Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzentasun 1 iz zuzena denaren nolakotasuna. ik zuzen 5.

Gogoan hartu behar da, jakintsua eta Jakinduria, egiazalea eta Egia, ona eta Ontasuna, zuzena eta Zuzentasuna, bata bestearen baitan ikusi ohi direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Haren tasunak ene kontrakoekin erkatu: haren jakinduria ene ezjakintzarekin, haren ahalguztiduna ene ezerezinarekin, haren zuzentasuna ene okerkeriarekin, haren ontasuna ene txarkeriarekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.

Zoriontsuak gogo-behartsu direnak, otzanak, errukitsuak, negarrez daudenak, zuzentasunaren gose-egarri direnak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 159. orr.

Zaldun zintzoa zuzentasunaren, behartsuen eta emakumeen babesle zen, eta zaldun maltzurren jokabide gaiztoa zigortzen zuen, aurrez aurreko borrokaren bitartez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 9. orr.

Haren zuzentasuna eta zintzotasuna ezin garaituzkoak ziren, ia naturaz haragokoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

Gizaki garbiak maite du garbi dena, zuzenak maite du zuzentasuna eta beronetara du joera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Bere zeregina arautegia betearaztea da, bere lana esparruan zuzentasuna eta ordena zaintzea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 153. orr.

Badakit, ene Jainko, gure asmorik gordeenak aztertzen dituzula eta zuzentasuna maite duzula.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,17

Beharbada justizia eta zuzentasuna batera doaz, baina ez legeen mende, ez modu zientifikoan ulerturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Hizkuntz teoria baten zuzentasuna neurtzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 29. orr.

Haren zuzentasuna eta zintzotasuna ezin garaituzkoak ziren, ia naturaz haragokoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

Zorionekoak zuzentasunagatik sufritzen dutenak.  Elizen arteko biblia   1 P 3,13 tit

Nork jartzen du zalantzan justiziaren eta zuzentasunaren ideia gure baitan dugun joera bat dela?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.

Izadiaren Metafisika eta ohituren Metafisika arrazoimen espekulatibo nahiz praktikoaren kritikaren zuzentasunaren egiaztapen gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 30. orr.

Zuzentasunaren alde eta Gaizkiaren kontra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 76. orr.

Guk orain zuzentzat jotzen duguna, ez arrazoimen espekulatiboak bere zuzentasunaren uste osoa ematen digulako, baizik bera arrazoimenaren printzipio moralekin osorik ados dagoelako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.

Zuzentasunaren makilaz zigortu zuenak graziaren gozotasunaz bisita egin zion gau-ikuskariaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Zuzentasuna honela definituko genuke: logika batentzat sistema formal bat proposatzen denean, sintaktikoki ondorioztatzen dena sistema horretan semantikoki ere ondorioztatu egin behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Demostrazio baten zuzentasuna atzematen jakin duenak ondo ezagutzen dik demostrazioa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 457. orr.

Abiaduragatik txoria zen, zuzentasunagatik gezia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.

Aditu horiek artikuluan esaten direnen zuzentasuna aztertzen dute, baina balioeste-prozesuaren oinarrian ikertzaileekiko konfiantza dago.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Horra zergatik Euskaltzaindiak azpimarratzen duen "Euskal Herria" izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna zazpi probintzia edo lurraldeen osotasuna adierazteko.  Herria   2004-08-12

Zer-nolako begi zorrotzez irakurtzen dituen jatorrizko testuak eta zer-nolako zorroztasunez juzgatzen euskal testuen zuzentasuna eta jatorrizkoarekiko leialtasuna.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 19. orr.

Adreilu metaren ondoan Jabi, makurtuta, begi bat itxi eta bestearekin paretaren zuzentasuna konprobatzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bazter guztietan goraipatzen zuten Lisaren zintzotasuna; azken finean, txanponak beretzat gorde zitzakeen, Quenuri tutik ere esan gabe; zuzentasun hutsez kontatu zion, inork ez baitzuen sotoan ikusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Adigaiari baldintza hau gaineratzen bazaio eta esaten bada gauza oro agerpena den aldetik [...] denboran dagoela, orduan oinarri-esakuneak a priori jasotzen du bere zuzentasun objektiboa eta orokortasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Jainkoaren legeen ala gizalegeen arabera errana da, bere arteziaren eta zuzentasun propioarengatik nornahiri ematen zaion egitekoa ez zaiola beste bati emanen egitera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 155. orr.

