Errektoreordetzako Buddy programa (Donostia-San Sebastian eta Gasteiz)
UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak kudeatzen duen BUDDY PROGRAMAN har dezakete parte Fakultatearen Donostiako eta Gasteizko ikastegietako ikasleek.
Baldintzak:
- 25 ordu inguruko iraupena, ordutegi malgua.
- Europa, Asia edota Ipar Amerikako ikasleen “buddy” izateko, atzerriko hizkuntzaren bat ezagutu beharko da. Ez da hori eskatuko Hispanoamerikatik datozen ikasleekin egoteko eta laguntzeko.
- “Buddy” ikasleak hautazko kreditu 1 lor dezake lankidetzako jardueren bitartez eta 0,5 puntu sari gisa mugikortasun programen hurrengo deialdian (fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).
- Informazio gehiago Errektoreordetzak kudeatzen duen Buddy Programaz
Eginkizunak (fakultateak kudeatzen duen programakoen antzekoak):
- Esleitutako atzerriko ikasleekin posta elektronikoz harremanetan jartzea, haiek iritsi baino lehenago, haien UPV/EHUko “buddy” gisa aurkezteko eta laguntza eskaintzeko.
- Iritsi bezain laster (autobus geltokian edo hiriko tokiren batean) haiekin egotea, Euskadin lehen egunetan, haien galderei erantzuteko eta, oro har, laguntzeko.
- Hiria erakutsi, ostatua bilatzen lagundu (halakorik ezean), garraio tresnez, interesguneez eta abarrez informatzea.
- Help Centre-ra laguntzea, eta bertan emango diete informazioa UPV/EHUk eskainitako ostatuen eta hizkuntza ikastaroen gainean (espainola edota euskara).
- Fakultateko mugikortasun koordinatzailearengana eramatea bere burua aurkeztera.
- Fakultateko Mugikortasun Bulegoak antolatzen duen atzerritar ikasleei ongietorria emateko bilerara joatea.
- Fakultatea erakustea (biblioteka, kafetegia, ordenagailu gela, fotokopiak, kirol zerbitzua, …)