Hasitako titulazioko lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea.
Matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazak geratzea.
Plazatan baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira.
Eskariak aurkeztea, dokumentazioa eta epeak
Eskariak campusetako errektoreordetzetan edo Sarbide Bulegoan (Larrako Etxea) aurkeztu beharko dira UPV/EHUko Gestiorako Arautegian ezarritako datetan.
Eskariarekin batera, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango).
Jatorrizko ikasketak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egindakoak izan behar dira.
Gaindituta eduki behar dira 120 kreditu (lehenengo maila osoa barne).
Ikasketak aldi berean egiten jarraitu ahal izateko, gutxienez, matrikulatutako kredituen % 60 gainditu beharko da.
Eskariak eta Jarraitzeko Arauak
Eskariak ikasketak egin nahi diren ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dira uztailean, UPV/EHUko Gestiorako Arautegian adierazitako egunetan.
Gehienez ere, 10 plaza gordeko dira ikasketak aldi berean egin nahi dituzten ikasleentzat fakultateko ikastegi bakoitzean eskainitako gradu bakoitzean.