“GUREAK BEKAK” DESGAITASUNA DUTEN IKASLEEI ZUZENDUTAKO PRAKTIKA ORDAINDUAK
4. DEIALDIA 2020-2021 UPV-EHU
Oinarriak
“GUREAK BEKAK” DESGAITASUNA DUTEN IKASLEEI ZUZENDUTAKO PRAKTIKA ORDAINDUAK. 4. DEIALDIA (2020-2021) UPV/EHU
1. XEDEA
GUREAK taldeak “GUREAK BEKAK” laugarren deialdia jarri du martxan. Beka honen helburua, enpresetako praktika kurrikularren eta ezkurrikularren bidez. Unibertsitateko araudiaren, zentro eta titulazioetan ezarritako irizpideen eta zentro/unibertsitatearen eta erakunde laguntzaileen arteko hitzarmenen ezaugarrien arabera, ezgaitasuna duten ikasleei enplegagarritasuna eta lanbide etorkizuna garatzen laguntzea da.
Ikasleak unibertsitate hauetakoak izan behar dira:
- UPV/EHU (Gipuzkoako Campusa)
- DeustUko Unibertsitatea (Gipuzkoako Campusa)
- Mondragon Unibertsitatea
- TECNUN (Nafarroako Unibertsitatea)
- UNED (Gipuzkoako Delegazioa)
10 praktika plaza eskaintzen dira %33 edo gehiago ezgaitasuna legez aitortua duten ikasleentzat, gradu eta/edo masterreko azken urtean daudenak eta unibertsitateko arauak praktikak egiteko aukera jasotzen dituztenak.
2. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
33ko edo gehiagoko desgaitasun bat aitortua izatea.
Unibertsitate parte-hartzaileetan matrikulatuta egotea eta espedientea irekia izatea praktikaldi osoan. Gehigarri 1an agertzen diren ikasketak lehentasuna izango dute eta beste ikasketak ere kontuan izango dira.
Unibertsitateko kanpo praktika akademikoen araudia betetzea (behar adinako kreditu gaindituak edukitzea,…) eta baita eskola/fakultate bakoitzeko kanpo praktiketako baldintzekin. Horretarako bete beharko da bigarren Gehigarria.
Praktikak egiterako garaian ikasleak ezin izango du autonomoa izan edo enpresa instituzio edo erakunde batekin lan kontraturik eduki.
Programa honen aurreko ediziotan beka edo diru-laguntza jaso ez izana.
Deialdi honen antzeko programa batetik beka edo diru-laguntzarik aldi berean ez jasotzea.
3. EPEA ETA IZEN-EMATEA
Eskaria egiteko epea 2020ko abenduaren 7an irekiko da eta abenduaren 20ean itxiko da. Eskaria Gureaken bidez egingo da. Horretarako, ondoko dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Curriculum Vítaea.
- Ezgaitasun Ziurtagiriaren fotokopia (Diagnostikoa agertzen den ziurtagirian).
- Kandidaturaren arrazoia azaltzen duen aurkezpen-gutuna.
- 2. Gehigarria: matrikulatuta dagoen ikastetxeko praktika-arduradunak sinatu behar du.
Eta eskaerak hauetako bideetatik bidali daitezke:
- Emailez: praktikak@gureak.com. Gai honekin: “GUREAK BEKA_Ikaslearen Izen abizena”.
- Presentzial/Posta: Gureak Donostia Att. Praktikak, Camino de Illarra 4, 20018 Donostia. Att. Kevin Joyce (Beca GUREAK)
2021eko Urtarrilak 11-22 bitartean enpresek hautagaiei elkarrizketak egingo dizkie.
4. IRAUNALDIA
Praktiken gutxieneko iraunaldia ondoz ondoko 3 hilabetekoa izango da. 6 hilabetera arte luza daiteke, enpresa hartzaileak hala erabakiz gero. Ordutegia gehienez astean 35 ordukoa izan daiteke eta enpresaren eta bekadunaren artean adostuko da.
Praktikak 2021eko urtarrilak 23 eta abuztuak 31 bitartean egingo dira.
5. GUREAK ENPRESAREN ZUZKIDURA
GUREAK enpresa taldeak praktikak ordainduko ditu, 750 euroko zenbatekoa emanaz hilero lanaldi osoko praktikatan eta zati proportzionala lanaldi laburrekoetan. Ondokoa izango da zuzkiduraren helburua:
Poltsa edo laguntza ekonomiko bat ematea parte hartzen duen ikasleari.
