Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzen (orobat txuxen g.er.) izond 1 norabidez aldatzen ez dena, alde batera nahiz bestera makurtzen edo okertzen ez dena; helburua iristen duena. ik xuxen; artez.

Harantzago, Urtza inguruko haltz zuzenek gaztainadiaren aurreko lerroa osatzen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Ibil zaitezte bide zuzenean, hanka okerra hauts ez dadin, sendatu baino.  Elizen arteko biblia   Heb 12,13

ik zuzenean.

Ilea beltza; bekainak zuzenak; sudurra neurrikoa, fina eta zuzena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Marra zuzenak marrazteko erabiltzen genuen erregela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Lerroen artean bada bat nabarmena: lerro zuzena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Bi punturen artean lerro zuzen bakarra egon daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

Hiru lerro zuzen behar dituzue espazio lerrozuzen bat mugatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Bi punturen arteko lerro zuzena motzena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 36. orr.

Lerro zuzenak deshumanizaziora eramaten gaitu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 7. orr.

Berehalaxe saiatu zen taxista autoa behar bezala jartzen, besteekin batera ilara zuzena osatuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 79. orr.

Bufalo bat hantxe zutik, gure aurrean, trenbidearen lerro-pare zuzenaren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Amsterdam hiriko karrika zuzen bezain estuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.

Ai galtzak ongi lisaturik eta erdiko marra ongi zuzena ez bazuen!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Haren begiak urdin ilunak ziren, begikera zuzen argi tolesgabekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Rosie gelaren zokoko aulki zuzen batean eseri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 470. orr.

Haien buruek ilara zuzen bat osatzen zuten, lepoak loturik, pixkanaka ito zitezen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 173. orr.

Hogeita hamar kilometro orduko, nahiz eta lurraldea lau-laua eta trenbidea erabat zuzena izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.

Argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

-Presakako kolpea ez da zuzena izaten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 57. orr.

Uste dut haien artean hori esan zuena zentzu oso zuzeneko gizona zela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 231. orr.

2 itzulinguru edo bitartekorik gabekoa. ik zuzeneko.

-Shinjuku NSn, bada pasabide zuzen bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

539 enpresa berri eratu eta 2.481 lanpostu zuzen.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Mahoma profetaren ondorengo zuzena baitzen kalifa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Liburuko kontakizun gehienak lekuko zuzen izan zirenen ahotik jasoak direla ematen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Salmenta zuzena apustu.  Berria - Harian   2005-08-28

EHNEk diru laguntza zuzenak eskatu ditu.  Berria - Gaiak   2006-02-22

Behera egin zuten, ordea, zerga zuzenek.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Ekintza zuzenaren eta baketsuaren bidea, desobedientzia zibilarena, alegia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 49. orr.

-Txostena nahi dut -bide zuzena hartu zuen detektibeak, luzamendutan ibiltzeke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Nola ez, ezagutza zuzenak -intuizio zuzenean edo razionalean oinarrituta- proposizioaren edukia edo esanahia ulertzea eskatzen digu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Teknika zorrotz eta zuzen baten bitartez.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.

Testu zuzenak, italianismoak tartean dituztenak, sinpleak idazmoldeari eta esaldien loturari dagokienez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Urte luzeetako gerren ondorio zuzen edo zeharkakoak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 47. orr.

Ez dira zuzenean ideologia baten ondorio, ez eta jaso den heziketaren ondorio zuzen ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.

Gizarte eta eliz giro berriak isla zuzena izango du Frantziskoren bizi-esperientzian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Iritzi trukaketa zuzenak egiteko foroa ere badu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Biblian agertzen da ohitura honi buruzko erreferentzia zuzen bat Ezekielen liburuan (Ez, 8, 14).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 225. orr.

Finantzaketa zuzenaren mekanismoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.

Horrela, espiritutik espiritura komunikazio zuzenaren ezintasuna gaindituz, gizakiak sentimenez baliatu ziren, bitarteko gisa, elkarrekin bat egiteko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Emakumeak normalean estilo zuzenaren aurrean ez direla atzera egitekoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.

Harreman zuzen horren bitartez zeozer lortuko delakoan gara.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 162. orr.

Sateliteko telefonoa hartu zuen, Pentagonoarekin linea zuzena lortzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Materia gisa agertzen dena ezin dela izan eragin zuzen baten bitartez errepresentazioen kausa, hau efektuen era erabat heterogeneoa baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.

Ez dirudi helburu zuzen eta nagusiaz onartzen ahal denik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 132. orr.

Hori esateko argibide zuzen eta zehatz gutxi daukagu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 28. orr.

Argitaletxeetan lan egiten duten profesionalei kalte zuzena egingo lieke mailegu sistemak.  Berria - Harian   2006-01-15

Bada lotura zuzen bat denbora eta espazioaren artean, bertigotik, zoraduratik, zerbait duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

Estaltzeko orduan, ugaztun emeak estimulazio zuzena jasotzen du, zakilaren mugimenduen bitartez klitoria igurzten baita.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 222. orr.

Esplotazio ageri, lotsagabe, zuzen eta basati bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Zergen bidezko diru iturri zuzen hori ere beste amu bat da, herriak elkartu daitezen.  Berria - Harian   2006-01-13

Galdera zuzenari erantzun gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Horiekiko dugun esperientzia, esperientzia zuzena da, bitartekaririk gabekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

Espiralak konotazio zuzenak ditu ekologiarekin, naturarekin eta sorkuntzarekin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 20. orr.

Inbertsio zuzenek urtebete baino gehiagorako transferentzia-fluxu pribatu garbien erdia hartu dute 1990-1996 aldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Aurkari zuzenek huts egiten badute itzela izango litzateke emandako pausoa.  Berria - Kirola   2006-04-09

3 zuzentasunaren araberakoa; arauen edo ereduen araberakoa; egiaren araberakoa.

Haren ustez, arima zuzen batek, eskubidea ez ezik, betebeharra ere bazuen gaizkia eragozteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Egiazko bake zuzen eta iraunkor bat eraiki beharretan gabiltzalarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria.  Elizen arteko biblia   2 Tm 3,16

Joan ohi ziren bide zuzen eta ziurretik aldentzen hasi zirela, eta heriotzara daraman bide lasaiagoa hartuz, ez ziotela beren bokazio eta profesioari eta etsenplu onari kasurik egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 686. orr.

Jokabide politiko zuzena erakusten digu Heraklitok: giza legeak partaide dira jainkoaren legeetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

"Nire aitaren etxea" defenditzeko Arestik zioen bezala, edo "gure amaren etxea" bestela, guk hogeitaka urte geroago modu politikoki zuzenagoan genioen moduan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.

Bi gauza oker eginek ez dute gauza zuzen bat egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 241. orr.

Egin nezakeen gauza zuzen bakarra egin nuela: zauritua ospitalera eraman.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

Nire teoria zuzena baldin bada, jendea ezagutzeko balioko du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.

Natura legearen ala Jainko legearen kontra doana, ez baita ez zilegi ez zuzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.

Komertsio zuzenaren ezaugarria baita argitasuna, maila guzietan argi izan baitute gauzek.  Herria   2003-05-08

Zeren uste baitut, nahiz agian ez naizen batere zuzen, ez duzula guk gure garaian irakurtzen genuen adina irakurtzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.

Zuzen da zu izan zaitezen nagusi: sakrifikatzaileari baitagokio tenpluaz baliatzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 65. orr.

Zuzen da hura laudatzea, ozarra litzateke hari jarraitzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.

Ihardetsi nion baietz, nahi nuela, zuzen den bezala, lurreko edozein lekutan Jauna zerbitzatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 208. orr.

Horra beraz zergatik zuzen den, Erroman egitea auziaren epaia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.

Iragan hilabetearen 20ko gutun batean ikusten dut zenbat nahi zenukeen zure (Burgoseko) elizara itzuli eta hori zuzen dela iduritzen zait eta nik ere atsegin nuke gerta baledi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 197. orr.

Euskara batu estandar zuzen egoki dotoreenaren arrastotik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 9. orr.

Hasiko naiz hastapenetik, zuzen den bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.

Zuzen den bezala ongi zigortuak izanen dira.  Herria   2003-05-29

Zeren arabera erabaki dezakegu ekintza bat zuzena ala okerra den?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Ez litzateke zuzena izango inor bere buruaz harrotzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 363. orr.

Zigor batek, zuzena izateko, gizakia delitutik atzeratzeko adinako gogortasuna izan behar du, ez gehiago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.

Jainkoaren epai zuzenaren bidez, gizon haren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatu zen, esker txarrekoa izateagatik eta Jainkoa mespretxatzeagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Teoria honen printzipio oinarrizkoaren arabera, ekintza bat moralki zuzena da bere ondorioak kaltegarri baino gehiago onuragarri badira, besterik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Aldi baterako legea betiko legean oinarrituta dagoen heinean izango dela zuzena eta bidezkoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.

Politikoki eta estetikoki zuzenak diren albiste irakurle horiei anchorperson esaten diete.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 15. orr.

Esakune paradoxal baina zuzen hau oharrarazi behar da: [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.

Kasu horri buruz emandako azalpen zuzen nahiz okerrak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Kritika zorrotz baina zuzen baten zuhurtasunak soilik libra gaitzake itxurapen dogmatiko hauetatik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Cesar Telleriaren informazioa zuzena zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.

Izadian halako printzipioaren arabera ordena bilatzeko metodoa [...] dena dela, arrazoimenaren printzipio erregulatzaile zuzen eta egokia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 235. orr.

Horiek denak, hara, lortu ahal izan ditiat urte mordoan ibili ondoren zerean... ehizan, horra hitz zuzena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

"¿Puede usted por favor tomarnos una fotografía?", esan zuen espainol zuzenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Zuzenago litzateke esatea odol beroko animaliek barne [...] eta besteek, berriz, ingurunearen araberako barne-tenperatura, batzuetan beroagoa edo beste batzuetan hotzagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

4 bakoitzari dagokiona ematen diona, zuzentasunez jokatzen duena; Jainkoaren legearen edo lege moralaren arabera jokatzen dena. ik zintzo.

Aitortzen dut gizakia zuzena ez denean injustua dela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.

