Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Prostitutak dira pertsona zintzo bakarrak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.
Ez baitut inolako zalantzarik gizaki zintzoak, hitza dela medio, beren sentipenak azaltzen biziki saiatuko direla. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 195. orr.
Bere etxearen karguaz eta bere senarraren egoeraz arduratzen den emazte zintzoa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.
Gizon zintzoa dirudi Andradek, borondate handikoa. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 135. orr.
Gizon zintzoa zarenez, uste osoa dute zugan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 209. orr.
Gizon zintzo eta laborari xumeak hartze du pausu zoriontsu bat zeruko alor beroan. Herria 2005-09-15
Bi gizon leial eta zintzo, lehenago beren biziak emango luketenak, huts egin baino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 148. orr.
Hain nintzen gizon txiki zintzo eta zuzena orduan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.
Aita Aldrovinus zintzoak Rouengo Katedralean jendaurrean otoitz egin zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.
Federicok seme zintzo bat nahiko zuen, lizeora joan eta suspenditzen ez zuena. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 46. orr.
Mutil zintzoa, heziera onekoa, aldarte onekoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 146. orr.
"Adiskide zintzoa, anitz esker", erran zidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 188. orr.
Gogoan izan, Domancé, beti izango naizela zure ikasle zintzo. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 293. orr.
Aitortu behar dut ikasle zintzo eta atseginen itxura hartu dizuedala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.
San Antonio, anai Agustin eta Asisko anai Jakobo, bizi zirenean jarraitzaile zintzo izan zituenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 862. orr.
Polizia zintzoa, salgai ez dena, egiten du bere inkesta zintzoki, beldurrik gabe eta ohartzen da bere ingurumeneko ustelduraz. Herria 2002-12-12
Unità-n alderdikide zintzoak zaudek, baina literaturazaleak dituk denak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 331. orr.
Errege zintzo honen denboretan, bada, sortua izan zen "Mahai Biribileko zaldunen" Zalduneria Ordena ospetsua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 48. orr.
Hasiera batean, puritano zintzo bezala, politika egin ordez erlijio kutsuko hitzaldiak eman zituen Cromwelek. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 216. orr.
Menpeko zintzo eta onak agintedunaren nahia ezagutzen eta gordetzen duenean, ardura txikia behar du nagusiak hartaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 616. orr.
Homosexualen aurkako legezko ehizak ehiztari zintzo bihurtua ninduen: harrapakinaren deskuidu baten zain-zain egoten nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 64. orr.
Ez zen, ordea, pitagoriko zintzo gisa jokatzeko gauza izan, pitagoriko zintzoa inoiz ez baita altxatzen bezperako gertaera guztiak oroimenera ekarri arte. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.
-Zirika eta zirika, kristau zintzo bat mahometano bihurrarazten duen apaiz horietako bat da berori! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 180. orr.
Jende zintzoa bazarete, hara, gera bedi zuetariko bat preso kartzela honetan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 118. orr.
Ea gisa den eta zuzena den eta jende on eta zintzoei ez ote zaien gaizki iduri. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 152. orr.
Gezurrak egiaren tokia hartzen duenean, gezurtienek ematen dute zintzoenak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 68. orr.
Txinatar batek zakur zintzo bat zeukan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 40. orr.
Ehiza txakur bizkor eta zintzoa ematen du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.
Nire Rozinante zintzoa, nire bide eta lasterketan beti-betiko laguna. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.
Zakurra gizonaren lagun zintzoa da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 8. orr.
Familia zintzo eta oneko neska batekin ateratzen hasi zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 224. orr.
Ireki ateak, eta sar bedi herri zintzoa, leialtasuna gordetzen duena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.
Gipuzkoa zintzo honetan, prostibulo bat zen Trintxerpe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.
Liburu bat, liburu zintzo bat, gauza bitxia, eta polita gainera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.
«Gerra zintzoaren» mitoa. Berria - Euskal Herria 2004-06-08
Nire esker onik zintzoenak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 213. orr.
Kritika zintzoa iruditzen al zaizu hori? Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.
Zapateroren gobernuari elkarrizketa «zintzoa» eskaini zion. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Ebaluazio zintzo eta bidezkoa zirudien, eta ni guztiz ezjakina nintzenez auto kontuez, ez nekien besterik zer egin nezakeen lan hura berari agintzeaz gainera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.
