CBL-2024-2025-ARTEMISA

ARTEMISA

Arboretum-a laborategi natural gisa Zientzien Irakaskuntzarako eta Ingurumen Iraunkortasunaren sustapenerako

ARTEMISA proiektuaren helburu nagusia Zientzien ikaskuntza aktiboa sustatzea da, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Bizkaiko Campuseko Arboretumean oinarritutako jarduera praktikoak edo bertan bildutako materialak eta datuak barne hartzen dituzten hezkuntza-proposamenak diseinatuz eta inplementatuz. UPV/EHUren Arboretuma balio handiko hezkuntza-baliabidea da, Biologiaren hainbat adarretan (adibidez, Landareen Fisiologia eta Botanika) eta Zientzia Esperimentalen Didaktikan, besteak beste, praktikak eta ikerketa-azterlanak garatzeko benetako testuingurua eskaintzen baitu. Ingurune natural horrek aukera ematen dio ikasleari zuzenean elkarreragiteko biodibertsitatearekin, oro har, eta landareenarekin, bereziki, ikasgela tradizionalaren mugak gainditzen dituen esperientzia-ikaskuntza erraztuz.

Helburu nagusi horretatik abiatuta, ARTEMISAk honako hauek erraztu eta sustatu nahi ditu: (i) unibertsitate-ikasleen STEM edo zientzia-gaitasuna eta iraunkortasunerako gaitasunak garatzea, ingurune natural batean zuzeneko behaketaren, esperimentazioaren eta ikerketa-metodologiak modu kooperatiboan aplikatzearen bidez; (ii) UPV/EHUko fakultateetako arloen eta sailen arteko diziplinarteko lankidetza, irakatsi eta ikasteko prozesua diziplina anitzeko ikuspuntutik jorratzeko; eta (iii) ikasleak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea biodibertsitatea kontserbatzearen eta ingurumena zaintzearen garrantziaz, iraunkortasunerako gaitasunak garapenaren bidez iraunkortasun-balioak eta erantzukizun ekologikoa txertatuz. Azken batean, ARTEMISAk Zientzien Irakaskuntza bultzatu nahi du (hasieran enfasi berezia Zientzia Naturaletan), Arboretuma ikasgela bizi gisa erabiliz, teoria eta praktika modu berritzaile eta eraginkorrean integratuz.

  • Koordinatzailea: María Teresa Gómez Sagasti
  • Harremanetarako helbidea: mariateresa.gomez@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Zientzia eta Teknologia Fakultatea
    • Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Donostiako Hezkuntza
    • Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: VIII (2024/25)