Txandaz aldatzea
Informazioa
Fakultatean, ikasleak irakaskuntza-taldeei esleitzeko Eskolako Batzordeak hartutako irizpidearen arabera. Hau da, ikasleak nahi duen taldea aukera dezake matrikula egiteko zitazioaren egunean eta orduan plazak dituzten taldeen artean. Zitazio hori espediente akademikoaren batez besteko notaren arabera egiten da.
- Eskaerak ezarritako epeetan bakarrik tramitatuko dira, eta eskaria egiteko web orriko eskari orria erabili behar da.
- Eskarien erantzuna posta elektronikoz bidaliko da, eta onartutako aldaketak GAUR aplikazioan sartuko dira.
- Kontuan hartuta talde bakoitzari esleitu beharreko plaza kopuru mugatua, baliteke aldaketak egiteko egindako eskaera guztiak onartu ezin izatea.
- Araudiaren arabera, 5. eta 6. deialdietan daudenek izanen dute lehentasuna.
- Gainerako kasuetan, eskaerak matrikulako zitazio dataren arabera ordenatuz ebatziko dira.
Ez dira onartuko web inprimakiaren bidez egin ez diren eskaerak, epez kanpo aurkezten diren eskaerak edo behar diren frogagiriak aurkezten ez dituztenak.
Garrantzitsua. Arrazoi justifikatuak direla eta, matrikula uztaila baino geroagokoa bada (matrikula egiteko ohiko epea), talde-aldaketa eskatu ahal izango da, "eskabide orokor" baten bidez, matrikula egin ondoren eta 7 eguneko epean.
Taldez aldatzea arrazoi bereziengatik eta/edo lan arrazoiengatik
Edozelan ere, taldez aldatzeko eskaria egin dezakete aparteko egoera hauetako batean dauden ikasleek:
- %33ko desgaitasuna edo handiagoa daukatenek. Aldundiak edo erakunde eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da.
- Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariek. Aurkeztu behar da estatuko edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria, edo UPV/EHUko Kirol Zerbitzuarena.
- Genero indarkeriako biktimak. Aurkeztu behar da babes aginduaren kopia edo genero indarkeriaren biktima dela adieraziz fiskaltzak egindako txostenaren kopia.
- Mendeko senide baten zaintzaileek. Aurkeztu behar da aldundiak edo erakunde eskudunak emandako ziurtagiria.
Txanda aldaketa arrazoi bereziengatik eskatzen denean, eskariarekin batera egiaztagiria aurkeztea DERRIGORREZKOA da; horrela egin ezean, eskaerak automatikoki ezetsiko dira.
- Lan arrazoiengatik taldea aldatzea
Astean 20 orduko edo 20 ordutik gorako lanaldia eta lan kontratua duten ikasleek.
- Lan kontratua indarrean egon behar da matrikula egiteko ohiko epea baino lehen.
- Laneko ordutegia eta eskola ordua bateraezina izan behar da.
- Kontratuaren kopia eta Gizarte Segurantzak emandako lan bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
- Epe arruntean aurkezten diren eskaera horietarako, onartuz gero, lehen lauhilekoko irakasgaiak bakarrik aldatuko dira.
- Bigarren lauhilekoko irakasgaietan, Lan Bizitzaren ziurtagiri "eguneratua" aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako epe berezian.
Ordu-talkagatik eta/edo hizkuntzaren arabera taldea aldatzea
Taldea aldatzea, ordu-talkagatik
- Ikasleek talde-aldaketa eskatu ahal izango dute (ikasturte bateko edo gehiagoko irakasgai bat edo gehiago), matrikulatuta dauden irakasgaien arteko ordutegi-talka egiaztatzen badute, talka saihesteko behar-beharrezkoa den neurrian.
- Talde aldaketa beheragoko mailetan gainditzeke dituen irakasgaietarako eskatu behar da beti.
Garrantzitsua da matrikula egin edo taldea aldatzeko eskaera egin aurretik ORDUTEGIAK kontsultatzea.
Hizkuntza aldatu
Ikasleek euskara/gaztelania irakastetik ingelesera aldatzeko eska dezakete, eta alderantziz. Aldaketa hori plaza erabilgarriak dauden taldean egingo da.
Azpitalde praktikoa aldatzea
- Ikastetxeko Idazkaritzak arratsaldeko txandako azpitaldeei hasierako esleipena egingo die.
- Azpitalde praktikoa aldatzen dutenak irakasgaiko irakasleei eskatuko zaizkie zuzenean. Irakasleak berak baimenduko du eskatutako aldaketa eta bere zerrendetan islatuko du.