Hala nola justiziaren edo zuzentasunaren bertutea, bakoitzari berearen ematera bultzatzen duena gizon zuzena eta, injustiziaren bizioa, besteari berea kentzera bultzatzen baitu gaiztoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Bi apezpiku frantses, gizon zuzenak eta katoliko zintzoak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 193. orr.

Pertsona zuzena zen, eta zorrotza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 133. orr.

Pertsona zuzenaren sufrimendua pertsona doilorraren kondenazioa da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean, Jainkoak nahi bezala jokatzen baitzuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Zer gizon zuzen eta tolesgabea den!; aurpegian antzematen zaio guztiz xaloa dela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Gabriel Cueva, Alburquerqueko jaun duke, Milango gobernadore, printze txit zuzen eta guztiz bihozberari, Martin Azpilkueta, Doktor Nafarrak Agur!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

Jaungoikoa zuzena dela aitortzen badugu (eta hori ukatzea sakrilegoa litzateke), onak saritzen dituen moduan zigortzen ditu gaiztoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 101. orr.

Bera baino hobeak ziren bi gizon jator eta zuzen hil baitzituen ezpataz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,32

Justiziaren arabera emango dira epaiak, hari jarraiki ibiliko bihotz zuzenekoak.  Elizen arteko biblia   Sal 94,15

ik zuzeneko.

Bihotz okerrekoak bere jokabidearen fruituak jasoko, bihotz zuzenekoak bere egintzenak.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,14

Ez zuten eskandalu-bide izan zitekeen lanbiderik onartzen, baizik eta eginbide santu, zuzen, onest eta onuragarrietan jarduten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Luza zeure maitasuna aintzat hartzen zaituztenei, zeure justizia bihotz-zuzenei.  Elizen arteko biblia   Sal 36,11

• 5 iz zuzentasuna; zuzenbidea; eskubidea.

Zorionekoak zuzenagatik erasotuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Karbonoaren organikotzea egunero geure begien aurrean gertatzen ikusiko ez bagenu, astean-astean mila miloika tonak, hosto baten berdea azaleratzen den edonon, zuzen osoz legokioke mirari izena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Politika omen da, gure on eta zuzen guzien baitezpadako iturburua.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 222. orr.

Ez baita gizakiarentzat beste biderik, iritzi kontrajarriak izpirituaren balantzan haztatzea besterik, hots, zuzenaren makurretik bereizteko ala egiaren gezurretik banatzeko, eztabaidaren zubitik iragaitea baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

6 geometrian, lerro zuzena.

Irudi geometrikoetan interesatu zen bereziki: zirkuluak, zuzenak, triangeluak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Hiru dimentsioko espazioetan elkarren paralelo diren zuzenak puntu bateranzko konbergentzia duten zuzen (edo kurba) bilakatzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.

-Plano bereko bi zuzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Bi puntutatik, zuzen bat pasatzen da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 167. orr.

Zuzen baten zuzenkia nahi beste luza daiteke.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 167. orr.

Erantsi zuen: "Lerrokatu gabeak puntuak", zeren eta, hirurak lerrokaturik baldin badaude, orduan ez da zirkulu bat pasatuko, zuzen bat baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Talesen arabera, bi zuzen elkar ebakitzean eratutako angeluetatik, berdinak dira erpinekiko aurkakoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

-Plano bateko angelua bata bestearekiko makurduran dauden bi lerrok eratzen dute, elkar ukitzen dutenean eta zuzen berean kokaturik ez daudenean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Zuzenak zirkulua bi zati berdinetan zati dezan, zentrotik pasatu behar du nahitaez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 39. orr.

Bi zuzen paraleloak dira, baldin eta hirugarren zuzen batekiko zutak badira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

Errepide zabalagoan sartu orduko jabetu da han aurrean duten zuzen laburraren bukaeran hasten dela herriaren sarrera aurreko zuzena, bazterretan alboak dituena.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 85. orr.

Ruche jauna onez onean ulertzen ari zen trigonometrian ere kurbaren eta zuzenaren arteko erlazioan zegoela koska.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

• 7 adlag norabidez aldatu gabe, alde batera nahiz bestera makurtu edo okertu gabe; lerro zuzenaren arabera; helburua iristen duela.

Gero eta zailagoa zen erratzari zuzen eustea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Gorputzak euren pisuz hutsunean behera zuzen jausten direnean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.

Kikara utzi du eta zuzen gelditu da, kutxaren ertzean bere esku itxiak bermaturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

Parliament square gurutzatu, eta zuzen jarraitu genuen Milbank-etik Tate-raino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.

On Camillok zuzen Udaletxera jo zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 204. orr.

Lerroa ezin zuzenago luzatzen zen tarte batez; gero, eskumuturraren higitze doi atzemanarekin batera, kurbatzen hasten zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Anbulatoriora zuzen itzuli beharrean, buelta txiki bat egitea erabaki nuen, Altzako kaskotik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

Etxerantz zuzen joan beharrean Saint Paul gainetik Kristalezko Jauregira jo zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 267. orr.

Gero, bilatu Zazpigarren Errepidea, eta jo hortik zuzen Burlington-era.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.

Zuzen aurrera jo, eta har ezazu bidean aurkitzen duzun guztia!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.

