Ikasketak berriro hartzea
Aurreko ikasturtean matrikularik egin ez eta ikasketak berriro hartu nahi dituzten ikasleak
- Aurreko ikasturtean matrikularik egin ez eta ikasketak berriro hartu nahi dituzten ikasleak.
- Ikastegiko idazkaritzan egingo dute matrikula UPV/EHUko Gestiorako Arautegian ezarritako epeetan.
Utzitako ikasketak berriro hartu nahi dituzten ikasleak
- Ikasketak beste unibertsitate batera edo UPV/EHUko beste ikastegi batera joateko utzi zituzten ikasleak.
- Ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dute eskaria Gestiorako Arautegian ezarritako epeetan (epe hauek, normalean, lekualdaketak eskatzeko epearekin bat etortzen dira).
- Ikusi lekualdatze-prozedurari buruzko informazio gehiago webgune honetan.
Informazio gehiago behar baduzu, Fakultateko Idazkaritzan eska dezakezu.