Hipotesi zintzoak dira eta gertaeren berri ematen dute. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 43. orr.
Iritzi zintzoak, ordea, ohitura txarra zuzentzen du, eta iritzi faltsuak sentipen onak gaiztotzen ditu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.
Gehiegizko mesfidantzaz, muzin egin nien niretzat baliagarri izateko asmo zintzoa zuten askori. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 543. orr.
Horren ondorioz, mailegutan emateko eta hartzeko bide zintzo guztiak desagertu egin ziren Erroman, eta lukurreria beldurgarria ezarri zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.
Arrazoi zintzoak sumatzen nituela euskaraz idazteko erabakian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Lasaialdia sumatu dut neure burua itxura zintzoko jendeaz inguraturik ikusita. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 131. orr.
Bazen biziera zintzo eta santuko anaia bat, gau eta egun otoitzari emana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 627. orr.
Neure ikasle bizimodu zintzoan segitzen bainuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.
Atsegin zintzo harengatik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.
Hegaztiaren pentsaera eta sentimenduen transkripzio zintzo eta zehatza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.
Zergatik ez didazu erdizka baizik obeditu nahi, eta nahi duzu nolabait jokabide zintzo batekin tratuan ibili? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 139. orr.
Aiurri zintzoko jendeek dohain miresgarria dute; zintzotasuna jartzen dute ukitzen dituzten gauza guztietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.
Borondate zintzoa agertzen dute, baina ez dakit gero sortzen diren kontraesanez jabetzen diren. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Elkarrekikotasun zintzoan, mutilari gustatuko zitzaiola edo haren hezkuntzarako baliagarria izango zela iruditzen zitzaion guztia egiten zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.
Prozesu demokratikoa gauzatu zuelako, modu garden eta zintzo batean. Berria - Mundua 2006-02-15
Ez, ez dut inon ikusten edertasun zintzo eta noble horri gain hartzen dion eskultura modernorik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.
Edozein lurralde zintzo katolikotan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.
Katolikoa, zintzoa eta etxekoen zalea da. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 43. orr.
Zintzoa zen Christophe. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.
Hor, idazleak zintzoa izan behar du, eta momentu hori bizi ez badu, ezetz esaten edo isilik gelditzen jakin behar du. -Ni, lau urte bete arte zintzoa izan nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 417. orr.
Zure poza zintzoa da beti, zintzoa den bezala orain kanpaia edukitzeagatik duzun poza. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 218. orr.
Mesedez, izan zaitez zintzoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.
Ez da aski norbera zintzo eta zuzena izatea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 280. orr.
Beste koldarkeria akaso larriago batek narama zintzo izatera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.
Jaunak lur osoa arakatzen du bere begiz, zintzo direnak adoretzeko. Elizen arteko biblia 2 Kro 16,9
Azkar bukatu nahi zuen bere ustez batere zintzoa ez zen borroka hura. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.
Zin egidazu zintzoa eta leiala izango zarela nirekin. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 130. orr.
Haiek indartsuak, kementsuak eta zintzoak zirela. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.
Manera oneko eta zintzoa zirudien, santujale bat, baina... Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.
Nolabait ere zintzoa ematen zuen, hitz erdikakoa eta alaia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.
Beti esaten nion zintzoegiak begitantzen zitzaizkidala bere artelanak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 77. orr.
Ama berriz, isila, bakeosoa eta zintzoa. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.
Horrela gertatzen da zintzo bizitzeko gizakiari eman zaion justiziarekin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 125. orr.
Zaindu, eta zintzo ibili. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 92. orr.
Zintzo portatzen bahaiz, jendeak ondo tratatuko hau. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.
Ordu arte adeitsu, zuzen eta zintzo portatu zen jende hura bultzaka hasi zen, lehendabiziko lerroan, ahalik eta gertuen, kokatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.
Garbi eta txukun ibiliko nintzela, zintzo jokatuko nuela, etxera idatziko nuela, eta aurki itzuliko nintzela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.
Ea, bada, zintzo jokatu enekin. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 91. orr.
Adarra jo nahi didate, baina zintzo jokatu dute, zintzoegi, egia esatera, gizajo hauek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 189. orr.
Zintzo jardun eta ez zara damutuko -zutitu egin zen-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 92. orr.
Zintzo aritzen ziren egunero otoitzean eta eskulanean, arimaren etsai den alferkeria erabat uxatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 475. orr.
