Ikastaroa: "GRAL-a UPV/EHUko biltegian (ADDI) uzteko egin behar dituzun urratsak"
HELBURUAK
Ikastaro honetan, zure GRAL-a UPV/EHUko biltegian (ADDI) uzteko egin behar dituzun urratsak ikasiko dituzu. ADDIn autoartxibatzea egiten denean sortzen diren zalantza nagusiei helduko diegu, defentsaren aurreko azken fase hori azkar eta erraz egin dezazun.
IZEN EMATEA, DATA ETA TOKIA
- Data: Ostirala, 2024ko maiatzak 10
- Ordutegia: 10:00etatik 11:00etara
- Tokia: -1.10 Gela
- Izen emate epea: 2024ko apirilaren 29tik maiatzaren 8ra
- Irakaskuntza hizkuntza: Gaztelera
Ikastaroa AURREZ AURRE baino ez da izango.
Gehienezko edukiera: 79 plaza.
Izena ematea nahitaezkoa da eta online egin beharko da jarraian dagoen formularioa betez.
Argibideren bat behar izanez gero: tfg.fee-sarriko@ehu.eus
WEB FORMULARIOA
LOPD delakoaren 4.2 artikuluan ezarritakoa beteaz, jakinarazten dizuegu hemen batutako datuak eskaera honen helburuetarako soilik erabiliko direla.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea