Bilbao-Elcano-Ebaluazio berezia

Ebaluazio berezia (Bilbao-Elkano)

Epeak

  • Ikasleek irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte ikasturte bakoitzeko irailean eta martxoan. Eskaerak egiteko azken eguna hilaren 5a izango da kasu bietan.
  • Ikastegiko Epaimahai Bereziak irailaren edo martxoaren 30a baino lehen hartu beharko du erabakia.

 

Eskaera Fakultateko Idazkaritzan aurkeztuko da, aurrez aurre edo posta elektronikoz (sec-centro.fee-elkano@ehu.eus), konpentsazio bidezko ebaluaziorako eskabide-orriaren bidez. 

Betebeharrak eta baldintzak

Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzea eskatzeko irizpide nagusien laburpena (UPV/EHUren gestio arautegian jasotako irizpideak):

  • Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaiko deialdiak agortuta ez izatea.
  • Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaera egiten den ikasturtean.
  • Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu gradu amaierako lanerako.
  • Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da.
  • Ikasleak eskatu dituen irakasgaietako hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea eta deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi irakasgaiak automatikoki gaindituko direnik ebaluazio bereziaren bidez. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du.

Epaimahai Bereziak onartu egingo ditu baldintza hauek betetzen dituzten eskaera guztiak:

  • Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  • Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

Gainerako kasuetan, fakultateko Epaimahai Bereziak honako hauek izango ditu kontuan eskaera onartzeko ala ez:

  • Ikastegiko Batzorde Akademikoak onartutako irizpideak.
  • Irakasgaiaren ardura duen sailaren txosten arrazoitua.
  • Ikaslearen espedientea.
  • Ikaslearen alegazioak, bere ustez irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko kontuan hartu behar diren alderdiak nabarmenduz eta arrazoituz aurkeztu ahal izango dituenak.

Fakultateko Akademia Antolakuntzako Batzordeak onartutako irizpideak ebaluazio berezirako eskaerak ebaluatzeko:

  • Irakasgai bat ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikaslearen espedienteko batezbesteko nota izan behar da, gutxienez, fakultateko graduetako batezbesteko nota.
  • Irakasgai bi ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikaslearen espedienteko batezbesteko nota izan behar da, gutxienez, batezbesteko nota + 0,25.
  • Graduetako batezbesteko notarako 6,5 kalifikazioa dago ezarrita.
  • Ezingo da gainditu ebaluazio bereziaren bidez sail bereko irakasgai bat baino gehiago.
  • Ikaslea 6. deialdian ez badago, ez zaio onartuko eskaera.
  • Ikaslea 6. deialdian badago, Epaimahai Bereziak erabakiko du irakasgaia gainditzen dion ala ez.

Arautegia

Ikastegietako epaimahai berezien erabakien kontrako erreklamazioak

Epaimahaien erabakien aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Unibertsitateko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboari (EISBA) hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Eskaera

Eskaera ikastegiko idazkaritzan aurkeztuko da.

Contacto

En caso de necesitar información adicional, puedes solicitarla en la Secretaría de la Facultad.

Secretaría Elkano
946 017 602