Hortaz, "baldintzen ilara [...] baldintzatugabekiraino luzatzen dela" dioen oinarri-esakuneak bere zuzentasun objektiboa duen ala ez duen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 143. orr.

Zenbait autorek salatu du erlatibismoaren eta pluralismoaren arteko banaketak zuzentasun politikoari baino ez diola erantzuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.

Idazleak -edo artistak, berdin dio- ez du ez egiaren ez zuzentasun moralaren monopoliorik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 92. orr.

Kasu horietan, guk, zuzentasun linguistikoaren aurrean ikuspegi filosofikoa hobetsi dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Zuzentasun politikoaren garai hauetan oso itsusitzat jotzen dira esaera misoginoak, baina egon, sorginak legez, badaude.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 44. orr.

Zuzentasun politikoak baldintzatutako ekitaldia.  Berria - Kultura   2004-03-02

Teorema psikologiko haiek guztiek beren zuzentasun eztabaidaezina dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 174. orr.

Gero, larru-soinekoz jantzita eta paradisutik jaurtita, galdutako jatorrizko zuzentasunik gabe bizi izan ziren bizitza guztian lan handietan eta penientzia latzetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 63. orr.

Beren panfletoen zuzentasun gramatikalaz sekulako ika-mika piztu eta, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zuzentasun-irizpide objektibo onartuak badaudenez, horiei jarraitzeko aholkatzen dizugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Hizkuntzak bakarka hartuta, zuzentasun-zantzu ahula da hori, gramatika ezberdin askok azal litzaketelako adibide argiak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 32. orr.

Tokian tokiko zuzentasun arau aldakorrera egokitzen dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 204. orr.

Ez dugu beraz zeren lotsa, gizakiaren gogo-bihotzetan bizirik baitirau oraino zuzentasun goseak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 82. orr.

Baina gure zuzentasun-ezak Jainkoaren zuzentasun nabariago egiten badu, ez al genuke esan behar [...] zuzengabea dela Jainkoa bere haserrea gure gainera isurtzean?  Elizen arteko biblia   Erm 3,5

Indukzioak eta dedukzioak bakoitzak bere zuzentasun- eta zentzuzkotasun-estandar propioak dituelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Bere Semeaz hau esaten du: Zure tronua, oi Jainko, betikoa da, zure erregetza zuzentasun-erregetza.  Elizen arteko biblia   Heb 1,8

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bestalde, gobernuen raison d'être negatiboa mendekoen artean gizarte-zuzentasun pixka bat ziurtatzea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

«Klientelismo fiskal hutsa da, errentaren gaineko zergaren jaitsiera ezkutua zerga handiena ordaintzen dutenentzat», salatu du Vincent Drezet-ek, zerga zuzentasunaren alde jarduten duen Sniu taldeko bozeramaileak.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

· Gogoko nuen haren ikastaldien zuzen-zorroztasun apaingarririk gabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

5 zuzentasunez adlag zuzen.

Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko, dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,9

Zu egin zaitu errege, zuzenbidez eta zuzentasunez goberna dezazun.  Elizen arteko biblia   2 Kro 9,8

-Zuzentasunez mintzatu zara, bai horixe -esan zion alfakiak-, baina mihiak galdu zaitu, zere argudioak zure kontra baitaude eta kalte egiten baitizute.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.

Justizian konfiantza gutxi nuen lehen, baina Itoizko urtegiaren aferaren ondoren... zuzentasunez bizi nahi duten hiritarren lepotik barre egitea da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 70. orr.

Merkatuek ez dituztela, nahitaez, errenta eta ondasunak zuzentasunez banatzen; hots, errenta eta aberastasun desberdintasun onartezinak sor daitezkeela merkatu jokoaren bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Kazan hiria "Asiako atea" deitu izan dute zuzentasunez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.

Hizkuntza zuzentasunez erabiltzen ez badugu, akabo Jokoa, ez da ongi aterako.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 77. orr.

Jendaila hori ez dabil ez egiaz, ez zuzentasunez, hautsi egin baititu eginak zituen hitzarmena eta zina.  Elizen arteko biblia   1 M 7,18

· Merkatuaren aurrean elementu garrantzitsuena pertsonak izango diren elkartasunezko eta zuzentasunezko gizarte baterako proposamenak eztabaidatzen eta jorratzen dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus