Hondakin kimikoak jasotzeko eskaera: 2025eko egutegia eta prozedura
UPV/EHUko hondakin arriskutsuen bilketa eta kudeaketa Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzak zuzentzen eta koordinatzen du (Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetza).
Kudeaketa agintari eskudunak baimendutako kanpoko enpresa batek egiten du: SARPI IBÉRICA, SLU. Zerbitzuaren baldintzak Unibertsitatearekin egindako kontratu batean zehazten dira.
Eskaria egiteko prozedura
Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzaren web orrian dago eskuragarri inprimakia hondakin toxikoak eta arriskutsuak kentzea eskatzeko nahiz ontziz eta etiketez hornitzeko eskatzeko.
Hondakinak ekoizten dituen zentro bakoitzean arduradun bat dago, eta urteko egutegian adierazitako datetan inprimakiak betetzeaz eta bidaltzeaz arduratzen da; galdetu prozedura zehatzari buruz zure zentroko zuzendaritzan. Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean eta Arabako Campuseko Letren Fakultatean eskaerak sail ekoizleen bidez egiten dira (sail bakoitzeko eskaera bat).
Inprimakia betetzeko urratsak hauek dira:
- Ekoizlea identifikatzeko eremu guztiak bete behar dira.
- Ez da ahaztu behar zentroaren Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (NIMA).
- Hondakin mota bakoitzerako erretiratu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da, ontzi bakoitzaren edukieraren arabera.
- Hondakin mota bakoitzerako hornitu behar diren etiketen kopurua adierazi behar da.
- Mota eta edukiera bakoitzeko hornitu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da.
- Betetako inprimakia bidali behar da.
Zentroak edo sailak hondakinak jasotzeko eta ontzi eta etiketak hornitzeko eskaerak egin ondoren, zentroak edo sailak eskaera jaso izanaren ohar bat jasoko du posta elektronikoz eskaeraren inprimakian adierazitako helbidean. Ondoren, zentroak edo sailak horiek jasotzeko egun zehatzaren oharra jasoko du.
Jaso ondoren, zentro edo sail bakoitzeko arduradunak jasotze albarana sinatu beharko du eta hori eskaneatuta bidali posta elektronikoz UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzaileari (isaac.barrio@ehu.es – Tel.: 943 018 164). Hartara, zikloa osatuko da.
Hondakinak biltzeko egutegia. 2025. urtea
Urtero egutegi bat adosten da hondakin kimiko arriskutsuak eramateko eta ontzi berriak eta etiketak banatzeko; hau da, ezin da egin eskaera norberak nahi duenean. Egutegi hori UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzak onartzen du, koordinatuta ekoizle nagusiekin eta aipatutako hondakinak kudeatzen dituen enpresarekin (SARPI IBÉRICA, SLU).
2025. urterako bost egutegi onartu dira, hondakin kimikoak sortzen dituzten ikastegiak kokatu dauden campusaren eta eremuaren araberakoak:
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea + Gipuzkoako Campuseko ikastegiak
- Arabako Campuseko ikastegiak
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Leioako Campuseko gainerako ikastegiak eta Plentzia
- Zamudioko CFAA
Onartutako egutegietatik kanpo egingo diren eskaerak, ontziak eramateko zein hartzeko, ezohikotzat hartuko dira eta, horrexegatik, beste modu batera kudeatuko dira. Halakoetan, hondakinen kudeaketaren eta ontzi berrien kostua Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzak hartuko du bere gain; garraioaren eta langileen kostua, berriz, kasuan kasuko ikastegi/sail/taldeak.
Eskaera egiteko astearen eta hondakinak biltzeko astearen artean beste aste bat egongo da, eta aste horretan esango die enpresa kudeatzaileak hondakinen ekoizleei zein egunetan bilduko dituen hondakinak eta, era berean, aste horretan zehar kudeatuko ditu hondakinak batzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren dokumentuak.
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA + GIPUZKOAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAK
Urtean bost aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, bost aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste bost aste hondakinak biltzeko.
ESKAERAK | BILKETAK |
---|---|
urtarrilak 13-17 | urtarrillak 28-29 |
martxoak 10-14 | martxoak 25-26 |
ekainak 2-6 | ekainak 17-18 |
irailak 8-12 | irailak 23-24 |
azaroak 3-7 | azaroak 18-19 |
ARABAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAK
Urtean lau aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, lau aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste lau egun hondakinak biltzeko.
ESKAERAK | BILKETAK |
---|---|
urtarrilak 20-24 | otsailak 4 |
maiatzak 5-9 | maiatzak 20 |
uztailak 7-11 | uztailak 22 |
urriak 6-10 | urriak 21 |
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA
Bilboko Ingeniaritza Eskolan (I eta II eraikinak) urtean lau aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, lau aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste lau egun hondakinak biltzeko.
Portugaleten urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko:
ESKAERAK | BILKETAK |
---|---|
urtarrilak 20-24 | otsailak 4 |
maiatzak 5-9 | maiatzak 20 |
uztailak 7-11 (I eta II eraikinetan soilik) | uztailak 22 (I eta II eraikinetan soilik) |
urriak 6-10 | urriak 21 |
LEIOAKO CAMPUSEKO GAINERAKO IKASTEGIAK ETA PLENTZIA
Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko.
ESKAERAK | BILKETAK |
---|---|
otsailak 3-7 | otsailak 19 |
maiatzak 26-30 | ekainak 11 |
urriak 6-10 | urriak 22 |
ZAMUDIOKO CFAA
Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko:
ESKAERAK | BILKETAK |
---|---|
otsailak 3-7 | otsailak 20 |
ekainak 2-6 | ekainak 19 |
urriak 6-10 | urriak 23 |
- (Opens New Window)Zientzia eta Teknologia Fakultatea + Gipuzkoako ikastegiak. 2025eko egutegia (pdf ,453,72 Kb)
- (Opens New Window)Arabako Campuseko ikastegiak. 2025eko egutegia (pdf ,442,96 Kb)
- (Opens New Window)Bilboko Ingeniaritza Eskola. 2025eko egutegia (pdf ,552,16 Kb)
- (Opens New Window)Leioako gainerako ikastegiak eta Plentzia. 2025eko egutegia (pdf ,441,45 Kb)
- (Opens New Window)CFAA Zamudio. 2025eko egutegia (pdf ,445,74 Kb)
Harremanak SARPI IBERICA, SLU enpresa kudeatzailearekin
- Bilketa eskaerei buruzko zalantzetarako: :
- Hondakinak kudeatzeko moduari buruzko zalantzetarako: