Centros productores de residuos SANDACH. UPV/EHU

GKAAPE hondakinak sortzen dituzten zentroak, UPV/EHUn

UPV/EHUko esperimentazio animalien hondakinak; batez ere, Animaliategi Zerbitzu Orokorrean sortzen dira, UPV/EHUko Ikerketako Zerbitzu Nagusien (SGIKER) mendeko zerbitzu bat.

Animaliategi Zerbitzu Orokorraren helburua unibertsitateko kideei ikertzeko eta irakasteko beharrezkoak dituzten esperimentazio animaliak eskaintzea da.  Esperimentazio animaliei eta beren inguruneei buruzko aholkularitza ematen die teknikariei eta erabiltzeei, eta xede zientifikoekin erabilitako animaliak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzeaz arduratzen da.

Animalia esperimentazioa egin aurretik, dagokion baimena eman beharko du esperimentazio animalien erabilerari buruzko Etika Batzordeak.

Animaliategi Zerbitzu Orokorra hiru unitatek osatzen dute, UPV/EHUko campuseko bana. Unitate bakoitzean, erabiltzailetzat hartzen dira esperimentazio eta irakats lanetarako animaliak erabili behar dituzten UPV/EHUko ikertzaile guztiak.

Horrez gain, Bizkaiko Campusaren Plentziako Itsas Estazioak ere esperimentazio animalien hondakinak sortzen ditu, Itsas Biologia eta Bioteknologia esperimentalaren arloko ikergune gisa.

 

Zentro ekoizlea Kokalekua Harremanetarako NIMA
Animaliategia-Araba Farmazia Fakultatea. Gasteiz animalario-ar@ehu.eus T.: 945 01 3901 0100007217
Animaliategia- Bizkaia Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Leioa animalario-bi@ehu.eus  T.: 946 01 5804 – 3205 4800016299
Animaliategia- Gipuzkoa Psikologia Fakultatea. Donostia animalario-gi@ehu.eus T.: 943 01 8337 2000011119
PIE. Plentziajo Itsas Estazioa- Bizkaia Itsas pasealekua. 48620 Plentzia T.: 946 01 8454 4800285961