Hondakin sanitarioak biltegiratzea
II. eta III. multzoetako hondakin sanitarioak honako irizpide hauen arabera biltegiratuko dira:
- Hondakin mota desberdinak dituzten ontzien tarteko biltegiratzea ekoizpen eremuetatik hurbil dauden lokaletan egingo da. Lokal horietan sartzeko baimena pertsona jakin batzuek izango dute soilik.
- Hondakin sanitarioak kudeatu baino lehen biltegiratzeko lokalek aireztatze sistema egokia izan behar dute, eta baimendutako pertsonak soilik sartu ahal izango dira horietara.
- Biltegiratze lokalen parametroak erraz garbitzeko eta desinfektatzeko modukoak izango dira, eta higiene baldintza egokiak izango dituzte. Hondakin likidoak biltegiratzeko lekuek euste sistemak izango dituzte gerta litezkeen isuri edo ontzi hausturetarako.
- Biltegirik izan ezean, hondakinak armairu edo antzekoren batean biltegiratu ahal izango dira. Horiek behar bezala seinaleztatuta egongo dira eta publikoak horietarako sarbide mugatua izango du; betiere, aurreko puntuko baldintzak betetzen badira.
- Hondakinak beste produktu eta material batzuekin biltegiratu ahal izango dira, baldin eta horien, lokalaren eta erabiltzaileen segurtasun eta higiene baldintzak bermatuta badaude.
- Tarteko biltegiratzea egiteko eta poltsetan jasotako hondakinak kudeatu baino lehen biltegiratzeko lokalera garraiatzeko edukiontziak izango dira. Edukiontzi horiek, behin bakarrik erabiltzekoak ez direnean, egitura zurruna eta erraz garbitzeko eta desinfektatzeko modukoa izango dute, eta higiene baldintza onak izango dituzte.
- Hondakin sanitarioak tarteko biltegiratzea egiteko lokaletatik kudeatu baino lehen biltegiratzeko lokaletara garraiatzeko, zentroak periodikotasun bat ezarriko du, ekoitzitako hondakinen bolumenarekin eta biltegiratzeko libre dagoen edukierarekin bat etorrita; betiere, 24 ordu baino txikiagoa izango da.
- Nolanahi ere, debekatuta dago II. eta III. motako hondakin sanitarioak aire zabalean gordetzea.
Zentroen barnean biltegiratzeko gehienezko epea:
II. multzoko hondakin sanitario espezifikoak::
- I. multzoko "agente bizi motelduak dituzten txertoak eta haien bialak" eta "ebakitzaileak edo zorrotzak" motako hondakin sanitarioak biltegiratzeko gehienezko epea ez da 6 hilabete baino handiagoa izango.
- II. multzoko gainerako hondakin sanitarioak gehienez ere astebetez eduki ahalko dira biltegiratuta. Biltegiratzea hilabeteraino luzatu ahalko da hozte mekanismoak edukiz gero, eta tenperatura 4º C-tik beherakoa izango dela bermatuta.
III. multzoko hondakin sanitario espezifikoak:
- "Botika zitotoxiko eta zitostatikoak" motako hondakinetarako biltegiratzeko gehienezko epea 6 hilekoa izango da.
- Aurreko paragrafokoak ez diren "botika baztertuak" motako hondakinetarako, epe hori urtebetekoa izango da.
- "Kontserbatzearren formoletan edo beste gai kimikoren batean sartutako anatomia hondakinak" motako hondakin sanitarioetarako, epe hori 6 hilekoa izango da.
- 21/2015 Dekretuko 3.3 artikuluan jasotakoen beste edozein nahaste hondakinetarako, osasun agintaritzak erabakiko du biltegiratzeko gehienezko epea. Epe hori inoiz ez da izango 6 hilabete baino gehiago.
II. multzoa
Hondakin sanitarioa oro har, salbuespen honekin: Hozkailurik gabe | Hondakin sanitarioa oro har, salbuespen honekin: Hozkailuan (<4º) |
Agente bizi motelduak dituzten txertoak; Hondakin ebakitzaileak edo zorrotzak |
Astebete | Hilabete | 6 hilabete |
III. multzoa
Hondakin zitotoxikoak eta zitostatikoak Formoletan sartuta dauden anatomia hondakinak |
Botika baztertuen hondakinak (ez zitostatikoak, ez zitotoxikoak) |
6 hilabete | urtebete |