Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogoan izango duzu nola onartu dugun justizia bakoitzari berea ematea dela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 118. orr.
Eta justizia nori berea banatzen dion bertutea da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Justizia, gainerako bertuteak bezala, erdibidean dagoela dio batek baino gehiagok. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 79. orr.
Beharbada justizia eta zuzentasuna batera doaz, baina ez legeen mende, ez modu zientifikoan ulerturik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.
Justiziaren bidetik nabil ni, zuzenbidearen erdi-erditik. Elizen arteko biblia EsZ 8,20
Iragar beza zeruak Jainkoaren justizia, Jainkoa bera da epaile! Elizen arteko biblia Sal 50,6
Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu. Elizen arteko biblia Is 9,6
Libertatea eta berdintasuna kontrajartzen ditu, eta, azken batean, libertatea eta justizia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.
Justizia samindura bihurtzen dute, eta zuzenbidea hankapean erabiltzen. Elizen arteko biblia Am 5,7
Norbaitek borondate onez -luze hitz egin dugu beronen bikaintasunaz- justizia maitasunez besarkatzen badu [...]. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 117. orr.
Justizian oinarritutako bakea eraiki behar da. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Xalotasun edo sinpletasun santua -graziaren alaba, jakinduriaren ahizpa eta justiziaren ama- arreta bereziz bilatzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.
Justiziari dagokionez, komeni zaiguna da, funtsean, bidezkoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.
Zer ikertu behar du Filosofia Politikoak? boterea, estatumota diferenteak, gobernu-molde hobeak, politika eta etikaren arteko erlazioa, justizia, boterearen zilegitasuna, botere horren indarkeriaren erabileraren legalitatea ala ideia politikoak eta ondoriozko ideologiak? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.
Herritarrek, aldiz, justizia neurtzen zuten ez diskurtso pribatuen, baizik Estatuaren legeen bitartez, eta bakean mantentzen ziren ez eztabaidei esker, baizik agintearen indarrez. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 43. orr.
Justizia, gizon zibilizatuaren mendekua da, eta mendekua aldiz, gizon basatiaren justizia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 117. orr.
Ez du adorea galduko, ez etsiko, lurrean justizia ezarri arte. Elizen arteko biblia Is 42,4
Inork ez du justizia aldarrikatzen, ez auzitegian zuzenbidez jokatzen. Elizen arteko biblia Is 59,4
Errugabea naiz, baina Jainkoak ukatu egin dit justizia. Elizen arteko biblia Jb 34,5
Lehia judizialaren usadioa gero eta gehiago hedatu zelarik [...] zaila zen pareak biltzea eta, ondorioz, justizia banatzeari utzi zitzaion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.
Legeak ez dira botere egintza hutsak, baizik eta zuhurtzia, justizia eta arrazoiaren egitateak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.
Badira, alabaina, gauza batzuk, non justizia bera korapilatzen baita bestelako kontuekin, kontu horiek ere jurisprudentziatik kanpokoak direlarik. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.
Kristau sinesmena, edo justizia soziala, edo nazioaren independentzia, [...]. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.
Hiru gorpu daude justizia eske, ez ahaztu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 267. orr.
Espainia eternoaren bihotzetik heldu da justizia betearazten duen maisua. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 134. orr.
Betiko justiziaren printzipioen arabera. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.
Venezuelan ez dago justiziarik, polizia jaun eta jabe da bazter guztietan, ezin duzu haien kontra ezer egin. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.
Justizia-eskubidea galdu zuten horrela, hura erreklamatzeko ez ahalmena ez borondatea zeukatelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.
Krimen bat egin ondoren, justizia eskakizuna. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 112. orr.
Justizia-gosearen su iraungiezinaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 78. orr.
Atzerritarrak, zuzenbide zibileko loturarik gabekoak izan eta ez zitzaiela inolako justizia edo erruki mailarik ere zor. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.
Libertate maila jakin bat justiziaren onerako mugatu beharra dago, eta justizia maila jakin bat libertatearen onerako. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.
Historia guztiak honelako justizia ereduz gainezka daude. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Pentsa beza berorrek justizia-ekintza dela berdin ordaintzea berdina denari. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 402. orr.
Baina desberdintasuna inefizientea al da, edo, ekonomilari askok errepikatzen duten legez, ekitate eta justizia arazoa al dakar soilik? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.
Horrela, justizia irizpide batengatik, aldatu egingo du lehen esandakoa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Nola aingeruek, jainko-justiziaren labana izanik, jasan eta zaindu nauten eta nigatik otoiztu duten. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.
Zein giza justizia da, baina, gizakia egiazko Jaungoikoari kendu eta deabru likitsen mende uzten duena? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Giza justiziak, ekintzak baizik ez baititu ikusten, itun bat besterik ez du gizonekin, errugabetasunarena; jainkozko justiziak, aldiz, pentsamenduak ikusten baititu, bi itun ditu, errugabetasunarena eta damuarena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.
