MULTIPHASE-WBG: Ibilgailu Elektrikorako Potentzia Konbertitzaile Aurreratuen Topologien Garapena
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/22

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) APERT ikerketa-taldeak Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako Ibilgailu Elektrikorako Potentzia Bihurgailu Aurreratuen Topologiak garatzeko proiektu bat lortu du.
3 urteko iraupena duen proiektu honetan automobilgintzako potentzia-bihurgailuen elementu esanguratsuenak eta horien kontrola ikertuko dira.
Proiektuaren helburu nagusia automobilgintza sektorerako WBG erdieroaleetan eta lur arrarorik gabeko eta akatsen aurkako toleranteak diren fase anizdun PMa-SynRM teknologietan oinarritutako potentzia kontrolatzeko unitatearen garapen integrala da.
Proposatutako soluzioek etorkizuneko ibilgailu elektrikoei potentzia-dentsitate handiagoa, efizientzia handiagoa, kommutazio-maiztasun handiekin jarduteko gaitasuna eta akatsen aurkako tolerantzia emango diete.