Sarreratik zuzen, metro gutxitara aurkitzen da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Muturretako palak zentrotik tarte batera mugituz itsasoko olatuen artean, bultzada indartsua sortu eta aparra atereaz ontzia zuzen eramaten dute, brankak ura ebakitzen duen bitartean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Trainerua aurrera eramaten ikasteaz gain zuzen mantentzen ere jakin behar delako.  Berria - Kirola   2004-07-16

Beste versta bat ibili behar duzu oraindik, daramazun bidetik, hau da, aurrera zuzen eta gero eskuinetara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.

Azkenean, alferrik ari zirela oharturik, zuzen ibiltzeari ekin zioten, kontuan hartu gabe non zegoen lokatz gehiago eta non gutxiago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Gure karrakak, bere bideari zuzen ekin beharrean, Getariara egin zuen lehenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 25. orr.

Matematikan, berriz, zuzen jartzea da zuzentzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.

Eskuak gerrian, zango bat zuzen eta bestea plegaturik, txapela buruan trebes.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

Masailak eroriak; tente kokotsa; sudurra zuzen; azala, berriz, ia leun, zimurrik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Gure begion bi ikusmen ardatzak ez datoz bat, ez begi bat ez bestea ez baita egoten aurrera zuzen begira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

"Arrazionalista hutsa nauzu" esan nion irribarrez begi bustietara zuzen begiratzen niola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 320. orr.

Manera kausitua zuen aho-zulora zuzen isurtzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Matrazaren lepotik sugar bizi bat irten zen, harraskatik hurbil zegoen leihorantz zuzen, eta hango errezelek su hartu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Nozdriovek ikusia zuen ordurako, eta zuzen zihoan berarenganantz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Nire begietara zuzen so egin, hantxe hodeia atzeman, eta galdetu zidan: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 169. orr.

Angelo zuzen eta zurrun eserita zegoen, niri entzutea beste lanik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

"Nola jaisten da kristal hau? Bestela kez beteko zaigu autoa", galdetu zidan zuzenago eseriz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Errepidea zuzen zihoan, mahastien artetik eta olibondo zahar eta makurtuzko olibadiren bat edo bestetik zehar.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Jainkoak -edo historiak- lerro okerretan zuzen idazten omen dakielako axioma hura.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.

Ezpataren punta lurraren kontra tinko eta zuzen zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.

Nola gauez zaila zen tiroa zuzen egitea, perdigoi lodiak aukeratu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Tiroa zuzen bota zuten, bazekiten gu zein ginen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 69. orr.

Itsu-itsuan bota nion tiroa, baina zuzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 247. orr.

8 itzulinguru edo bitartekorik gabe. ik zuzenean.

Infernura zuzen!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 172. orr.

Zuzen burura.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 76. orr.

Letrek, hizkuntza bakoitzaren arau ortografikoen arabera, hotsak islatzen dituzte zuzen edo zeharka.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Zuzen aritu zen, alferrikako hitzik gabe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.

Virginiak lan egiten zuen kafetegira joan eta zuzen galdetu beharrean, jarri beharrean berarekin aurrez aurre, begiz begi, eta ikusi istant bakar batean nireganako zeukan disposizioa, postal batez baliatzen nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Labetik harako burdina goria karrankatzen den bezala, ur hotzetan zuzen sartzen dugunean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Emakumearen salaketa gordina eta zuzena izatean, (nire gonei begira...), zuzen erantzun beharra dauka.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 118. orr.

Zuzen ematen den dirua da, eta ez da bereizketa nabarmenik egiten jardueren artean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Barrura sartzeko hamaika modu desberdin bilatu zizkion arkitektoak argiari: saiheska, goitik, zuzen zein islatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Paragrafoak: luzeegiak izatea ez da ez praktikoa ezta itxurosoa ere, ideia zuzen eta zehatz aurkeztea komeni baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

Lisa, galderari zuzen ihardetsi gabe, aukeraz baliatu zen irakaspena egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Labetik harako burdina goria karrankatzen den bezala, ur hotzetan zuzen sartzen dugunean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Polemika eta ika-mikarik gordinenek baino ez zidaten pizten benetako jakinmina eta interesa -edo morboa, zuzenago esateko-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

9 zuzentasunaren arabera; egiaren arabera. ant oker; makur.

Zuzen bizi denak bakarrik du aldeko; oker bizi denak, berriz, aurka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 62. orr.

Gauzak bere balioan estimatzen dituena zuzen eta zintzo bizi da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 285. orr.

Zuzen ote gabiltzan ziurtatu nahi dut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Ez dakigu zuzen ez noiz ez zergatik hara joan ote zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Nor dabil zuzen eta nor oker, nork du arrazoi eta nor dago erratuta, eta nork du hori erabakitzen?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 252. orr.

Oker edo zuzen, ordea, egin beharrekoa egina zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

Jakin ezak Hark zuzen egin zuena guk okertzen dugula, eta gurea dela errua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 37. orr.

Ordu arte adeitsu, zuzen eta zintzo portatu zen jende hura bultzaka hasi zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.

Zigorrak zuzen banatzen ez direnean, herriek ez zakitek non duten oina eta non eskua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 189. orr.

Ximurra zuzen zegoen: kokak on egiten zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

-Hamazazpi -kantatu zuen Slightlyk; baina ez zegoen guztiz zuzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 195. orr.

Zuzen zioen, ze, ezizen, goitizen eta gaitzizenetara emanak gara gu denok.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.

-Zuzen hitz egin duzu, jaun agurgarri hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 410. orr.

Inoren zuhurtziagatik ez da gizakia zuhur egiten, ez eta indartsu inoren indarragatik, ez eta neurritsu inoren neurritasunagatik, ez eta zuzen inoren justiziagatik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 144. orr.

Ez dituzte zuzen balioetsi haren gizarte-ondorioak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.

Zuzen ikusi zuen Maxek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

Bere asmo bakarra, zuzen eta oker dauden formak bereizteko arauak ematean datza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.

Portugaldarrak zuzen edo makur errazki trufatzen eta gutiesten zituztenei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Gauza batean behintzat zuzen nengoen: Ekialdean mundu bat amaitzen da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.

Lor dezazula desiratzen duzun bedeinkazio oro eta bete dadila zuzen eskatzen duzun guztia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Bizitzan, zuzentzea arteztea da, zuzen ematea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.

Jaunari otoitz egiten hasi zen bere urratsak zuzen bideratu zitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 498. orr.

Zure aurrean leial, zuzen eta bihotz zintzoz jokatu zuelako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,6

Ez baitzuen galdatzen zu ere onest izatea eta zurekin egoki eta zuzen jokatzea baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 99. orr.

Leial, zuzen eta bihotz zintzoz jokatu zuelako hark beti zure aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 63. orr.

Moralki zuzen jokatzeko, gehiengo horren nahia betetzera behartuta al gaude?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Esan nahi dudana zuzen uler dadin, [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 139. orr.

Kalkulagailua behar, ordea, kontu hori zuzen ateratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

Aita Sainduak, hiru urteen buruko buldaren etenaldia erabakitzen ahal duela, zuzen, horren egiteko arrazoi zuzenik baldin badu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 186. orr.

Ez naiz saiatuko haren hitzak zuzen aldatzen, berreskuraezinak baitira jadanik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.

Karlos Santamariak ahaleginak egiten zituen, etsipen ilun horri buru eginez, bere ikasleei erakusteko politikoki zuzen jokatzea, moralagoa ez ezik, historian efikazagoa ere badela, luzarora.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.

ik beherago 17.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

10 zehazki.

-Zer da zuzen proëlla?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Nor zen zuzen Xaxi?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.

Ez dut zuzen gogoratzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 109. orr.

Nork zekien zuzen zer bilakatzen ziren lainoak...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Ez dakit zuzen noiz joan zen Argentinara eta ez zuzen noiz itzuli zen ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 132. orr.

Ez dakit zuzen zergatik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 36. orr.

Ez nekien zuzen nor ziren "bertze" horiek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

Lan txikiagoa dela ere badio zenbaitek, zuzen zer esan nahi didaten ulertzen ez badut ere.  Berria - Kultura   2004-05-18

Oraindik ez zakiat zuzen maitasuna den.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Ez nekien zuzen horrela zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Ihardetsi zien semea oporretara joana zela, ez zekiela zuzen nora.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Ez dakigu zuzen zer sineste mota ukanen zuen, baina segur dena da ez zuela gutarik onartuko euskaldun fededun bezala aurkeztea bere burua jakin gabe zuzen fedea bazuen ala ez, gai guztietan egia xerkatzen baitzuen Manexek.  Berria - Kultura   2004-05-08

Denok, ostera, ez dugu zuzen asmatzen eginkizun horretan, edo ez dugu berdin ikusten eginkizuna bera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 138. orr.

11 ereduaren, arauen arabera.

Terminologia teknikoa zuzen erabili.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 335. orr.

Gramatika aldetik zuzen egonagatik, bada esaldi baldarrik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 126. orr.

Hedabideetan jarduteko, berriz, hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzea da ezinbesteko.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Zenbait hitz zuzen idazteko ezintasuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Polizia gogorra zen zeharo, bai, baina Mikel Strogoffek zuzen zeuzkan paperak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.

Paperak denak ei ditu zuzen eta artez; ba ei dauka pasaportea, Valentziako Dirección General de Seguridadek luzatua eta Wenceslao Carrillok sinatua, eta ba ei dauka ibiltzeko baimena ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.

Egin ezak zuzen zatiketa hori...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 66. orr.

Batzuk zuzen, besteak gibelekotz aitzin.  Herria   2004-09-02

12 ipar orduez mintzatuz, ez minutu bat lehenago ez minutu bat geroago. ik puntu 23; xuxen 5.

Espainiako ateetan, arratsaldeko seietan zuzen idekiko dituzte bestako ateak.  Herria   2003-05-22

ACCA ihizlarien batasunak eginen ditu urteko biltzar nagusiak, Donoztirin, uztailaren ortzegun 12 an, Donamartirin uztailaren ortzirale 13an, aratseko 9 orenetan zuzen.  Herria   2001-07-05

Ihiztarien batasunak urteko biltzarrak eginen ditu aste huntan Donamartirin ortzegun 8an arratseko 9etan zuzen, Herriko Etxeko salan.  Herria   2004-07-08

13 zuzenean ik zuzenean.
14 zuzeneko ik zuzeneko.
15 angelu zuzen 90°-ko angelua.