Epaitu eta urkatuta hil zituen Justiziak biak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 51. orr.
Lana frango baluke orai justiziak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 79. orr.
Justiziaren gurpila ez zen hargatik gelditua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.
Abenikoak eta kontratuak zirela-eta, justizia laikora jo beharra zenean ere, bi alderdiek hala nahi izanez gero, jo zezaketen eliz epaimahaietara. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 242. orr.
Karlomagnoren 806. urteko kapitularrak, elizek beren lurraldean bizi diren guztien gainean justizia kriminala eta zibila izan dezatela agintzen du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 295. orr.
Justizia gorenaren aginduz bi bihozgabe horiek preso hartu zenituenean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.
Hauexek dira Justizia Sailak deportatu dituen gorriak... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Justizia, beraz [...] feudoari berari zegokion eskubidea zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 293. orr.
Europako Batasunaren Itunak, labur bilduz, hiru gai nagusi jorratzen ditu: ekonomia, atzerri politika eta segurtasuna, eta barne politika eta justizia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 192. orr.
Helburua, Justizia Administratiboan euskaldunen hizkuntza eskubideak betearaztea da. Herria 2005-06-23
Honela, beheko justiziak legearen letran -zorrotza sarri- oinarrituta epaitzen duenean, kontseiluak bigundu egingo du epaia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
justiziaren eskuzabaltasun gehiegizkoari esker. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.
· Elizek, hortaz, justiziak zituzten, baita gizon libreen gainean ere, eta beren audientziak izaten zituzten monarkiaren lehen garaietatik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 295. orr.
Justiziak bigarren dinastia amaitu baino lehen ezarrita zeudela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.
Justizia-jendeak atzitu egin zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.
Hortaz, zerbait egin nahi duenak, ingurumen txiki batera mugatu behar du, zure iritzian, bere justizia-ekimena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.
Justizia epaitegietako eztabaida bihurtzen da auzi-iheslaria kondenatu beharra ala eza, krimena frogatu gabe egon arren. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Bada ohitura hau laburbiltzen duen esaera bat justizia auzitegi guztietan: bere burua konfiskatzen duenak, bere ondasunak ere konfiskatzen ditu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Nafarroako Justizia Auzitegira jo zuten bi emakumeek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 117. orr.
Estatu Batuetako Justizia Gorte Gorenera ere jo zuela. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 168. orr.
Frantziako justizia ministroak erran du Frantzia ez dela sekula terroristen "santuario" izanen. Herria 2001-07-26
Antzerkirako txartela eskuan zuela, Justizia Jauregira eramateko eskatu zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.
Dominique Perben Justizia ministroak bere kargutik baztertu du. Herria 2004-12-30
Joseba Azkarragaeuskal-gobernuko justizia sailburuak. Herria 2004-05-13
Justizia administrazioan euskara erabili ezina. Herria 2003-07-03
Alabaina hor, azkartu beharrean, baratzen, justizia administrazioaren kate amaigabean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 25. orr.
Bake-justizia ingelesak ez bezala, funtzionario berriak jakintza zuen; intendant frantziarra ez bezala, ez zen gobernuaren sorkari hutsa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Elizen lurralde- justiziaz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 294. orr.
Eskubidez egingo luke, hau da, inori irainik egin gabe, baina ez justiziaz, hau da, ez lege naturalak urratu gabe. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 122. orr.
Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea, sakrifizioak eskaintzea baino. Elizen arteko biblia EsZ 21,3
Justiziaz gobernatzen du mundua, zuzenbidez epaitzen herriak. Elizen arteko biblia Sal 9,9
Erabakia baitu mundua justiziaz epaituko duen eguna. Elizen arteko biblia Eg 17,31
Bidegabekoak justiziaz tratatzen dituelako. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 203. orr.
Ordutik hona, atzerritarrak justiziaz eta gizatasunaz hartuak izan dira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.
Epaileak gara, eta justiziaz erabakiko dugu. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 76. orr.
Gertakariak argitu, biktimei justizia egin eta erantzukizunak ebaztea. Berria - Harian 2006-03-04
Justizia egiten die umezurtz eta alargunari, eta maite du etorkina, jatekoa eta janztekoa ematen dizkiolarik. Justizia nola egin. Elizen arteko biblia Dt 10,18
Egizu justizia. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 52. orr.
Egin biezaie justizia herriko dohakabeei. Elizen arteko biblia Sal 72,4
-Egunen batean justizia egingo dela uste dugu -esan zuen itsuak-. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.
Azkenean justizia egin da, eta indigenek euren lurretara itzultzeko modua izango dute. Berria - Gaiak 2004-09-02
Lagundu zapalduari, egin justizia umezurtzari, defendatu alarguna! Elizen arteko biblia Is 1,17
Beraz, justizia egin zen, zuzenbidez-edo, nahiz eta beranduegi izan Charlierentzat. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.
