Bilbao-Sarriko-Trantsizio bekak

Trantsizio bekak 2023

Informazio Orokorra

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa

Ikasleentzako informazioa

Ikasle hauei zuzenduta: Praktiken iraupena: 3 hilabete jarraian Informazio gehigarria
2022/23 ikasturtean  AZKEN KURTSOAN matrikulatuta daudenak (Graduko 4. edo Gradu bikoitzeko 6.)

2023ko apirila-maiatza-ekaina

2023ko maiatza-ekaina-uztaila

2023ko ekaina-uztaila-abuztua

2023ko uztaila-abuztua-iraila

Orduak guztira: asteroko jardunaldia gehienez 30 ordukoa izango da (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).

Programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak 1.500 euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko du hiru hilabeteko aldia amaitu eta gero, eta kopuru horri dagokion atxikipen fiskala kenduko zaio.

Bekaren onuradunek zeharkako gaitasunen gaineko ikastaro osagarri bat jasoko dute. Honen informazioa: trantsiziobekak@ehu.eus

Beka hauek GAUR/Borondatezko praktikak (Praktiges) bidez kudeatuko dira. Enpresak praktika/beka hauek eskaintzen hasten direnean abisatu egingo zaizue

 

Enpresentzako informazioa

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko -Sarriko- ikasleekin parte hartu nahi duzuen enpresa eta erakundeen kopurua ezagutzeko, eta horrela beka hauen esleipena kudeatu ahal izateko, parte hartze esakera ondorengo estekan egin dezakezue:

https://forms.gle/TJCiATf9FLaX6dsY6

Epea: 2023ko martxoaren 1a. Emailez informatuko zaizue.

Beka hauek ez dute inolako kosturik izango enpresarentzat. Unibertsitateak bekadunari dagokion kopurua ordainduko dio praktika/beka amaitzean eta Gizarte Segurantzari kotizazio arloan dituen betebeharrak ere beteko ditu, laguntzaren erakunde ordaintzaile gisa.

Zalantzarik izatekotan: gestor.practicas.fee-sarriko@ehu.eus