Nik zintzo ematen nizkioan eskupekoak nire etxera bideratzen zuen bidazti bakoitzeko. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.
Halakoetan Antjek zintzo egoteko eskatzen zidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 40. orr.
Obra bat zintzo idazten baduzu, betirako da baliagarria. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 200. orr.
Datuak zintzo jasotzeko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 69. orr.
Ez baitu zintzo bete emandako hitza. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 58. orr.
Zintzo mintzatu zitzaidan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.
Saltzaileek tindu horren sekretua zintzo gorde uste dute. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 322. orr.
Ez huen haren nahia errespetatu; ez huen Grosrouvre zintzo maitatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 489. orr.
-Salba zaitzala horren leial eta zintzo zerbitzatzen duzun Jainkoak! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.
Freddyk halaxe egin zuen, zintzo eta esaneko, lau egun pasatu baino lehen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 163. orr.
Maglia arrosa ez zen larritu, eta zintzo eta sendo, Milango podiumeko eskailera maila garaienera igoko da gaur. Berria - Kirola 2004-05-30
Tiborrek lasai erantzuten zuen, zintzo eta zehatz, norbaitek trenen ordutegiari buruz galdetu izan balio bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.
-Ez, ba -erantzun zion Harryk zintzo-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.
Aita egiaz eta zintzo ari zitzaidan, hain zintzo non beldur harrigarri bat sentitu bainuen, susmo txundigarri batek bultzatuta. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 34. orr.
Zure etxe kutunean, zure haur bedeinkatuekin, eta gauero-gauero zintzo erretiratzen zaizun senar atseginarekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 187. orr.
Emazte txit zintzo, maitale txit samur hori. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.
Badira, ordea, pertsona isilak biziki zintzo eta leialak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 162. orr.
Oso gizon zintzo eta jakintsua da. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.
Doktorea, ez baitzuen ahaztua bezperako bainua, oso lasai eta oso zintzo portatu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.
Ezagutu zituen jendeak biziki zintzoak ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 221. orr.
Zinez zintzoa baitzen bai irakasleei eta bai klarionari nien maitasuna. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 20. orr.
Pauline tente-tente zegoen dendaren aurrean, guztiz zintzo. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Inork ez zuen txintik esan eta zintzo asko kopiatu genuen irakasleak adierazitakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 95. orr.
· Ikasleek zintzo demonio bete zuten agindutakoa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 93. orr.
Su eta sufrezko euria, zintzo eta gaiztoen gainean berdin erortzen dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 215. orr.
Zintzoengan baititu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak. Elizen arteko biblia 1 P 3,12
Zintzoak bere egun guztiak zientziari ematen dizkio, ezer gorde gabe. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.
Babestu egiten zuten botere hori, ez argudiatuz baizik gaizkileei zigorra ezarriz eta zintzoak babestuz. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 43. orr.
Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko, gaiztoari zoritxarra bete-betean. - 0. orr.
Obran ez daude zintzoak eta gaiztoak: pertsonaiak eta zirkunstantziak daude. Berria - Kultura 2004-04-20
Aintza guztia penitentzi bizitza daramatenentzat eta zintzo guztientzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.
Zintzoaren etxean ugaritasuna, gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile. Elizen arteko biblia EsZ 15,6
Alprojek zintzoak behar baitituzte bizitzeko. Berria - Kultura 2004-09-24
Honela dago jasoa gertakari hau ‘Zintzoaren Liburuan': [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.
Horregatik dio Kolonbiak «zintzo» gutxiago behar dituela: «Alprojek zintzoak behar baitituzte bizitzeko. Berria - Kultura 2004-09-24
Hire burua bekatari arrotzat ez baina zintzo umiltzat ederretsi. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.
Dena dela, zu bezalakoek ez duzue zintzo fama handirik, jendea atzetik bakarrik hartzeko duzuen ohituragatik. Zintzo-itxurak egiteko eta edozein egoeratara moldatzeko trebetasunaz baliaturik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.
Itxurazale malapartatua, zintzo aire horrekin! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.
Samurturik nauka Danceny izateak abentura honetako heroia, badu zintzo kutsu bat eragozgarri dukeguna. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.
"Gerratarren Jauregia" deitzen zioten herriko mihi-gaiztoek eta mihi-zintzoek ere bai, leinuaren sortzaileak gerra garaian egin baitzuen dirua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.
· Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Fossa legezulo zintzo-zintzoa zen, gogotik ahalegindu zen araudiekin egokituriko kartzela-errejimen bat antolatzeko berehala gure fabore. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.
Herritarren artean gehienak, hamarretik bederatzi, zintzo-zintzoak dira eta euren jokaera arrazoizkoa da. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Azkenean, duda-muda eta atzera-aurrera askoren buruan, hasierako logika sinplea nagusitu da: ordenamendu zintzo-zintzo kronologikoa, alegia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.
Egunero sos bana ematen zien zintzo-zintzo, agindu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.
Zintzo-zintzo itzuli etxera, eta txostena berriz idatzi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 327. orr.
Iluntzero etxean, zintzo-zintzo, arratseko seiak eta erdietarako, eta hain da konpainia ona, hain alaia eta argia, alajaina. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.
Jakina, ez gara kamainan gelditzen [...] jaiki egiten gara, zintzo-zintzo, behar den legez. Istant batean agertuko nauk eskolako hesi aurrera, zintzo-zintzo. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 161. orr.
Eskolan bezala eduki gaituzte lau orduz: aulkietan zintzo-zintzo jarrita eta filminei begira. Berria - Ekonomia 2004-09-30
· Biba zuek gazteak eta segi zintzo zintzoa. Herria 2003-09-04
alde zintzo (4); argi eta zintzo (4); bezain zintzo (7); burua zintzo (5); emakume zintzo (9); euskaldun zintzo (9); familia zintzo (5); gizon zintzo (59); gizon zintzo bat (7); gizon zintzo batek (6); guztiz zintzo (4); herritar zintzo (5); jarraitzaile zintzo (4); jende zintzo (8); kristau zintzo (6); lagun zintzo (5); langile zintzo (7); leial eta zintzo (8); modu zintzo (5); neska zintzo (5); oso zintzo (5); pertsona zintzo (7)
zintzo ari (7); zintzo asko (11); zintzo askoa (6); zintzo bete (13); zintzo bete zuen (4); zintzo betetzen (12); zintzo betez (5); zintzo bezain (4); zintzo bizi (7); zintzo demonio (5)
zintzo egin (4); zintzo eta esaneko (4); zintzo eta leial (7); zintzo eta zuzena (6); zintzo eusten (5); zintzo eutsi (4)
zintzo itxurak (4); zintzo izan (11); zintzo izatea (4); zintzo izateko (4); zintzo jarraitu (5); zintzo jokatu (43); zintzo jokatu zuen (5); zintzo jokatuko (6); zintzo jokatzea (5); zintzo jokatzeko (4); zintzo jokatzen (18); zintzo mintzatu (5); zintzo mintzo (4)
zintzo portatu (5); zintzo portatzen (7)
zintzo zintzo (58)
zuzen eta zintzo (4)
abertzale zintzoa (5); adiskide zintzoa (6); beti zintzoa (4); bezain zintzoa (7); borondate zintzoa (6); elkarrizketa zintzoa (9); emakume zintzoa (10); gizon zintzoa (38); guztiz zintzoa (4); hain zintzoa (4); jende zintzoa (22); kristau zintzoa (7); lagun zintzoa (7); lan zintzoa (6); mutiko zintzoa (5); mutil zintzoa (11); neska zintzoa (7); oso zintzoa (5); pertsona zintzoa (9); polizia zintzoa (4)
zintzoa baita (4); zintzoa da (48); zintzoa dela (13); zintzoa dirudi (4); zintzoa eta zuzena (5); zintzoa fedeari esker (4); zintzoa izan (41); zintzoa izan behar (5); zintzoa izan zen (6); zintzoa izango (5); zintzoa izanik (4); zintzoa izatea (5); zintzoa izateko (8); zintzoa izaten (4); zintzoa naiz (6); zintzoa zara (9); zintzoa zela (8); zintzoa zen (33)
baino zintzoago (5)
euskaldun zintzoak (6); gizon zintzoak (11); jende zintzoak (7); lagun zintzoak (4); pertsona zintzoak (6)
zintzoak dira (11); zintzoak direla (5); zintzoak eta gaiztoak (7); zintzoak izan (7); zintzoak ziren (7)
zintzoek bezala (4)
asmo zintzoz (4); bihotz zintzoz (10)