· ik beherago 10. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Jaunek beren feudoan justizia egiteko eskubidea zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.
Elizgizonek beren lurraldean justizia egiteko zuten eskubideari inmunitate deitu zitzaion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 295. orr.
Gantekoek zuzenbide-akatsagatik deitu zioten Flandesko kondeari erregearen aurrera, hark bere epaitegian justizia egitea atzeratu zuela eta. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 228. orr.
Beaumanoirren garaian justizia emateko bi era zeuden: toki batzuetan pareen bidez epaitzen zen; beste batzuetan, bailien bidez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 244. orr.
Justizia emateari uko egiten dion hori behin eta berriro gaitzetsi du Kasazio Auzitegiak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 50. orr.
aguilar justizia ministroak (11); askatasuna eta justizia (6); azkarraga justizia sailburuak (15); bakea eta justizia (13); benetako justizia (6); eaeko justizia auzitegi (61); eaeko justizia sailburu (5); eaeko justizia sailburua (5); eaeko justizia sailburuak (12); egia eta justizia (15); egidazu justizia (5); espainiako justizia ministro (32); espainiako justizia ministroa (5); espainiako justizia ministroak (33); espainiako justizia ministroaren (6); espainiako justizia ministroari (5); frantziako justizia ministerioak (5); frantziako justizia ministro (5); frantziako justizia ministroak (6); gizarte justizia (5); gobernuko justizia ministro (5); israelgo justizia auzitegi (7); israelgo justizia ministerioak (5); israelgo justizia ministro (6); jainkoaren justizia (7); jaurlaritzako justizia sailak (11); jaurlaritzako justizia sailburu (25); jaurlaritzako justizia sailburua (7); jaurlaritzako justizia sailburuak (24); jaurlaritzako justizia sailburuaren (5); jaurlaritzako justizia saileko (5); justizia administrazioa (12); justizia administrazioa euskalduntzeko (6); justizia administrazioak (11); justizia administrazioan (35); justizia administrazioarekin (5); justizia administrazioaren (15); justizia administrazioari (5); justizia arloan (10); justizia arloko (8); justizia arruntera (5); justizia auzitegi (133); justizia auzitegi gorenak (10); justizia auzitegi gorenera (5); justizia auzitegi nagusiak (51); justizia auzitegi nagusian (9); justizia auzitegi nagusiaren (13); justizia auzitegi nagusiko (24); justizia auzitegia (9); justizia auzitegiak (54); justizia auzitegian (17); justizia auzitegiaren (16); justizia auzitegiari (7); justizia auzitegiko (6); justizia auzitegira (14); justizia departamenduak (7); justizia departamentuak (6); justizia egin (50); justizia egingo (15); justizia egitea (18); justizia egiteko (26); justizia egiten (15); justizia egitera (7); justizia epaitegiak (7); justizia eskatu (13); justizia eskatzen (12); justizia eske (15); justizia eta askatasuna (23); justizia eta bakea (6); justizia eta demokrazia (5); justizia eta egia (8); justizia eta polizia (13); justizia eta zuzenbidea (6); justizia ezarri (5); justizia idazkari (9); justizia jauregia (5); justizia jauregian (8); justizia ministerioak (30); justizia ministerioaren (5); justizia ministro (84); justizia ministroa (24); justizia ministroak (119); justizia ministroarekin (6); justizia ministroaren (24); justizia ministroaren arabera (6); justizia ministroari (14); justizia nahi (8); justizia sailak (27); justizia sailburu (35); justizia sailburua (20); justizia sailburuak (69); justizia sailburuarekin (5); justizia sailburuaren (19); justizia sailburuaren esanetan (5); justizia sailburuaren iritziz (5); justizia sailburuari (8); justizia sailean (5); justizia saileko (11); justizia sistema (11); justizia soziala (38); justizia sozialaren (21); justizia sozialaren aldeko (6); justizia sozialean (6); kataluniako justizia auzitegi (5); nafarroako justizia auzitegi (44); nazioarteko justizia auzitegia (6); nazioarteko justizia auzitegiak (28); nazioarteko justizia auzitegian (7); nazioarteko justizia auzitegiaren (8); perben justizia ministroak (7)
belgikako justiziak (9); espainiako justiziak (31); frantziako justiziak (25)
justizian oinarrituriko (5); justizian oinarritutako (11); justizian sinesten (6)
askatasunaren eta justiziaren (5); bakearen eta justiziaren (5); egiaren eta justiziaren (5); espainiako justiziaren (8); gizarte justiziaren (8); justiziaren alde (22); justiziaren aldeko (11); justiziaren aurrean (20); justiziaren aurrera (19); justiziaren aurrera eramango (5); justiziaren bila (6); justiziaren esku (13); justiziaren ezpata (5); justiziaren independentzia (10); justiziaren izenean (5)
justiziaz jokatzen (5); zuzenbidez eta justiziaz (12)