inf_becas_transición_2020

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak

Desgaitasun aitortuta duten ikasleek desgaitasuna duten pertsonentzako kupoan gordetako plazetako bat eskatu ahal izango dute. Hau da jarraitu beharreko prozedura:

  1. Irakurri arretaz oinarriak eta baldintzak betetzen diren: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/-lan-mundurako-hezkuntza-trantsizioa-programa  .        
  2. Datu eta agiri hauek Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren helbide elektronikora bidali: discap@ehu.eus
    • Desgaitasun maila egiaztatzeko ziurtagiria
    • I. eranskina, Ikastegiko Praktiketako Arduradunak bete behar duena
    • Harremanetarako datuak
  3. Bigarren puntuan jasotzen den dokumentazioa bidaltzeko epea praktiketarako aurreikusitako hasiera data baino hilabete eta erdi lehenago amaitu egingo da.Hona hemen epe-mugak:
    • 2024ko martxoaren 4a, apirilatik ekainara bitartean egin beharreko praktiketarako
    • 2024ko apirilaren 8a, maiatzatik uztailara bitartean egin beharreko praktiketarako
    • 2024ko maiatzaren 3a, ekainetik abuztura bitartean egin beharreko praktiketarako.
    • 2024ko ekainaren 3a, uztailetik  irailera egin beharreko praktiketarako.
    • 2024ko ekainaren 28, urritik abendura bitartean egin beharreko praktiketarako.
  4. Zerbitzuak hautatutako pertsonaren datuak ikastegiari jakinaraziko dio praktikak esleitzeko . Eskaera onartu zaien pertsonak Ikastegiko Praktiketako Arduradunarekin harremanetan jarri beharko du, ikastegiak praktikak egiteko ezarrita duen prozeduran kudeatu ahal izateko.