Angelu zuzen guztiak berdinak dira beren artean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 168. orr.

Hiru lerro zuzenen bitartez mugatua dagoen figuran hiru angelu daudela zuzenki ezagutzen da; baina angelu hauek batera bi angelu zuzen direla inferitu baino ez da egiten.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.

Kartzela berria zen, aseptikoa, dena ertz eta angelu zuzenak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Angelu zuzenean ebakitako horma handi bat da fatxada.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Pasabideak angelu zuzen bat egin zuen eskuinerantz, gero beste bat ezkerrerantz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Laukizuzen ia perfektu bat, angelu zuzenetan elkar ebakitzen zuten kale nagusiz zeharkatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

16 ez-zuzen izond

Teologoen lana da zuzenaren eta ez-zuzenaren arteko mugak zehaztea, eta ekintzaren berezko ontasuna edo txartasuna erabakitzea; pentsalariari dagokio politikoki zuzena edo ez-zuzena zer den zehaztea, gizartearendako mesedea eta kaltea neurtzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 26. orr.

Honek ez du esan nahi lege ez zuzenak hobetu ez daitezkeenik, ezta hobekuntza hori etengabeko lana ez denik ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 15. orr.

Zurean zizelkaturik "Recht oder unrecht, mein vaterland" - "Zuzena edo ez-zuzena, ene aberria".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

Begira jarriz gero, 70 eta 80ko euskal erreferente kultural asko eta asko PEZ dira, alegia, politikoki ez zuzenak, gaur egungo irakurketa diakroniko batetik.  Berria - Gaiak   2004-12-01

17 politikoki zuzen

Gizarteak bereganatu duen hainbat eskubide berreskuratzeko borrokaren ondorioz 'politikoki zuzena' deitzen den hizketa molde bat sortu da, ankerkerien aurrean gauzak bere errespetuzko bidera datozela agertu nahi duen diskurtsoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 131. orr.

Gure gaurko gizarteko alor askotako jendearentzat (politikoki zuzena maite duten maila goratsuko profesionalentzat, besteak beste) errepublika batek eman ditzakeen alderik txarrenen eredu eta biltegi dira gaur idazleak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

Elseren lagun tolerante, postmoderno eta politikoki zuzenegiei.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Pentsalariari dagokio politikoki zuzena edo ez-zuzena zer den zehaztea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 26. orr.

Haren jardunaren zintzotasun gaindiezinak erruz aseko ditu baserria euskal esentzien gordailutzat duten irakurle politikoki zuzenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.

Pornografia politikoki zuzena eskaintzen da hoteletan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 311. orr.

18 zuzen onez zuzentasunez, eskubide osoz.

Donostia hiri gazteegia da; izan ere, esan daiteke, zuzen onez esan ere, 1813. urtean jaio zela, hain zuzen ere herritarrek, Zubietan, hiria oraindik ere sutan zegoela, berreraikitzeko erabakia hartu zutenean.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Stede Bonnet maiorra, zuzen onez nauzu beldur gaztaroan zure arimaren bazka izan diren erlijio-oinarriak [...] ez ote dituen usteldu zure bizimodu gaiztoak eta literaturari eta egungo filosofia hutsalari eskaini diozun arreta gehiegiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 158. orr.

Zuzen onez, ordea, gizartean gailu jakin baten bidez zabaltzen den irudi oro ere ikuspegi horrixe dagokio, zeren presentzia baten eta absentzia baten erregistro bikoitz horrekin ("errealitate bikoitzarekin") jokatzen baitu irudikapenezko irudiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

19 zuzen-kontra (orobat zuzenkontra) adlag zuzen denaren kontra.

Funtsezko kalterik egin gabe apezpikuari horrelako auzi ordezkaritzak egin ohi direlako, praeter jus, zuzenaren gainetik gehiago, contra jus, zuzen kontra baino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 189. orr.

Herri hortan zuzenkontra gobernuaren buru jarriak dira taliban deitu islamista extremistak.  Herria   2001-04-12

Gogo onez jasan beharko dute gertatzen zaien guztia, zuzenbidez datorkiena edota zuzen-kontra.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Hervé Malgorn gaixoa zuzen kontra kartzela arazi duten suen egilea nor den aztertzeko ardura eman dit Fanch aspaldiko adiskideak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.

Heien hutsa dela diru frango dutela zuzen kontra beretu.  Herria   2001-08-09

20 zuzen-kontrako izlag

Hain zuzen kontrakoa adierazi nahi zuela azaldu nahi luke Gabinek, irudimenari, aukeratzeko askatasunari ateak zabaltzea, baina eztabaidak hartu duen bidea ikusirik, isilik geratu da.     «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

Ez da funtsezko arrazoirik errateko kasu horretan izan dela zuzenkontrako preso sartze zuzenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.

21 zuzen-zuzen (orobat zuzenzuzen g.er.) izond guztiz zuzena.

