Hondakinak murriztea
Gaur egungo gizartean, garrantzi handiko materiala da plastikoa, eta askotariko aplikazioetan eskaerei erantzuteko erabiltzen da. Ontzien eta bilgarrien sektorea da plastikoaren kontsumitzaile nagusietako bat. Fakultateak hondakin plastiko gutxiago sortzen laguntzen du, boligrafoak eta pilak birziklatzeko berariazko ontziak jarriz edo kafe-makinetan 5 zentimoko hobaria emanez, erabiltzaileak bere edalontzia erabiltzen badu.
Era berean, Eronka on! (I3IKD) proiektuaren baitan sortutako Sarriko, zero hondakinak! erronkaren bidez, ikasleen kolektiboa hondakinen murrizketan inplikatzen saiatzen da. Erronka horretan, ikasle talde batek Fakultateko hondakinei buruzko analisi diagnostikoa egin du, eta birziklatze-puntuen etiketatzea eta antolaketa hobetzeko proposamenak egin ditu: