Gazte Ekoliderrak 2023
Klima larrialdia eta gizarte krisia denon ahotan daude egun. Etorkizun jasangarria lehen mailako erronka da. Gizartea aktibatzea ezinbestekoa da. Krisi egoera honen aurrean, ikusle ala eragile izan nahi duzu?
Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea da. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatea nahi dugu. Aktibista izatea. Ekolider bilakatzea.
Murgildu 6 hilabeteko eta 120 orduko formakuntza honetan (azaroa-apirila). Jasangarritasunaren 5 gai bloketan sakonduko dugu, 12 saio presentzialetan eta 3 egonaldi trinkotan parte hartuz eta erakunde baten erronka erreal bati irtenbidea emanez. 30 gazte elkarrekin, talde gidari eta bidelagunekin batera.
20-35 urte badituzu, eman izena! (Irailak 7 - Urriak 20)
Zalantzak dituzu? Jar zaitez gurekin harremanetan!