Bilbao-Sarriko-Elkano-Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterra

Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterra

Gaur egun asimetria sakonak ikus daitezke munduko herrialdeen ekonomia eta gizarte garapenean. Herrialde gutxi batzuek ongizate maila egoki bat dute; aldiz, herrialde gehienetako biztanleriak pobreziak eta desberdintasunek eragindako arazo larriak ditu. Munduko egoera larri horri erantzuteko, gobernuz kanpoko erakundeek, nazioarteko erakundeek eta instituzio publikoek baliabide ugari bideratzen dituzte nazioarteko lankidetzara.

Informazio orokorra

Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterrak aukera ematen die ikasleei garapen prozesuetan eragiten duten fenomeno askotarikoen ikasketan sakontzeko, giza garapenaren, iraunkortasunaren eta genero berdintasunaren paradigmetatik abiatuta. Horrekin batera, nazioarteko lankidetza lantzen da nazioarteko gizarteak bizikidetza baketsua eta garapen globala sustatzeko duen tresna gisa.

Master honek prestakuntza profesionala eta multidiziplinarra ematen du, garapenerako lankidetzan arituko diren profesionalak trebatzeko. Gainera, doktorego programetara eta ikerketara sartzeko aukera ematen du; bereziki, Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programara, Hegoak Institutuak, Ekonomia Aplikatua, Ekonomia Metodo Kuantitatiboak, Soziologia eta Gizarte Langintza, eta Enpresa Zuzenbidea Sailek eta Gezki Institutuak eskaintzen dutena.

Praktikak

Masterrak nahitaez egin beharrekoak praktikak ditu masterra gainditzeko. Zehazki, egonaldi bat egingo da garapenerako lankidetzako proiektu batean, hiru hilabetekoa gutxienez eta seikoa gehienez, Latinoamerikan, Afrikan, Asian edo Europan, ikasturtean ikasitakoa aplikatzeko.

GKEen laguntzaz, ikasleak zer proiektutan arituko diren aukeratzen da, aintzat harturik hautagaien profila proiektu bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen den.

Master Amaierako Lana (MAL)

Master Amaierako Lana (MAL) ikasle bakoitzak, banaka, jatorrizko proiektu, memoria edo ikasketa bat egitean datza, zuzendari batek edo gehiagok gainbegiratuta. Proiektu, memoria edo ikasketa horretan, masterraren irakaskuntza-aldian jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak integratu eta garatuko dira.

Lana epaimahai baten aurrean defendatuko da. Epaimahai horrek ikasle bakoitzak eskuratutako ezagutzak masterreko irakasgaien zati teorikoan eta praktikoan aplikatzeko duen gaitasuna ebaluatuko du.

Arduraduna

Izena           Telefonoa Emaila
Iratxe Amiano Bonachea (0034) 946 01 7060 iratxe.amiano@ehu.eus

 

Additional information