Aurkari zuzen-zuzena zen, puntu kopuru bera geneukan, eta finala izan zen biontzat.  Berria - Kirola   2004-05-11

Jaen aldean olibadiak lerro zuzen-zuzenetan antolatuta daude.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 107. orr.

Denbora historikoa ez da lerro zuzen-zuzen bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 186. orr.

"Izatearen formagabetasunerako bide zuzen-zuzena ematen dizu", esango zion, bere iragan akademikoko mordoiloaren trufa egiten zuelarik ez irri egiteko ahaleginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 38. orr.

Loditasuna gaixotasun kroniko ugariren eragile zuzen-zuzena da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Hortxe du zientzialariak erantzukizun zuzen-zuzena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

Arrazoi zuzen-zuzenak mutu utzi ninduen istant batez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

Bi lerro zuzen-zuzenetan banatuta, adin ezberdinetako mutiko taldea ateratzen ari zen handik, batere zalapartarik gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.

Mezua ere zuzen-zuzena izan da: [...].  Berria - Harian   2005-04-15

Belarrondoko bizarrak luzeak eta zuzen-zuzenak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

Txikiak ziren hortzak, eta zuzen-zuzenak, ederto antolatuta zeuden ilaran.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 96. orr.

Eguraldiaren egoerari buruz egin zituen iruzkinak ez ziren zuzen-zuzenak izan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Agerian geratu da erabaki hura ez zela zuzen-zuzena izan.  Berria - Kirola   2004-06-17

Hark egina benetan bikaina, haren jokabidea zuzen-zuzena.  Elizen arteko biblia   Dt 32,4

Jauntxoaren mehatxuek beldurtzen eta apaizaren esanak itsu-itsuan sinesten zituzten herritar otxan gixaixo haien ondorengo eta oinordeko zuzenak, hau da, zuzen-zuzen-zuzenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.

22 (adizlagun gisa)

Batzuetan zuzen-zuzen, beste batzuetan zeharka.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Zuzen-zuzen kontatzen ari naiz guztia, neure kabutakoei izkina egiten saiatu naiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 165. orr.

Abnerren ondoren abiatu zen Asahel zuzen-zuzen, inora okertu gabe.  Elizen arteko biblia   2 Sm 2,19

Lepoa luzaturik eta zuzen-zuzen ibiltzeko mania zuelako.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.

Atea zabaltzera jaitsi naiz; zuzen-zuzen joan da harira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 26. orr.

Makila bat uretan sartzen baduzue, irudituko zaizue okertu egin dela, nahiz eta zuzen-zuzen egon.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Zuzen-zuzen jotzen zuen han denboraleak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Zuzen-zuzen zihoan helburura, lortuko zuen astinaldirik gabe, zorion bete-betean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 197. orr.

Kamioiaren aurrean, lagun bat fusilez guri zuzen-zuzen apuntatzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.

Goiz edo berandu, zuzen-zuzen eroriko ginela, eta buruz behera gainera, infernuko galdara gorietara.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 36. orr.

Frantziskoren jarraitzaileetako batek -santutasun fama handikoa bera- haren arima zuzen-zuzen zerura igotzen ikusi zuen. Zuzen-zuzen begiratzen zizun begietara, esaten zenuen guztia ulertzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Ez zuen ezer ikusten, begirada zuzen-zuzen nire gain jarria bazuen ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 369. orr.

-Gaurkoa araudiaren aurka doa zuzen-zuzen -forentsearen ahots zolia, hilerriko txori ugarien txortxorrekin lehian-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Eta eskerrak dena zuzen-zuzen komuneko zulotik joan den.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.

Baina zer erraiten digu "kontrabando" hitz horrek? Hiztegiek diote italianotik heldu dela zuzen zuzena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Bazinakien, ama, jinen zela eguna etxe xokotik hegaldatuko zena baina ez ordea amaren besotik beretik andereño batenetara zuzen zuzena orain bezala.  Herria   2001-05-24

23 zuzen-zuzenean (orobat zuzenzuzenean g.er.) adlag zuzen-zuzen.

Zuzen-zuzenean jaitsiko dira hilobira, haien arrastoa ezabatu egingo da eta Hilen Egoitza izango dute bizileku.  Elizen arteko biblia   Sal 49,15

Likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Nekazariei, arrantzaleei eta garraiolariei zuzen-zuzenean eragiten die arazoak.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Nahiago izan zuen ezagutza preziatu hori bere ikasleei zuzen-zuzenean azaldu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Harryk ahaleginak egiten zituen begi hotz haietara zuzen-zuzenean begiratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 126. orr.

Proposatu nuen sal geniezaiola zuzen-zuzenean hiriko liburutegiren bati.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Infernuko zulora zuzen-zuzenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 97. orr.

Herritar hauek euren lurraldeetara itzultzeko eskubidea dute; izan ere, itzultzea zuzen-zuzenean dago lotuta euren iraupenarekin.  Berria - Mundua   2004-06-20

Ezkerraldean abian diren eraso txikitzaile guztiak laburbiltzen ditu Alonsotegik, zuzen-zuzenean ez bada ere, gertutik sufritu behar izango dituelako proiektu guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Epaiak euskal hiztunon eskubideen kontra jotzen du zuzen-zuzenean.  Berria - Harian   2006-05-10

24 zuzen-zuzeneko izlag

Kode sinple batzuk aski ziratekeen bizitzaren alderdi zuzen-zuzenekoei buruzko informaziotik partekatu beharrekoa tratatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

Eta hara non, di-da, eskuinez zuzen-zuzeneko muturreko bat jaurti dion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 164. orr.

