Ikastaroa: "Aspectos formales del Trabajo de Fin de Grado y de su presentación"
HELBURUAK
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) prestakuntza-ikastaro bat antolatzen du Gradu Amaierako Lana (GRAL)/Master Amaierako Lana (MAL) egingo duten ikasleentzat.
Petr Mariel irakasleak emango duen ikastaro honetan, informazioa idatzizko dokumentu batean nola aurkeztu erakutsiko da. Era berean, lan horren ahozko aurkezpena nola egin erakutsiko da, beste eduki interesgarri batzuen artean.
IZEN EMATEA, DATA ETA TOKIA
- Data: Osteguna, 2024ko martxoak 21
- Ordutegia: 15:00tik 18:00ra
- Tokia: -1.4 gela
- Izen emate epea: 2024ko martxoaren 12tik 19ra
- Irakaskuntza hizkuntza: Gaztelera
Ikastaroa AURREZ AURRE baino ez da izango.
Gehienezko edukiera: 84 plaza.
Izena ematea nahitaezkoa da eta online egin beharko da jarraian dagoen formularioa betez.
Argibideren bat behar izanez gero: tfg.fee-sarriko@ehu.eus
WEB FORMULARIOA
LOPD delakoaren 4.2 artikuluan ezarritakoa beteaz, jakinarazten dizuegu hemen batutako datuak eskaera honen helburuetarako soilik erabiliko direla.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea