu bildu da ASJUren Gehigarriotan, tartean 2011-2012an argitaratu Koldo Mitxelenaren Obras Completas, eta lehenago zenbait euskalari garrantzitsuren lanen bildumak (Rudolf P. G. de Rijk eta George Rebuschirenak, esaterako) edo haietariko batzuei egindako omenaldiak: Mitxelenari 1991n, eta geroztik de Rijki, Larry Traski, Patxi Goenagari eta Beñat Oihartzabali.
Aipatutako liburuek eta bidean direnek ezinbesteko bilakatzen dituzte ASJUren Gehigarrien Bilduma eta aldizkaria euskalaritzan diharduten ikerlari eta ikasleentzat; orobat, aurki dezakete berton beren interesekorik filologia eta linguistikaren beste esparru batzuetako adituek, eta are euskaltzale artatsu guztiek ere.
2. Hasiera data
1989 urtea