Ekonomistentzako irteera profesionalei buruzko jardunaldiak
Helburuak
Karrera amaitzean, edozein ikaslek lan egin eta lana aurkitu nahi du. Prozesu hori errazteko, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldiak antolatu dituzte (2022. edizioa). Jardunaldi horietan, jarduera-eremuak, lanpostuak, lanpostu bakoitzari lotutako lanak, eginkizunak eta ekonomistak kontratatu nahi dituzten enpresak aurkezten dira.
Jardunaldiak azken ikasturteetako ikasleei zuzenduta daude nagusiki, lan-merkaturako irteera prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazioa emateko.
- Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Praktika Bulegoak antolatuta (Sarriko).
- Ekonomisten Euskal Elkargoaren laguntzarekin.
Datak, tokia, programa eta izena emateko eskaera orria
Datak eta tokia:
Jardunaldiak Fakultateko Areto Nagusian egingo dira, 2022ko martxoaren 29, 30 eta 31 egunetan.
Egitaraua:
Martxoaren 29a, asteartea. ARETO NAGUSIAN | |
1 |
14:00-14:30 - Jardueren aurkezpena 14:30-15:15 - Kutxabank. Imanol Lazkano, Giza Baliabideen Garapeneko arduraduna 15:15-16:00 - PKF Attest. Unai Camiruaga, Giza Baliabideak |
Martxoaren 30a, asteazkena. ARETO NAGUSIAN | |
2 |
10:00-10:45 - Iberdrola. Asier Castro. Giza Baliabideak 10:45-11:30 - Laboral Kutxa. Maier Lopetegi Aranguren, Hautaketa arduraduna. SAIO HAU EUSKARAZ EGINGO DA |
Atsedenaldia | |
3 |
12:45-13:30 - ITP Aero. Gonzalo Vicario, Giza Baliabideak |
Martxoaren 31a, osteguna. ARETO NAGUSIAN | |
4 |
12:30-13.15 - Oposaketak. Iciar González Carrasco, Euskadiko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordea, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila 13:15-13:45 - UPV/EHU Enplegu Guneak. Xabier Txopitea eta Janire Mentxaka. 13:45-14:15 - EHU Alumni, Ikasle Ohien Zerbitzua. Nerea Aranguren. |
Eguerdiko atsedenaldia | |
5 |
15:00-16:30- HAUTAPEN-ENPRESETAKO ENPLEGATZAILEEKIN TOPAKETA, Ekonomisten Euskal Elkargoko laguntzarekin -1.11 Gelan. Eraikuntza Nagusiko -1.11 Ikasteko gela |
ENPRESAK ETA ERAKUNDEAK: Praktika-eskaintza asko dituzten eta kontratazioetan interesa duten enpresa eta entitateek hainbat jarduera-arlo, lanpostu, lanpostu bakoitzari lotutako lan eta eginkizun aurkeztuko dituzte. Hartara, azken mailetako ikasleek informazioa jasoko dute, lan-merkaturako irteera prestatzen laguntzeko. |
OPOSAKETAK: Administrazio Publikoak, hurrengo urteetan, bere historiako plantilla handiena eta garrantzitsuena berritzeko prozesuari ekingo dio:
|
ENPLEGU GUNEAK: Sarrikon dagoen UPV/EHUko Enplegu Guneak Gradua lortu ondoren ditugun aukerei buruzko informazioa emango du. Enplegu Guneak: lan-merkatura egokitutako curriculum vitaeak nola egin aholkatzen dute, gure fakultateko ikasleen profilarekin lan-eskaintzak jasotzen dituzte, erakunde publikoen bekak kudeatzen dituzte, etab. |
HAUTAPEN-ENPRESETAKO ENPLEGATZAILEEKIN TOPAKETA: Topaketa hautean, hautapen-prozsuetako enplegatzaileekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoko laguntzarekin talde dinamikak antolatuko dira. Talde-dinamika ADECCO, FERRUELO & VELASCO, MASDOSA, MICHAEL PAGE eta HAYS enpresetako enplegu-emaileekin egingo da, honako alderdi hauek aztertzeko: nola egin lan-elkarrizketa bat? Nola egin curriculuma? Zer karrera profesional egin daitezke nire titulazioarekin? Zein enpresak izan dezake interesa ekonomiarekin eta enpresarekin zerikusia duten ikasketetan graduatuak kontratatzeko? Zer baloratzen dute enpresa horiek? Zer eskaintzen dute?... |
Izen-ematea:
Izena ematea nahitaezkoa da eta inprimakia on line betez egin beharko da.
Hautazko kredituak onartzea: asistentzia jakin bat egiaztatzen duten graduko ikasleek ondoko aukerako kredituak eskatu ahal izango dituzte:
- Lau saiotan parte hartzen badute, 1.5 hautazko kredituak
- Hiru saiotara joaten badira, hautazko kreditu 1
- Bi saiotara joaten badira, 0.5 hautazko kredituak