KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Gizakiari buruzko entseiua
Ernst Cassirer
Itzultzailea:
Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Luis Garagalza Agirrezabala
Argitaratze data:
1995-08-03
Orrialde kopurua:
355
ISBN:
84-88303-84-X
Hogeigarren mendeko filosofo handienetako bat denaren obra hau, bere kultur filosofiaren aitorpen laburbildu eta bizia da, hain zuzen aurrena 1929an, bere Forma Sinbolikoen Filosofia obra nagusian, aditzera eman zuenarena. Datu zientifiko, antropologiko eta historikoetan oinarrituz, gizakiak sinboloak sortuz eta erabiliz, bere burua ulertzeko eta arazoei irtenbideak emateko egiten dituen ahaleginak aztertzen ditu. Giza ekimenaren forma sinboliko nagusiak aztertzen ditu: hizkuntza, mitoa, artea, erlijioa, historia eta zientzia. Gure garai honetako krisi intelektualaren interpretazio berebizikoa da eta omenaldi egiten dio gizakiak arazoak konpontzeko egiten duen adimenaren erabilerari.
|