Haren ikuspegiak, nire irudiko, balio berezia du, munduaren ikuspegi zuzen-zuzenekoa eta kontzeptu landu gabea helarazten baitizkigu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 238. orr.

Bere testigantza, beraz, zuzen-zuzenekoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aurkari zuzen (34); aurkari zuzen bat (12); baina hain zuzen (9); begietara zuzen (10); bezain zuzen (11); bi zuzen (11); bide zuzen (14); da hain zuzen (68); dira hain zuzen (10)

eta hain zuzen (82); ez dakit zuzen (10); ez hain zuzen (18); ez zuzen (11); hain zuzen (6915); hain zuzen ere (2971); hain zuzen horregatik (9); harreman zuzen (12); horregatik hain zuzen (18)

lauki zuzen (9); lerro zuzen (33)

on eta zuzen (9); oso zuzen (13)

zuzen ari (13); zuzen bakarra (11); zuzen begiratu (22); zuzen begiratzen (21); zuzen da (15); zuzen den (32); zuzen den bezala (20); zuzen dena (17); zuzen edo (23)

zuzen egin (18); zuzen ekintza (9); zuzen erantzun (10); zuzen esanda (23); zuzen eta bidezko (10); zuzen eta egoki (12)

zuzen jarri (11); zuzen jo (16); zuzen joan (19); zuzen jokatu (47); zuzen jokatzen (27)

zuzen (179); zuzen ote (11); zuzen zaude (9); zuzen zebilen (17); zuzen zegoen (17); zuzen zihoan (11); zuzen zuzena (37); zuzen zuzenak (9); zuzen zuzenean (210)

arrazoi zuzena (9); aurkari zuzena (61); aurkari zuzena da (26); baina zuzena (9); batere zuzena (13); berri zuzena (9); bide zuzena (44); da zuzena (92); dei zuzena (22); dei zuzena egin (18); den zuzena (10)

ekintza zuzena (13); epaiketa zuzena (9); erabaki zuzena (30); erabakia zuzena (10); erabat zuzena (14); eragin zuzena (111); eragin zuzena du (18); eragin zuzena izan (45); eragin zuzena izango (12); erantzun zuzena (15); eskaera zuzena (23); eskaera zuzena egin (19); esku hartze zuzena (9); esperientzia zuzena (13); ez da zuzena (73); ez dela zuzena (19); ez litzateke zuzena (11); ez zela zuzena (12); galdera zuzena (11); gizon zuzena (20); guztiz zuzena (11); harreman zuzena (76); harreman zuzena izan (11); hartze zuzena (48); hartze zuzena izan (12); horrek eragin zuzena (20)

isla zuzena (18); jokabide zuzena (9); joko zuzena (10); lekuko zuzena (9); lerro zuzena (10); lotura zuzena (54); lotura zuzena du (9); mezu zuzena (13)

ondorio zuzena (47); ondorio zuzena da (14); ordezkaritza zuzena (10); oso zuzena (17); parte hartze zuzena (38); politikoki zuzena (28)

zerikusi zuzena (54); zerikusi zuzena izan (12); zuzen zuzena (37)

zuzena bada (18); zuzena baita (17); zuzena da (159); zuzena dauka (13); zuzena dela (60); zuzena den (32); zuzena du (43); zuzena duela (17); zuzena dute (21); zuzena dutela (9); zuzena egin (65); zuzena egin zien (10); zuzena egin zion (14); zuzena egiten (19); zuzena ematen (13); zuzena ez (56); zuzena hartu (13); zuzena iruditzen (17); zuzena izan (193); zuzena izan da (12); zuzena izan du (23); zuzena izan zela (19); zuzena izan zen (16); zuzena izan zuen (20); zuzena izan zuten (12); zuzena izango (51); zuzena izango du (10); zuzena izatea (28); zuzena izateko (15); zuzena izaten (17); zuzena ote (9); zuzena zara (13); zuzena zela (12); zuzena zen (33)

baino zuzenago (14)

baino zuzenagoa (10)

zuzenagoa da (10)

aurkari zuzenak (18); erabaki zuzenak (10); ez dira zuzenak (9); laguntza zuzenak (22); lerro zuzenak (11); politikoki zuzenak (10); zuzen zuzenak (9); zuzenak dira (31); zuzenak izan (16); zuzenak ziren (10)

arrazoi zuzenaren (12); ekintza zuzenaren (10)

bide zuzenean (23); lerro zuzenean (16); modu zuzenean (22)

zuzen zuzenean (210)

aurkari zuzenen (28); aurkari zuzenen arteko (9); aurkari zuzenen aurka (12)

biderik zuzenena (14)

bide zuzenera (11)

bide zuzenetik (54)

harreman zuzenik (13); zerikusi zuzenik (11); zerikusi zuzenik ez (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus