Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontu izan zuzenbide eta indar hitzak ez direla elkarren aurkakoak, baina lehena, beste ezer baino gehiago, bigarrenaren aldaera dela, aldaerarik egokiena gehiengoarentzat. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.
Estatu honen aurka eta, beraz, zuzenbide honen eta bere erabileraren aurka jaiki ziren argien mendeko figura nagusiak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.
Justiziak eta Zuzenbideak, alderdiaren interesek baino indar handiagoa izatea espero dut. Berria - Euskal Herria 2004-10-03
Nafarroako legeak Itoizko Koordinakundearen tesien kontra egiten du, baina ezin erran dezakegu lege hori onartu denik Zuzenbidearen nagusitasunari ihes egiteko asmoz. Berria - Euskal Herria 2004-04-28
Espainiako Botere Judizialeko lehendakariaren berbak ekarri zituen gogora, zuzenbidearen arauak ez direla abstraktuak esateko. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
Klimaren aldaketari dagokionez, zuzenbideak tresnak eta irtenbideak eskaintzen dizkigu. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Klimaren aldaketari dagokionez, zuzenbideak tresnak eta irtenbideak eskaintzen dizkigu. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Florent zuzenbidea ikasten hasi berria zen Parisen, ama hil zitzaionean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.
Zuzenbidean doktorea da. Berria - Mundua 2004-04-01
Anai Oton lombardiarra, zuzenbidean aditua, jarri zuten Rhineko ministro eta anai Simon Saxoniakoa, esan bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1137. orr.
Apalategi batzuetan, Zuzenbideko liburu batzuk. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.
Zuzenbideko ikasle adoretsuaren espiritu hura ez zuen inoiz galdu. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.
LL.D. laburdurak zehazki Legum Doctor (Zuzenbideko Doktore) adierazten du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.
Jose Maria Desantes zuzenbideko doktore eta informazioaren zientzietako doktorearen esanetan, [...]. Berria - Gaiak 2004-02-04
Zuzenbideko formazio propioaren aldetik ordea, ez zuen Azpilkuetak izan, prestakuntza tinko eta oroz gainetik berritzeko bide berriei ireki baten aldeko inguramena aurkitzeko zortea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.
Nahiz zuzenbidezko bi sailak landu, bakarrik sail kanonikoaren doktoregoa zuen eskatu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.
Nola fabrikatzen den Zuzenbideko Estatuan Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.
Zuzenbidezko estatu liberalaren zuzenbide penalak zein bereizgarri duen galdetzen ari gara. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.
Zuzenbidezko akatsagatiko apelazioa, jaun baten epaitegian alderdiei justizia egitea atzeratzen, saihesten edo ukatzen zenean egiten zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.
Zuzenbidea okerbide denean, erresistentzia beste biderik ez dago. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 73. orr.
Gizakia hainbat lege-motak gobernatzen dute: zuzenbide naturalak; zuzenbide jainkozkoak, hots, erlijioarenak; eliz zuzenbideak, hau da, kanonikoak, zeinek erlijioa gobernatzen baitu; Jende Zuzenbideak, zein munduko zuzenbide zibiltzat har baitaiteke, herri bakoitza hiritartzat hartuz gero; zuzenbide politiko orokorrak, zeinek gizarte guztiak sortu dituen giza zuhurtzia hori baitu xedetzat; zuzenbide politiko partikularrak, gizarte bakoitzari dagokionak; konkista-zuzenbideak, herri batek beste bati egin nahi, ahal edo behar izan dion indarkerian oinarrituak; gizarte bakoitzaren zuzenbide zibilak, zeinen bidez hiritar batek bere ondasuna eta bizia defenda baititzake beste edozein hiritarren kontra; azkenik, zuzenbide domestikoak, zein gizarte bat familiatan banatuta egotetik baitator, familia horiek gobernu partikular baten premia dutelarik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.
Jendeen arteko zuzenbide naturalaz eta Jendeen arteko zuzenbide positiboaz hitz egiten bada, xedea, beti-beti, hauxe da: [...]. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.
Zuzenbide Zibila, lege politikoen azpikoa. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 18. orr.
Nola galdu zen zuzenbide erromatarra frankoen mendeko lurraldean, eta nola iraun zuen godoen eta burgundiarren mendeko lurraldean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.
Zuzenbide Penala gauzatzean egiten ziren gehiegikeriak, lehen aipatu dugun Calas kasua, Damiens-en urkamendi ezaguna eta beste anitz, bateraezinak ziren beharrizanaren irizpidea eskatzen zuen hitzarmen ideiarekin. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.
Alcalatik iragan zen zuzenbide zibila eta kanonikoa ikastera, Tolosako Unibertsitatera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.
Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak Batzar Nagusiek duten eskuduntza defendatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Euskadi eta Nafarroaren eskubide historikoak, Zuzenbide Komunitarioaren baitan. Berria - Euskal Herria 2004-04-02
Iusnaturalismo eta zuzenbide positiboaren arteko harremanei buruzko galdera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.
Zuzenbide administratiboan bere ospea duen Tomás Ramón Fernández irakasleak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.
Iruditu zitzaidan erakundeetan boterea lortzera iristen diren neurrian zuzenbide laboraletik administratiborako bidea egiten duen jende ezkertiarrez osatuta zegoela bulegoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.
Probintzia horiei "erromatar zuzenbideko" edo "zuzenbide idatziko lurralde" izena besterik ez zitzaien geratu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.
Usadioen arabera gobernatutako eskualde frantziarren eta zuzenbide idatziaren arabera gobernatuen arteko bereizketa egina zen jadanik Pistesko ediktuaren denboran. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 197. orr.
Biziarteko zigorrik ez, zuzenbide komuneko krimenengatik izan ezik! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 42. orr.
Probintzia, printzerri, herrialde, kantonamendu, hiribildu eta biztanle-komunitateen pribilegio partikular guztiak, diruzkoak nahiz beste edozein eratakoak, abolituta gelditzen direla errekurtsorik gabe, eta frantses guztien Zuzenbide Komunean izango direla batuak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.
Nazioarteko zuzenbide pribatua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.
Gure artean ezarritako klausulak, alargun irautekoak, zuzenbide zaharraren kontra doaz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.
Ez dago lege unibertsalik eta, ondorioz, ezin da egon zuzenbide unibertsalik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
Zuzenbide kosmikoa eta politikoa, eta moraltasun indibiduala, lotu-lotuta daude. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.
Nazio Batuen Kartarekin eta nazioarteko zuzenbidearen printzipioekin bat, Estatuek bere baliabideak ustiatzeko eskubide subiranoa dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.
Zuzenbide estatuaren egituran, legegilea ez da legeak egiten dituena, hitzarmena onartu zutenen ordezkaria baizik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.
Zuzenbide Estatuaren tresnak muturreraino erabiltzen jarraituko dutela ere esan zuen. Berria - Harian 2005-05-27
Demokrazia, zuzenbide estatua eta nazioarteko politika arabiar munduan. Berria - Kultura 2004-06-09
Zuzenbide estatuak banda terrorista garaitu dezake. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Ezin baita beren erabileraren eskuduntza nabaria bihurtuko lukeen zuzenbide-oinarri nabaririk aurkeztu, ez esperientziatik abiatuta, ezta arrazoimenetik abiatuta ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.
Laguntza psikologikoa eskaintzen dutenekin eta zuzenbide eta polizia izaera duten zerbitzuekin lotuta ere izango da. Berria - Euskal Herria 2006-01-31
Giza auzietan, soilik indarrez berdinak direnen artean erabiltzen dira zuzenbide-arrazoiak; aitzitik, hala ez denean, indartsuenak jartzen du zilegizkotasunaren muga. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Indarrean diren legeek diotena, indarrean den zuzenbide-ordenamenduak dioena da nik esan nuena. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
Erlijio-testu batez dihardugunean edo zuzenbide-araudi batez edo egia zientifiko batez dihardugunean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.
Zuzenbide neurriekin bakarrik ez goazelako inora. Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Zertarako joan Zuzenbide Fakultatera eta abokatu-ikasketak aurrera atera, defendatzeko auzirik ez badago? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.
Garai hartan Bologna zuzenbide zientziaren gune nagusi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 998. orr.
Alcalan nabari zen zuzenbide ikasketen aurkako aiherkunde bizia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.
Hamazortzi urterekin zuzenbide karrera egiten hasi zen arte. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 150. orr.
Nahiz hiru erreinu ezberdinetan eta bost unibertsitatetan berrogei urtez hurbil zuzenbide irakasle izan naizen, [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.
Zuzenbide-liburuko paragrafo joriak, hasieran lausoak, gero argitu egin ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.
Zuzenbide-liburuko paragrafo joriak, hasieran lausoak, gero argitu egin ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.
Zuzenbide-akatsagatiko apelazioa agertu zen orduan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.
Portalisen testu hori klasiko egin zaigu zuzenbide munduan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.
Osmanliarrek kontrol zorrotza zertu zuten administrazio- eta krimen-zuzenbideaz. Zigor Zuzenbidea gogortzeko eskaera hori sistemak berak sortu, sustatu eta kudeatutakoa da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.
