Filtrorik gabeko selfie bat

Filtrorik gabeko selfie bat. Geure burua memoriatik eta alternatiben eraikuntzatik ezagutzea bat-bateko antzerkiaren bidez.

Online ikastaroa

Online ikastaro hau UPV/EHUko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta prestakuntza teoriko-bizipenezko prozesu bat proposatzen du, gure ingurune hurbileko errealitateak urrunekoarekin konektatzeko. Horrela, metodologia berritzaileak erabiliz, hala nola Bat-Bateko Antzerkia eta arte terapia, giza eskubideen defentsan, lurraldean, ekofeminismoan eta kulturartekotasunean oinarritutako garapen-ereduetara hurbilduko gara.

UPV/EHUko eGelaPI plataforman birtualki garatuko den doako ikastaroa.

Hizkuntza: 

  • Euskara eta gaztelania

Iraupena: 

  • 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)

Noiz emango den: 

  • 2021eko otsailaren 24tik apirilaren 30ra bitartean

Izena emateko epea:

  • 2021eko urtarriletik 25etik otsailaren 19ra bitartean

Ikasle kopuru mugatua dago (20 lagun)