Bideoak: UPV/EHUn Inklusioa
Hezkuntza inklusiboa: unibertsitate-praktika egokiak
Bideoak ikasleen eta unibertsitateko irakasleen arteko elkarrizketak eta hezkuntza inklusiboari buruzko irakaskuntzako esperientziak jasotzen ditu.
Bideo hau egin da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei esker (itsutasuna, gaixotasun arraroa, asperger, dislexia, garun-paralisia, arreta-gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea), ikasle boluntarioei esker eta unibertsitateko ikastegietako irakasleen laguntzari esker.