Bernhard Docke zigor zuzenbideko ofizioko abokatua da Alemaniako iparraldeko Bremen hirian. Berria - Mundua 2004-06-30
Kanonistak zuzenbide zibileko Bolognako eskola senide zen eliz zuzenbideko fakultate batekin ari ziren osatzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.
Lan zuzenbidea estatu mailakoa da, hemen beste errealitate bat badagoen arren. Berria - Harian 2006-03-28
Teresa Perez del Rio Lan Zuzenbideko katedradunak [...] gizarte elkarrizketaz, negoziazio kolektiboaz eta generoaz esanak hartu dituzte abiapuntu. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Alejandro Torres NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Eliza Zuzenbideko doktoreak azaldu duenez. Berria - Harian 2006-01-19
Kartagok Jende Zuzenbide berezia zeukan: irato egiten zituen Sardinian eta Herkulesen zutabeen aldean merkataritzan aritzen ziren atzerritar guztiak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.
Konkista une bateko kontua besterik ez zen izan, eta orduan erabili zen jende-zuzenbideak zenbait joputza ekarri zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 275. orr.
Hesiodo herri-zuzenbidearen alde aterako da nabarmen Jainkoari legeak ezartzeko eskatzen dionean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, 3/1992 Legea, uztailaren 1ekoa, Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzkoa. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 34. orr.
Gerra zenean, eta ahaide batek borroka-bahiak ematen edo hartzen bazituen, gerra-zuzenbidea amaitu egiten zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 219. orr.
Badaki ez dela jolasean ibili behar jende-zuzenbidearekin, eta ez du inongo interesik gu atxikitzeko, bestetara baizik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 264. orr.
Halakoxea zen garai hartan gure ohitura-zuzenbide idatzia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.
Halaxe egin ohi zuen erregeagana zuzenbide eske zetozen israeldar guztiekin. Elizen arteko biblia 2 Sm 15,6
Ez nahasi sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak. Elizen arteko biblia 2 Ko 6,14
Edonork onartuko dizu ez dagoela zuzenbiderik haiek preso eta urrun, eta beste zenbait bahitzaile eta torturatzaile, kalean libre eta aberasturik dabilen artean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 68. orr.
Jaunak Israel beti maite izan duelako egin zaitu zu errege, zuzenbidez eta zuzentasunez goberna dezazun. Elizen arteko biblia 1 Erg 10,9
Jainkoak zuzenbidez epaituko mundua. Elizen arteko biblia Sal 75,1 tit
Zuek, ordea, zuzenbidea pozoi bihurtu duzue, justizia samindura. Elizen arteko biblia Am 6,12
Niretzat eskatzen dut gaur zuzenbidea. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 162. orr.
Herri honetako epaile egingo banindute, niregana etorriko litzateke auziak dituen jendea, eta nik zuzenbidea egingo nieke. Elizen arteko biblia 2 Sm 15,4
Entzun zuk zerutik, bizi zaren toki horretatik, beraien otoitza eta eskaria, eta egiezu zuzenbide. Elizen arteko biblia 1 Erg 8,49
Errudunari diru-truke arrazoi ematen eta errugabeari zuzenbidea ukatzen diozuenok! Elizen arteko biblia Is 5,23
Hi, iruzurti eta gezurrontzi, deabrukume eta zuzenbide ororen etsai hori, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenak okertzen aspertuko? Elizen arteko biblia Eg 13,10
Ez dute ezagutzen bake-bidea, zuzenbiderik ez da haien urratsetan. Elizen arteko biblia Is 59,8
Eta "zuzenen arteko hautatuak" dio egiazko osasuna eta salbazioa zuzenbidean datzalako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 80. orr.
-Batzuek uste dute pertsona ustez errugabeei erasaten dieten tragediak zuzenbide mendekatzailearen seinale direla, gizakiontzat ulertezina den jakituria baten seinale, alegia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.
Gehienak bezala isilik geratu beharrean, zuzenbide eske joan zitzaion Enperadore Horiari. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 211. orr.
Utzi zeure bekatuak zuzenbide eginez, uko egin gaiztakeriari, behartsuekin errukitsu izanez. Elizen arteko biblia Dn 4,24
Lege horren aurrean ez du balio zuzenbide eskakizunak: "Zerbait indarraren bidez lor dezakeenak ez baititu inoiz lehenetsi arrazoi horiek". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Berak emango die epai-mahaikoei zuzenbide-sena eta hiriaren defendatzaileei kemena. Elizen arteko biblia Is 28,6
Behinola justiziaz betea, zuzenbide-leku zena, orain hiltzaileen bizileku. Elizen arteko biblia Is 1,21
Okerrak ez zuen honezkero zuzenbiderik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.