Legeak edo beste arautegiek aurreikusten dituzten betebehar guztiak betetzea, gizarte segurantzari, zergei eta izaera orokorreko beste betebehar guztiei dagokienean.
Enpresak bekari edo ikasketa laguntzari dagokion zenbatekoa ordainduko du banketxe kontu korronte batean. Ikasleak horren titularra edo titularkide izan beharko du eta Gizarte-segurantza, kotizazio eta fiskal lege betebeharrak beteko ditu.
Bekaren iraunaldia beteko ez balitz, ikaslearen zein enpresaren erabakiaren ondorioz, aurrerapen handiz abisatu beharko da (15 egun) eta ikasleak egindako praktika egunei dagokien laguntza jasoko du.
6. BEKEN ONURADUN PERTSONEN HAUTAKETA
Onuradun pertsonen hautaketa GUREAK enpresak burutuko du, eta unibertsitatea informatuko du hautatutako pertsonen datuen inguruan.
Unibertsitateak hezkuntza kooperazio hitzarmenen beharrezko kudeaketa lanak burutuko ditu, non, beste gauzen artean, hezkuntza proiektuaren ezaugarriak isladatuko ditu.
7. PROGRAMAREN KUDEAKETA ETA EXEKUZIOA
Hezkuntza kooperazio hitzarmen kudeaketa Unibertsitate bakoitzari dagokio. Barneko prozeduren koordinazio eta kudeaketaren arduradunak izanda, hezkuntza kooperazio-hitzarmenaren kudeaketa Unibertsitate bakoitzari dagokio, programaren funtzionamendu egokia bermatu aldera.
Onuradun pertsonek unibertsitateko tutore akademiko eta GUREAK enpresako tutore baten laguntza izango dute.
GUREAK enpresari beken finantziamendua eta hauen kudeaketa dagokio. Baita Gizarte-segurantzaren kotizazioa eta betebehar fiskalak. Barneko prozeduraren koordinazioaren arduraduna izanda programaren funtzionamendu egokiaren aldera.
Donostian, 2020ko azaroaren 26an
Eranskin 1 Lehentasuna dauzkaten ikasketak
UPV/EHU (CAMPUS GIPUZKOA)
Indarrean dagoen Kanpo Praktiken Arautegia eta Zentroetan eta Titulazioetan ezarritako baldintzak bete beharko dira
GRADOS
- Grado en Administración y Dirección de Empresas (Gipuzkoa) (Facultad de Economía y Empresa. Sección Gipuzkoa)
- Grado en Arquitectura Técnica (Gipuzkoa) (Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa)
- Grado en Derecho (Gipuzkoa) (Facultad de Derecho)
- Grado en Educación Social (Gipuzkoa) (Facultad de Educación, Filosofía y Antropología)
- Grado en Fundamentos de Arquitectura (Gipuzkoa) (Escuela Técnica Superior de Arquitectura)
- Grado en Ingeniería Electrónica Industrial y Automática (Gipuzkoa) (Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa)
- Grado en Ingeniería Eléctrica (Gipuzkoa) (Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa)
- Grado en Ingeniería Informática (Gipuzkoa) (Facultad de Informática)
- Grado en Ingeniería Mecánica (Gipuzkoa) (Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa)
- Grado en Ingeniería de Energías Renovables (Gipuzkoa) (Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa. Sección Eibar)
- Grado en Pedagogía (Gipuzkoa) (Facultad de Educación, Filosofía y Antropología)
- Grado en Psicología (Gipuzkoa) (Facultad de Psicología)
- Grado en Química (Gipuzkoa) (Facultad de Química)
MASTERES
- Facultad de Derecho
Máster Propio en Igualdad de Mujeres y Hombres: Agentes de Igualdad - Facultad de Enfermería
Máster Propio en Promoción de Salud y Salud Comunitaria - Facultad de Informática
Máster Universitario en Ingeniería Computacional y Sistemas Inteligentes
Máster en Análisis y Procesamiento del Lenguaje
Máster en Ingeniería de Sistemas Empotrados - Facultad de Químicas
Máster Universitario en Química y Polímeros
Máster Universitario en Química Sintética e Industrial. - Facultad de Ingeniería Gipuzkoa
Máster Universitario en Ingeniería de Materiales Renovables
Máster Universitario en Ingeniería de Sistemas Empotrados
Máster Universitario en Control en Redes Eléctricas Inteligentes y Generación Distribuida/ Control in Smartgrids and Distributed Generation - HEFA
Máster universitario en Investigación en Ámbitos Socioeducativos
Máster Universitario en Psicodidáctica: Psicología de la Educación y Didácticas Específicas