Derrigorrezko praktikak. Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
EAZ eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzaren praktika kurrikularak
Izaera
UPV/EHUko Zuzenbideko eta Kriminologiako 4. mailako nahitaezko irakasgai bat da. Ez nahastu borondatezko praktikekin (biak bateragarriak dira); curriculuma osatzeko balio dute.
Helburua
Irakasgai honen helburua da hezkuntza teorikoa osatzea, Zuzenbide eta Kriminologia graduko tituluak bere baitan dauzkan arloetako prestakuntza praktikoaren bidez.
Non
Praktikak erakunde pribatu edo publikoetan egin daitezke, beti ere tutore batek ikuskatuta.
Iraupena eta denboraldia
Praktiken egonaldia 6. kurtsoko 1. lauhilekoan (urritik aurrera) izango da eta iraupenez 200 ordukoa.
Egin beharreko lanak
Praktikak egiteko esleitu zaion erakunde publiko zein pribatuak egin ohi dituen lanetan parte hartu eta lagundu behar du ikasleak. Practicumean funtsezko bi pertsona egongo dira ikasleari laguntzeko:
- Fakultatean, barruko tutorea izango dena
- Enpresan, kanpoko instruktorea izango dena
Praktiken ebaluazioa
- Praktiken denboraldia bukatzean, kanpoko tutoretzaren eginkizunen ardura duenak ebaluatuko du ikaslea. Horretarako, goian aipatzen den "Eranskina- Instruktorearen azken txostena" eranskina erabiliko du. Inprimaki hori fakultateko tutoreari bidaliko zaio eta horrek arduratu beharko du kalifikazioa aktetan.
- Bukaerako Memoria: praktikak amaitzerakoan, ikasleak azken txosten bat bete behar du egindako praktikak ebaluatzeko, eta sinatuta GAURera igo beharko du. Tutoreak jarraipen tutoretzak egitea edo ebaluaziorako bukaerako txosten bat idaztea proposa dezake.
Praktiken gestioa eta adjudikazioa
Irakasgai honen praktiken gestioa eta adjudikazioa GAUR aplikaziotik egingo da, "nahitaezko praktika" profilaren bitartez (edo "borondatezko praktika" profilaren bidez, kasuan kasu).
Bi modalitate daude praktiketan:
- Fakultateak esleitutako praktikak
- Ikasle bakoitzak adostutakoak (autopracticum deritzonak)
1- FAKULTATEAK ESLEITUTAKO PRAKTIKAK
Fakultateak GAUR aplikazioan argitaratuko du esparru juridikoko erakunde pribatu eta publikoek eskainitako praktika guztien zerrenda bat.
Hau da hautatu eta esleitzeko prozesua:
- Irakasgaian matrikulatuta dagoen ikasleak, GAUR aplikazioko nahitaezko praktiketarako duen profilaren bitartez, ikusi ahalko du eskainitako plazen zerrenda osoa.
- Izena emateko hegalaren bitartez eta azaltzen den denboraldian, hamar aukera izan ditzake haren lehentasunak kontuan hartuta.
- Matrikulatutako ikasle guztiek izena eman edo izena emateko epea itxi denean, ikastegiak ikasle bakoitzari emango dio hautatutako aukeretako bat.
- Ikasle batek baino gehiagok interes berberak izanez gero, plazak adjudikatzeko irizpidea izango da une horretan espedientean jasotako noten batez bestekoa baliatzea.
- OHARRA: aukerak arretaz hautatu behar dira, horietako bat adjudikatuko baita, eta ikastegiak ez du beranduago uko egitea onartuko.
2- AUTOPRACTICUMA
Kasu honetan ikaslea da praktika hauek egin ahal izateko enpresa edo erakundearekin harremanetan jartzen dena eta zentroari proposatzen diona.
Autopracticum hauek onartzeko ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
- 200 ordutako iraupena
- Edukia zuzenbide arlokoa soilik izan behar da (zeregin juridikoak Formakuntza Proiektuan adieraziko dira eta ez dira administrazio zereginak onartuko).
- Instruktorearen baldintza: Zuzenbideko Titulazioa izan behar du.
Autopracticuma egiteko, honako pausu hauek jarraitu behar dira:
1- Lankidetza Hitzarmena: Enpresa edo erakundeak aurretik ikaslerik izan duen galdetu. Horrela bada, Lankidetza-Hitzarmena aurretik sinatuta egongo denez, ez da berriro eskatu behar. Baina horrela ez bada, Hitzarmena egin behar da: Sandra Castellanos edo Joseba Zuñiga
2- Autopracticumaren eranskina (1. Eranskina-Hezkuntza Lankidetzako Hitzarmenaren hezkuntza proiektua):
- Eranskin honetan adostutako praktikaren ezaugarriak adieraziko dira: erakundea, instruktorearen izena eta datuak, hasiera eta bukaera datak, ordutegia eta egin beharreko lanak.
- Eranskina, behin bete denean, sinatuta eta zigiluarekin, ondorengo emailera bidaliko da eskaneatuta: Joseba Zuñiga
3- Autopracticuma GAUR sisteman grabatu:
- Programak eskatzen dituen datuekin (eranskinean jarritakoak izango direnak), praktika GAURen grabatu behar da.
- GAURen grabaketa egiteko prozedura:
- GAUR- NAHITAEZKO PRAKTIKAK- AUTOPRACTICUM- BERRIA
- Tituluan, praktikak egingo dituzun enpresa edo erakundearen izena ipini.
4- Onarpena eta tutorearen izendapena:
Hitzarmena jaso denean eta GAURen grabatutakoa zuzena dela egiaztatzean, praktikak onartu egiten dira eta tutore akademikoa izendatzen da.
Esteka - Zuzenbide Fakultatea
Zuzenbideko "practicum" derrigorrezko irakasgaia da bi graduko azken kurtsoan eta Zuzenbideko Graduko azken kurtsoan. Practicum honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Zuzenbide Fakultateko web orrian kontsulta dezakezu.