Ekonomistentzako irteera profesionalei buruzko jardunaldiak 2024-2025
Gosariak (2024ko azaroak 14 osteguna eta abenduak 10 asteartea)
Edozein ikaslek, karrera amaitzean, lan egin eta lan bat aurkitu nahi du. Lan hori errazteko, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) IRTEERA PROFESIONALEN JARDUNALDIAK antolatzen ditu profesionalekin eta enpresekin. Jardunaldi horietan, jarduera-arloak, lanpostuak, lanpostu bakoitzari lotutako zereginak, misioa eta ekonomialariak kontratatzeko interesa duten enpresak aurkezten dira.
Jardunaldiak batez ere azken ikasturteetako ikasleei zuzenduta daude, lan-merkaturako irteera prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazioa emateko. Hala ere, edozein ikaslerentzat ere interesgarria da.
2024-2025. edizio honetan, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan, jardunaldien ereduan berrikuntzak egin dira, ikaslea eta profesionala/enpresa modu hurbilago batean aritzeko. Berrikuntza honetan, GOSARI PRFESIONALAK antolatu dira, non ikasleek Fakultatera hurbildu diren profesionalekin hitz egiteko aukera izan duten.
Egitaraua:
2024ko Azaroaren 14an, osteguna: Tokia: Fakultateko Dekanotzako sarreran. Ordutegia: 9:00-10:30. NORI ZUZENDUA: Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) ikasleei HIRU ARLO EZBERDINETAKO PROFESIONALEKIN GOSARIA: |
|
1 |
LANDUTAKO LANBIDEAK: Aholkularitza, Auditoretza, Controller, Finantzak, Kontabilitatea eta Marketineko Profesionalak |
2024ko Abenduaren 10ean, asteartea: ARLO EZBERDINETAKO HIRU ENPRESEKIN GOSARIA: |
|
2 |
EUSKO JAURLARITZA. OPOSAKETAK (2024ko azaroaren 12an, asteartea)
2024.11.12 - Asteartea, 12:30ean. Gradu Aretoan
Xabier Txopiteak, UPV/EHUko Enplegu Teknikaria, Oposaketa prozesuei buruzko informazio orokorra emago du eta Iciar González Carrasco, EUSKADIKO LAN IKUSKARITZAKO ZUZENDARIORDEA, gure Fakultatean graduatzen direnentzat oposaketa egokituagoetan murgilduko da eta konkretuki Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailean egiten diren lan eskaintzei buruzko oposaketa prozesua aurkeztuko du.