IKASLEENTZAT-IKASI Zeinu Hizkuntza- Presentziala
Sarrera
Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako zerbitzuak “Zeinu Hizkuntza Ikastaroak” antolatu du hiru campusetan modalitate presentzialean. UPV/EHUko gradu eta graduondoko ( master ofiziala eta doktoregoa) unibertsitate ikasleei zuzendua daude.
Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.
Ikastaroei buruzko informazioa
Ikastaroaren iraupena 30 ordukoa da, presentzialak eta nahitaezkoak, astean bi saiotan banatuta, eta hautazko kreditu bateko aitortza du. Hautazko kreditua emango da beti ere ikasleek eskoletara bertaratzearen % 100 betetzen badute.
Ikastaroen egutegia eta ordutegia
Guztira hiru ikastaro eskainiko dira. Datak eta ordutegiak hauek izango dira:
- Gasteiz: otsailak 17tik martxoak 26 arte. Astelehen eta asteazkenetan 14:30-17:00
- Leioa: otsailak 18tik martxoak 27 arte. Astearte eta ostegunetan 14:30-17:00
- Donostia: otsailak 17tik martxoak 26 arte. Astelehen eta asteazkenetan 14:30-17:00
Plaza mugatuak
Plaza kopurua mugatua da eta parte-hartzaileen hautaketa inskripzio ordenaren arabera egingo da plaza guztiak bete arte, 20 ikastaro bakoitzeko izango dira.
Plazen % 5 desgaitasun-egoeran dauden ikasleentzat gordeko da. Desgaitasunen bat izanez gero, dagokion ziurtagiria honako helbide honetara bidali beharko da: discap@ehu.eus
Ikastaroa Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin antolatu da.
Izena emateko formularioa
Izena emateko epea otsailaren 4an goizeko 8:30etan zabalduko da eta otsailaren 6an, eguerdiko 13:00etan itxiko da. Webgunearen bidez egiten da.
Izena emateko estekak:
- Araba: Zeinu hizkuntza ikastaroa
- Bizkaia-Leioa: Zeinu hizkuntza ikastaroa
- Gipuzkoa: Zeinu hizkuntza Ikastaroa
Onartutako pertsonen zerrenda
Onartutako pertsonen zerrenda otsailaren 7an argitaratuko da web atarian. Onartutako pertsona guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute ikastaroaren jarraibideekin.