Nested Applications

Bilbao-Sarriko-Artikulu Nabarmendua. Ituna Saria. Deialdia

Bilbao-Sarriko-Artikulu Nabarmendua. Ituna Saria Ebazpena

Bilbao-Sarriko-Ituna Saria Informazioa

Ekonomia Itunari eta Foru Ogasunei buruzko MAL eta GRAL onenarentzako Ituna Saria

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak Ituna Saria plazaratu du, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen arloekin zerikusia duten Master Amaierako (MAL) eta Gradu Amaierako lanik (GRAL) onenak saritzeko.

Zer lan aurkez daitezke?

Ituna Saria jaso ahal izango dute UPV/EHUn edo Euskadiko eta Espainiako goi-mailako edo ikerketa ofizialeko beste edozein ikasketa zentrutan defendatu eta kalifikatutako MALek eta GRALek, baldin eta gutxienez 8ko kalifikazioa lortu badute, originalak badira eta Sari honen xede diren gaiekin zerikusia badute. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egindako lanak onartuko dira.

Edozein fakultate edo jakintza-arlotako lanak aurkez daitezke?

Lanek edozein ikuspegi edo diziplinatatik heldu ahalko diote gaiari: fiskalitatea, historia, soziologia, zuzenbidea, ekonomia, didaktika, etab. Edozein fakultate, gradu eta jakintza-alorretako ikasleek jaso ahal izango dute saria, baldin eta lanak sari honen xede diren gaiekin zerikusia badute.

Zertan datza Saria?

Saria bi kategoriatan banatzen da: Master Amaierako Lan onenaren kategoria (MAL) eta Gradu Amaierako Lan onenaren kategoria (GRAL). Kategoria bakoitzari dagokion diruzko saria deialdi bakoitzaren oinarrietan ezarriko da.

Bi kategorietan, sariduna mintegi akademiko batera deituko da, bertan bere proiektua eta ikerketaren emaitzak aurkeztu ditzan. Proiektua mintegi publikoan aurkeztea ezinbesteko baldintza da saria jasotzeko.

Halaber, Ad Concordiam, Ekonomia Ituna hedatzeko eta sustatzeko erakundearekin (https://conciertoeconomico.org/) adosturiko lankidetzari esker, saritutako lanek elkartearen "Ikerketa-Bilduman" argitaratzeko aukera izango dute.

Zein da aurkezteko epea?

Urtero deialdia bat argitaratuko da, urtean defendatutako lanak saritzeko. Deialdian, bidalketa-epeak ezarriko dira. Ezarritako epetik kanpo ezingo da lanik aurkeztu.

Nola aukeratuko da saritutako lana?

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen arloko hiru adituk osatutako epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu eta kategoria bakoitzean onena aukeratuko du. Ebaluazio irizpideak lanaren kalitatea, originaltasuna eta ezagutzaren, zientziaren eta gizartearen aurrerapena sustatzeko duen balioa dira. Ez dira baloratuko epaimahaiak oinarri hauetako arauekin bat ez datozen lanak edo sari honen xede diren gaiekin zerikusirik ez dutenak.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta saria eman gabe utz daiteke, baldin eta aurkezten diren lanek kalitate eta originaltasun irizpideak edo behar diren baldintzak betetzen ez badituzte. Saria ex aequo eman ahalko da, diru saria proportzionalki banatuz, eta irabazi ez duten beste lan batzuen merezimendua onartzen duten accesitak eman ahalko dira. Epaimahaiak oinarri hauetan aurreikusten ez den edozein gai ebatziko du.

Deialdia egin duten entitateak

  • Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU).
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (UPV/EHU).
  • Bizkaiko Foru Aldundia. Ogasun eta Finantzen Saila.

Harremanetarako informazioa

Sariari buruz galderarik edo argibiderik behar izanez gero, jarri harremanetan ituna@ehu.eus -ekin.