Idatzirik zeramazkien zuzenbide eta telefono zenbakien papertxo zuria luzatu zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.
Ez deat nik emanen, ez Peter Forster, ez Elizabeth Hamel, ez Theo Wennenean-en zuzenbiderik, segur nuk jadanik atxemanak dituzkala hire ikerketan; horiek edo horien iduri zonbait. Herria 2002-10-17
Bozkatzaile kartarik ez diagu, zuzenbide zehatzik ez daukagunez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.
Igorri CV-a zuzenbide honetara: [...]. Herria 2005-09-29
Parte hartu nahi dutenek beren izena eman behar urtarrilaren 30-eko zuzenbide huntarat: BP 215, Carhaix 29270. Herria 2001-01-25
benetako zuzenbide (4); donostiako zuzenbide fakultatean (3); foru zuzenbide (3); gure zuzenbide (3); jende zuzenbide (9); nazioarteko zuzenbide (7)
zuzenbide akatsa (4); zuzenbide akatsagatik (4); zuzenbide akatsagatiko (5)
zuzenbide erromatarra (6); zuzenbide erromatarreko (5); zuzenbide eske (3); zuzenbide estatu (23); zuzenbide estatu batean (6); zuzenbide estatu baten (5); zuzenbide estatua (59); zuzenbide estatuak (26); zuzenbide estatuan (6); zuzenbide estatuaren (47); zuzenbide estatuaren barruan (3); zuzenbide estatuari (15); zuzenbide estatuari iseka (3); zuzenbide estatuetan (3); zuzenbide estatuko (3); zuzenbide estaturik (4); zuzenbide fakultatean (8); zuzenbide fakultateko (3)
zuzenbide idatzia (7); zuzenbide idatziaren (4); zuzenbide ikasketak (23); zuzenbide ikasketak egin (3); zuzenbide ikasleak (3); zuzenbide irakaslea (3); zuzenbide irakasleak (3); zuzenbide kanonikoa (4); zuzenbide kanonikoak (3); zuzenbide kanonikoaren (4); zuzenbide konstituzionaleko (7); zuzenbide naturalaren (11); zuzenbide penal (5); zuzenbide penala (4); zuzenbide penalak (7); zuzenbide penalaren (8); zuzenbide penalari (3); zuzenbide penalean (3); zuzenbide penaleko (4); zuzenbide politiko (5); zuzenbide politikoa (3); zuzenbide politikoaren (3); zuzenbide publikoko (4); zuzenbide zibil (3); zuzenbide zibila (10); zuzenbide zibilaren (15); zuzenbide zibilaren printzipioen (4); zuzenbide zibilari (4); zuzenbide zibilean (3); zuzenbide zibileko (15); zuzenbide zibileko irakasle (4); zuzenbide zibileko irakaslea (5)
erromatar zuzenbidea (24); hesiak nazioarteko zuzenbidea (3); justizia eta zuzenbidea (6); lan zuzenbidea (4); nazioarteko zuzenbidea (19); nazioarteko zuzenbidea urratzen (6); zigor zuzenbidea (4)
zuzenbidea eta justizia (3); zuzenbidea eta legeak (5); zuzenbidea ikasi (14); zuzenbidea ikasi zuen (7); zuzenbidea ikasten (9); zuzenbidea ikasten ari (3); zuzenbidea ikasten hasi (5); zuzenbidea urratzen (7); zuzenbidea urratzen duela (5)
erromatar zuzenbideak (5); jende zuzenbideak (3); justiziak eta zuzenbideak (3); nazioarteko zuzenbideak (3)
nazioarteko zuzenbidean (5); zigor zuzenbidean (3); zuzenbidean aditu (3); zuzenbidean aditua (9); zuzenbidean doktore (3); zuzenbidean doktorea (3); zuzenbidean lizentziatua (4); zuzenbidean oinarritutako (3)
erromatar zuzenbidearen (10); nazioarteko zuzenbidearen (14); zuzenbidearen alde (3); zuzenbidearen arabera (12); zuzenbidearen araberako (3); zuzenbidearen eskola (5); zuzenbidearen eskola historikoa (3); zuzenbidearen ikuspegitik (4)
erromatar zuzenbideko (3); lan zuzenbideko (4); zuzenbideko estatuak (3)
zuzenbidez epaituko (3); zuzenbidez eta justiziaz (12)
zuzenbidezko epaiketa (3); zuzenbidezko estatu (5); zuzenbidezko estatua (3); zuzenbidezko estatuaren (5)