Donostia-San Sebastián: Matrikula. Graduak
Uztailaren 15ean eguna eta ordua jakinaraziko dira eta matrikula 2024ko uztailaren 17tik 30era bitartean egingo da. |
Aurreko mailetatik gainditu gabeko irakasgai guztietan matrikulatu egin behar duzu. |
Gehienez 60 kreditu berri matrikulatu ahal izango dira. Guztira, kreditu berriak eta errepikatutako kredituak batuta, ezin izango da 90 kredituko kopurua pasa; bestela, ezin izango da matrikula amaitu. |
Hautazko irakasgaiak matrikulatzeko, gutxienez oinarrizko irakasgaietako 54 kreditu eduki beharko dituzu gaindituta (lehenengo kurtsokoak), eta gutxienez 90 kreditu oinarrizko eta nahitaezko irakasgaien artean. |
Hautazko ikasgaien matrikula egin aurretik ziurtatu haien ordutegiak bateragarriak direla. |
Hautazko irakasgaietan, matrikula egin ondoren, ezingo da taldez aldatu (gaztelania / euskara) trukea egiten den kasuetan izan ezik. |
Matrikulatutako ikasgaiak ezin dira baja eman (Salbuespena: Prestakuntza Dualean hautatutako ikasleak) |
Prestakuntza dualaren ibilbidean interesatuta bazaude, matrikulatzeko epe ofizialean, hautazko ikasgaietan matrikulatu beharko zara ibilbide duala egingo ez bazenu bezala. Urtarrilean, aukeratua izan bazara, matrikula aldatuko da idazkaritzan. |
GrAL matrikulatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik zuzendari batekin gai bat esleituta izatea eta titulazioa amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta izatea, aintzatetsi daitezkeen hautazko 24 kredituak izan ezik. |
- 2024-2025 ikasturterako automatrikula
- Matrikula egin
- Egutegi akademikoa eta ordutegiak
- Administrazio-izapideen egutegia
- Prezioak